Rubén Bilbao

futbolari espainiarra

Rubén Bilbao Barruetabeña (Ondarroa, 1962ko abuztuaren 3a) bizkaitar futbolari ohia da, ezker hegaleko moduan aritu zena.

Rubén Bilbao
Bizitza
JaiotzaOndarroa1962ko abuztuaren 3a (61 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Real Racing Club de Santander /
Real Betis Balompié /
Athletic /
Club Atlético de Madrid /
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria

Biografia aldatu

Lezamako harrobitik sortua, Rubén Bilbaok Athleticekin Lehen Mailan RCD Espanyolen aurka 1983ko urriaren 29an debuta egin zuen. Aurreko denboraldian Zamora Club de Fútbol taldeari utzi zion. 1983ko Espainiako Futbol Superkopako finalean titular izan zen, Bartzelonaren aurka, Camp Noun (0-1).[1] Denboraldi horretan Bilbao Athleticen jokatzen jarraitu zuen, 1980an debutatu zuelarik. 1984an Racing de Santanderrek fitxatu zuen, non bi denboraldi eman zituen. 1986an libre iritsi zen Atletico Madrilera eta ez zuen aukera askorik izan. Bere hurrengo taldea Real Betis Balompié izan zen, non hiru denboraldi eman zituen Lehen eta Bigarren Mailen artean. 1994an erretiratu zen CP Cacereñon bi denboraldi eman ondoren.[2] Bere kirol ibilbide osoan 138 partida jokatu zituen Lehen Mailan.

Ibilbidea aldatu

Kluba Maila Urtea(k) Partida(k) Gol(ak)
Bilbao Athletic Bigarren B Maila 1980-1982 60 2
Zamora Club de Fútbol Hirugarren Maila 1982-1983 ? ?
Bilbao Athletic Bigarren Maila 1983-1984 29 1
Athletic Club Lehen Maila 1983-1984 2 0
Racing de Santander Lehen Maila 1984-1986 64 4
Atlético de Madrid Lehen Maila 1986-1987 15 0
Real Valladolid Lehen Maila 1987-1988 25 0
Real Betis Balompié Lehen Maila 1988-1991 53 0
Real Ávila Club de Fútbol Bigarren B Maila 1991-1992 7 1
CP Cacereño Bigarren B Maila 1992-1994 27 0

Palmaresa aldatu

Titulua Kluba Urtea
Lehen Maila Athletic Club 1983-84

Erreferentziak aldatu