Alessandra Mussolini

politikari italiarra

Alessandra Mussolini (Erroma, 1962ko abenduaren 30a) italiar politikaria da, Benito Mussolini diktadore faxistaren biloba. Politikan aritu aurretik, aktorea eta modeloa izan zen.

Alessandra Mussolini


Europarlamentaria

2022ko azaroaren 2a -
Antonio Tajani
Barrutia: Central Italy (en) Itzuli
Hautetsia: Ninth European Parliament (en) Itzuli

Europarlamentaria

2014ko uztailaren 1a - 2019ko uztailaren 1a
Barrutia: Central Italy (en) Itzuli
Hautetsia: 2014ko Europako Parlamenturako hauteskundeak
Italiako senataria

2013ko martxoaren 8a - 2014ko ekainaren 30a - Domenico Auricchio (en) Itzuli
Barrutia: Campania
Hautetsia: 17th Legislature of Italy (en) Itzuli

Italiako Errepublikako diputatua

2008ko apirilaren 22a - 2013ko martxoaren 14a
Hautetsia: 16th Legislature of Italy (en) Itzuli

Europarlamentaria

2004ko uztailaren 20a - 2008ko apirilaren 28a
Barrutia: Central Italy (en) Itzuli
Hautetsia: 2004ko Europar Parlamenturako hauteskundeak

Italiako Errepublikako diputatua

2001eko maiatzaren 22a - 2004ko uztailaren 19a - Sergio D'Antoni (en) Itzuli
Hautetsia: 14th Legislature of Italy (en) Itzuli

Italiako Errepublikako diputatua

1996ko maiatzaren 2a - 2001eko maiatzaren 29a
Hautetsia: 13th Legislature of Italy (en) Itzuli

Italiako Errepublikako diputatua

1994ko apirilaren 1a - 1996ko maiatzaren 8a
Hautetsia: 12th Legislature of Italy (en) Itzuli

Italiako Errepublikako diputatua

1992ko apirilaren 14a - 1994ko apirilaren 14a
Barrutia: Napoli
Hautetsia: 11th Legislature of Italy (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaErroma1962ko abenduaren 30a (61 urte)
Herrialdea Italia
BizilekuaNapoli
Lehen hizkuntzaitaliera
Familia
AitaRomano Mussolini
AmaAnna Maria Villani Scicolone
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaErromako La Sapienza Unibertsitatea : medikuntza
American Overseas School of Rome (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, modeloa, zinema aktorea eta musikaria
Lantokia(k)Estrasburgo
Brusela eta Erroma
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoa Forza Italia (en) Itzuli
Italiako Mugimendu Soziala
Aliantza Nazionala
Ekintza Soziala
Forza Italia
Askatasunaren Herria

alessandramussolini.it
IMDB: nm0615905 Allocine: 180601 Allmovie: p147465
Twitter: Ale_Mussolini_ Musicbrainz: 28d0d673-faf9-4b86-bb35-976cba3c76a4 Discogs: 841705 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Erroman jaio zen. Aita Romano Mussolini zuen, Benito Mussolini diktadorearen laugarren semea; ama, berriz, Maria Scicolone, Sophia Lorenen ahizpa.

Erromako American Overseas School of Rome estatubatuar ikastetxean ikasi zuen 1976tik 1980ra. 1984an Medikuntzan eta Kirurgian graduatu zen La Sapienza Erromako Unibertsitatean.

Mauro Floriano aduanazainarekin ezkondu zen 1989ko urriaren 28an. Elkarrekin hiru seme-alaba izan dituzte: Caterina, Clarissa eta Romano. Geroago, haurrek amaren abizena hartu zuten, Alessandra Italiako legea aldatzeko legea auzitan ibili ondoren. Alessandra kanpaina bat abiatu zuen haurrek amaren abizena hartzeko aukera izateko, nahi izanez gero.

1992an Italiako Mugimendu Soziala alderdi neofaxistaren zerrendetan aurkeztu zen Napolitik Italiako Diputatu Ganberako parlamentari hautatu zuten. Alderdia desagertu ondoren, Aliantza Nazionala alderdian sartu zen. Napoliko alkategai aurkeztu zen, baina ez zuen lortu Antonio Bassolinori gailentzea. Gianfranco Fini Aliantza Nazionaleko buruzagiarekin tirabiral izan zituen, batez ere Finik Benito Mussolini babestearin utzi zionean.

2003ko azaroaren 28an Aliantza Nazionala alderdia utzo zuen. Handik gutxira, Ekintza Soziala alderdi politikoa sortu zuen.

2004ko Europako Parlamenturako hauteskundeetan, bere hautes-zerrendak, Alternatiba Sozialak, botoen % 1,2a lortu zuen. Mussolini berak 133.000 boz eskuratu zituen.

2008ko Italiako hauteskunde orokorrak eta gero, Alessandra legebiltzarkide hautatu zuten Silvio Berlusconiren zentro-eskuineko koalizotik aurkeztuta.

2013ko Italiako hauteskunde orokorretan senatari hautatu zuten Askatasunaren Herria alderdiaren zerrendetan aurkeztuta.

2014ko Europako Parlamenturako hauteskundeetan Forza Italiaren zerrendetan aurkeztu zen eta eurodiputatu hautatu zuten. 2018an Forza Italia alderdia utzi zuen.

2019ko Europako Parlamenturako hauteskundeetara aurkeztu zen, baina eserlekua galdu zuen.

Filmografia aldatu

Urtea Izenburua Rola Oharrak
1972 Bianco, rosso e... Ahizpa Germana txikitan
1977 A Special Day Maria Luisa Taberi
1982 Il Caso Pupetta Maresca Pupetta Maresca Telebistako filma
1983 Il Tassinaro Donatella
1984 Qualcosa di biondo Emaztegaia Telebistako filma
1985 The Assisi Underground Ahizpa Beata
1986 Ferragosto O.K. Argazki modeloa Telebistako filma
1987 Noi uomini duri Ada
1988 Vincere per vincere Fiamma Telebistako filma
1990 Sabato, domenica e lunedì Giulianella Telebistako filma
1990 Ha-Derech L'Ein Harod Liora