María Felipa Maizkurrena Moya (Londres, 1962) bizkaitar idazlea, kazetaria eta diseinatzailea da, gazteleraz idazten duena. Euskal Herrian lan egin du beti. Gaur egun Maria Maizkurrena bezala sinatzen badu, garai batean Marifeli Maizkurrena bezala ezagutzera eman zen.

Maria Maizkurrena

Bizitza
JaiotzaLondres, 1962 (61/62 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Familia
Ezkontidea(k)José Fernández de la Sota
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta idazlea

Biografia aldatu

Maria Maizkurrena Londresen jaio zen. 1969an Bilbora joan zen. Deustuko Unibertsitatean Filologia Hispaniarrena lizentziatu zen. Oso gazte hasi zen idazten. Lan desberdinak egin ditu: prentsako kolaboratzailea, esaterako Correo egunkarian, diseinatzailea, irratirako gidoigilea bezala. Literatura aldizkari desberdinetan idatzi du: Zurgai, Literatura aldizkaria, Boletín de Ficciones, Ipar Atea... Azken bi horietan argitaratzaile kontseiluetan hartu du parte.[1] José Fernández de la Sota idazlearekin ezkonduta dago eta alaba bat du.

Obra aldatu

Prosa zein poesia landu ditu.

Prosa aldatu

  • 1999: Adiós a Doña Laura (nobela). Bartzelona: Planeta-Agostini, 2000.

Poesia aldatu

  • 1987: Los otros reinos.
  • 1989: Los cantos del dios oscuro y otros poemas.
  • 1990: Una temporada en el invierno. Adonais Bilduman.
  • 1999: Tiempo. Madril: Hiperión 382.zk. 2000.
  • 2007: Vuelta del aire. Murtzia: Editora Regional de Murcia, 2007.

Diseinu aldatu

Sariak aldatu

Sari ugari lortu ditu bere lanekin:

  • 1989: Eusko Jaurlaritzaren Alonso de Ercilla Saria Una temporada en el invierno liburuarekin.
  • 1991: Zilarrezko Hispano Saria
  • 1999: Planeta-Agostiniren Literatura Saria Adiós de doña Laura liburuarekin.
  • 1999: Antonio Machado Poesia Saria Tiempo liburuarekin.
  • 2006: Antonio Oliver Belmás XXI. Poesia Saria Vuelta del aire liburuarekin.

Erreferentziak aldatu

  1. Poetas vacos en castellano. Bilbo: Muelle de Uribitarte, 2009, 105.or.