Ana Borderas

kazetari espainiarra
Artikulu hau Ana Borderas Villaverderi buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Villaverde».

Ana Borderas Villaverde (Eibar, Gipuzkoa, 1962ko abuztuaren 16a) kazetaria eta irrati-esataria da, kultura alorreko berrietan aditua eta 2011an Kazetaritza Kulturaleko Espainiako Sari Nazionalarekin izendatutakoa.

Ana Borderas
Bizitza
JaiotzaEibar1962ko abuztuaren 16a (61 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta irrati-esataria

Biografia aldatu

Augusto Borderas Gaztambide irundarraren eta Carmen Villaverde konpostelarraren alaba, aita Eibarren pediatra lanetan ari zela jaio zen hiri armaginean. Sei urteko neskatotxoa zela familiarekin Gasteizera lekualdatu zen arren, haurtzaroko leku, gogorapen eta usainik gozoak soinean eraman zituen berarekin.[1]

18 urterekin Madrilera joan zen ikastera: Hizkuntza Semitikoak gustuko zituen, arabiera, hebreera… baina kasualitate batzuk Kazetaritzara bultzatu zuten, Unibertsitate Konplutensera. Lehen praktikaldia irratian egin zuen, Radio Vitorian,[2] eta onden esparru horretara lotuko zen gogotsu, beste formatu batzuetan ere aritu den arren.

1985ean Madrilgo irrati autonomikoan hasi zen lanean, Onda Madrid emisoran, zazpi urtez arituz eta 1992tik SER kateari lotu zen, 23 urte emanez bertan esatari eta kazetari lanetan.[1][3] 2015ean, irrati-kateak Borderas eta beste sei lankide kaleratzeko erabakia hartu zuen.[4]

Hilabete gutxira Ekuatore Ginean zen, Malabon Kazetaritza Eskola bat jartzeko asmoz, bertako Espainiako Kultur Etxearen ekimenez eta Espainiako Kanpo Arazoetarako Ministerioaren babesarekin. Denboraldi batez kazetaritza tailerrak eman zizkien bertakoei, ikus-entzunezkoetan, kazetaritza digitalean, gaurkotasunekoan eta kultur kazetaritzan formatuz.[5][6][7]

Sariak aldatu

  • Berak zuzentzen zuen “La hora extra” irratsaioan egindako lanagatik, 2011an Espainiako Kultura Ministerioak ematen duen Kazetaritza Kulturaleko Sari Nazionala jaso zuen. Kazetaritzako profesionalen lana nabarmendu nahi du erakundeak sari horrekin, kultura-jarduerak sustatuz, Estatuko kultura-ondarea aberasten laguntzen baitute, eta Ana Borderas izan zen sari hori jasotzen zuen aurreneko irrati-esataria.[8][9][10][11][12][13]

Erreferentziak aldatu

  1. a b «“Kulturari inoiz ez zaio behar duen garrantzia eman hedabideetan”» etakitto.eus 2011-11-17 (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
  2. Pacman. (2012-10-24). «radiochips: raruneces de Radio Vitoria (2): y Ana Borderas, y la hora extra» radiochips (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
  3. (Gaztelaniaz) Borderas, Ana. «Ana Borderas» cadena SER (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
  4. (Gaztelaniaz) «La Ser despide a siete trabajadores, entre ellos a Ana Guantes por motivos disciplinarios» ELMUNDO 2015-02-09 (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
  5. «Portal Web AECID Escuela de Periodismo, Literatura y Edición, un proyecto del Centro Cultural de Malabo» www.aecid.es (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
  6. (Gaztelaniaz) «Escuela de Periodismo, Literatura y Edición, un proyecto del Centro Cultural de la AECID en Malabo» Atalayar (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
  7. (Gaztelaniaz) Periodistas adheridos - Unión del Pueblo Romaní. 2019-09-20 (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
  8. Zumeta, Publicado por Gorka. Ana Borderas, directora de ‘La Hora Extra’ (SER). (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
  9. (Gaztelaniaz) e.p. (2011-11-08). «Ana Borderas, reconocida con el Premio Nacional de Periodismo» Diario de Noticias de Álava (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
  10. (Gaztelaniaz) Prisa. «Ana Borderas, galardonada con el Premio Nacional de Periodismo Cultural 2011 | Prisa» www.prisa.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
  11. (Gaztelaniaz) «Ana Borderas, de la Cadena SER, Premio Nacional de Periodismo Cultural 2011» El País 2011-11-07 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
  12. (Gaztelaniaz) «Ana Borderas gana el Premio Nacional de Periodismo Cultural» La Voz de Galicia 2011-11-07 (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
  13. (Gaztelaniaz) e.p. (2011-11-08). «La guipuzcoana Ana Borderas, reconocida con el Premio Nacional de Periodismo Cultural» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).

Kanpo estekak aldatu