Sandra Guida (Buenos Aires, 1962ko uztailaren 16a2022ko azaroaren 23a) [1] argentinar aktorea, abeslaria eta dantzari profesionala izan zen. Musikal askotan parte hartu zuen, Chicago musikalean barne. Nazioarteko hainbat bira egin zituen, zineman eta telebistan lan egin zuen, ACE Sariak (Argentina) irabazi zituen musika-aktore onenaren saria eta ACPT Saria (Mexiko), musika-aktore onenarena ere.

Sandra Guida

Bizitza
JaiotzaBuenos Aires1962ko ekainaren 16a
Herrialdea Argentina
Heriotza2022ko azaroaren 22a (60 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakmusical theatre actor (en) Itzuli, dantzaria, antzerki aktorea, antzerki zuzendaria, vocal coach (en) Itzuli eta abeslaria
Jasotako sariak

Instagram: sandraguidaok Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Caballito auzoan jaio zen, Argentinako Buenos Aires hirian. Hamasei urterekin musikaren munduan hasi bazen ere, komedia musikalean aurkitu zuen bere benetako pasioa. Hiru urterekin dantza eskolak ematen hasi zen, pediatraren gomendio baten ondoren, hamaika urterekin, berriz, Colón Antzokian sartu zen.

Nazioarteko artista aldatu

Aktore, abeslari eta dantzari profesionala izan zen, musikal eszeniko askotan parte hartu zuena. Aspaldi egin zuen lan Europan. Italian, 2009an, Alfredo Ariasen Concha bonita komediarekin bira egin zuen, Parisen ere aritu zen Divino amore antzezlanarekin, Marilú Marini eta Alejandra Radanorekin batera, eta bi kasuetan kritika bikainekin. Hainbat lanetan parte hartu zuen, hala nola Hair eta Kiss of the Spider Woman, baina Chicago musikalean "Velma Kelly" gisa egindako interpretazioarekin nabarmendu zen, 2001ean.

Zineman lan egin zuen El niño pez film luzean eta telebistan Hombres de honor (telenovela), La banda del Golden Rocket, Una Buena Idea, Badia & Cia., besteak beste.

Bere jarduera anitzak La Fila taldearen sortzaile eta abeslari izatera eraman zuen. Ahots interpretazio tekniketan irakaslea izan zen. Hainbat CD grabatu zituen.

Sariak aldatu

ACE sariak (Argentina) irabazi zituen musika-aktore onenarengatik (2001-2003) eta ACPT (Mexiko) musika-aktore onenarengatik (2002), 2011ko emakumezko musika-interprete onenaren Konex sariak eta berriro Konex sariak, oraingoan Pop/Balada emakumezko artista bakarlari onenarengatik 2005ean.

Hirurogei urte zituela hil zen, 2022ko azaroaren 22an [2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu