Ireki menu nagusia
Artikulu hau idazle venezuelarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arraitz».

Antonio Arraiz Mújica[1] (Barquisimeto, Venezuela, 1903ko martxoaren 27 - Westport, AEB, 1962ko irailaren 16) idazle venezuelarra izan zen. Genero asko (olerkigintza, saiakera, ipuina, eleberria) jorratu zituen.

Antonio Arraiz
Antonio Arráiz.jpg
Bizitza
Jaiotza Barquisimeto1903ko martxoaren 27a
Herrialdea  Venezuela
Heriotza Westport (New York)1962ko irailaren 16a (59 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak poeta

BiografiaAldatu

1912tik 1916ra Ikastetxe Katoliko Alemaniarrean ikasi zuen. 1919an AEBetara jo zuen, aktore eta hegazkinlaria izan nahian[2]. 1922an Venezuelara itzuli eta kirol jardunean aritu zen[3].

1928an Juan Vicente Gómezen diktaduraren kontrako ikasleen protestaldietan parte hartu zuen eta 1933 arte La Rotundako zein Barquisimeto jaioterriko espetxe batzuetan sartu zuten. 1935ean Barquisimetoko El Heraldo egunkarian hasi zen lanean. Berriro atxilotuta, Ekuador eta Kolonbian erbesteratu behar izan zuen, 1936ko apirilean bere herrira itzuli arte. Itzulera posible egin zuen Eleazar López Contrerasen gobernuan zenbait kargu okupatu zituen, adibidez Carabobo estatuko gobernazioaren idazkaritza eta Venezuelak NBEn duen delegaritzan.

1943tik 1948ra El Nacional egunkariko zuzendaria izan zen. 1948an AEBetara joan zen betiko, Rómulo Gallegosen gobernuaren erorketarekin. Bertan NBEn lan egin zuen, 1962an hil arte[4].

LanakAldatu

Olerkari gisa ezin da lotu ez "18ko belaunaldi" ez "1928koarekin", azken honetatik hurbilago egon bazen ere.

  • Áspero (1924, olerkiak). Orduko joerekin (erromantizismoa eta nativismoa) apurtu zuelako berrikuntza izan zen[5] Ezagunenetakoa. Ameriketako jatorriko herrietako buruzagi batzuei dedikatua.
  • Los lunares de la Virreina (1931, eleberria). Kartzelan idatzia.
  • Parsimonia (1932). Argentinan argitaratua.
  • Este Congreso debe disolverse (1936, saiakera).
  • Puros hombres (1938, eleberria). Venezuelako eleberrigintzan mugarria. Euskal Herrian Txalapartak 2007an argitaratua.
  • Cinco sinfonías (1939, olerkiak).
  • Culto bolivariano (1940, saiakera).
  • Dámaso Velásquez (1943, eleberria). 1950ean El mar es un potro izenburupean berrargitaratua.
  • Cuentos de Tío Tigre y Tío Conejo (1945, ipuinak). Ezagunenetakoa.
  • Todos iban desorientados (1951).
  • El diablo que perdió su alma (1954).
  • Suma poética (1966).

ErreferentziakAldatu

  1. Txalapartak argitaratutako Puros hombres liburuko biografia.
  2. Analitica.com.
  3. Venezuelatuya.com.
  4. Mi punto.
  5. Antonio Arraiz, Globovisión.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu