Ana Mendiola Mugika

Dantzaria, poeta eta batez ere dantza irakasle eta sortzailea.

Ana Mendiola Mugica (Donostia 1962ko urriaren 20a) Dantzaria, poeta eta batez ere dantza irakasle eta sortzailea da. Sormenetik eta sentimenduen mundutik eratu du bere bizi-ibilbidea, dantza eta poesia uztartuz.

Ana Mendiola Mugika

Bizitza
JaiotzaDonostia1962ko urriaren 20a (61 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaOiartzun
Hezkuntza
Heziketadantza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakdantzaria, dantza irakaslea eta poeta

anamendiola.com
Facebook: anadanzadelcorazon Instagram: anamendiola2 Youtube: UCtHIL4k_b9q2KEOatN7Xszw Edit the value on Wikidata

Biografia:

aldatu

Donostiako alde zaharrean jaioa da. Aita Jose Mari Mendiola Etxaniz, Jose Mari tabernako semea eta ama Mari Sol Mugika Mariezkurrena, donostiarra, bera ere. Lau anai-arreben artean, bigarrena da Ana. Mari kalean bizitu ziren hasieran eta gero Fermin Calbetonen, taberna ondoko familiaren etxebizitzan. Tabernaren bueltan igaro zuen bere haurtzaro eta gaztaroa. Gurasoek ez zuten euskaraz hitz egiten baina garbi zuten seme-alabek euskaraz hezi behar zituztela. Ikastolen hastapenak ziren eta andereño Faustinarekin eman zituen lehen urteak, alde zaharreko etxe batean. Santo Tomas lizeoak Amaran zuen ikastolan jarraitu zituen ikasketak Karmele Altzueta eta Karmele Esnalekin, besteak beste. Zortzi urterekin jada Donostiako Udal Kontserbatorioan aritzen zen baleta klasikoa ikasten eta Kresala dantza taldean Gene Yurrerekin euskal dantzak ikasten. Beti izan zuen urrutira joateko ametsa eta Segoviako ihesa filmak ireki zion aukera interpretazio bidetik abiatzeko. Madrilera joan zen Arte Dramatikoa ikasteko asmoz baina hara non, Arnaldo Patterson dantzaria[1] ezagutu eta dantza munduan murgildu zen buru-belarri. Halaber Pattersonekin ezkonduko zen 1984. urtean, elkarrekin bi seme izan zituztelarik: Anaut eta Aitor.

Lehenengo 2 urteak Madrilen egin zituzten eta seme zaharrena jaio aurretik munduan zehar ibili ziren dantza irakasten bi biak bikotea osatuta. Denboraldi luzeak egin zituzten Tenerife, Vicenza, eta Montrealen, besteak beste. Baina semeen eskolatzeak aldarazi zien bizimodua eta euren bizi-lekua egonkortzeko garaia iritsita, Oiartzunen, aitonak bere garaian egin zuen etxean jarri ziren bizitzen 1990. urtean. Bi semeak Donostiako Amara-berri eskola publikoan hezi ziren.

 
Dantzan

Senarra 1995ko uztailaren 3an hil zen, bihotzeko ebakuntza egiten ari zirela. Patterson errefuxiatu politikoa zen eta horrek ondorio kaltegarriak ekarri zizkion Anari, 32 urte zituela alargundu eta gero. Pentsiorik gabe eta bi semeren ama, ezinbestez eutsi behar izan zion senarrak irekitako bideari dantza irakasle bihurtuz. Bere lehen bakarkako esperientzia 1996koa da, "Granadako Unibertsitateko III. Uda Ikastaroak Sierra Nevadan" emandako ikastaroa, senarra hil eta bera ordezkatzea tokatu zitzaionean.  

 
Dantza ikastaroan

Formazioa:

aldatu
  • Oinarrizko ikasketak Santo Tomas lizeoan egin zituen.
  • 8 urterekin Donostiako Goi Mailako Dantza Kontserbatorioan baleta klasikoa ikastera Aguedita Sarasua eta Peter Brown-ekin.[2] Bertan zegoela artea eta deklamazioa ikasten jardun zuen.
  • 18 urterekin. Arte Dramatikoa Madrilen. Cristina Rotaren eskolan.
  • 1981ean  Madrileko Karen Taft[3] dantza zentroan matrikulatu zen Arnaldo Patterson, Kubako Konpainia Nazionaleko irakasle eta koreografo ohiarekin[4] dantza garaikidea, jazza eta afro-kubatarra dantza-tekniketan trebatzeko.

Ibilbide profesionala

aldatu

Dantzan kasualitatez hasi zen, Pattersonen dantzatzeko era ezagutu eta liluratu ondoren. Urte asko eman zituen bere ondoan eta gehiago bera gabe. Anak izan du bere ibilbide propioa egiteko aukera. Dantzatzeko, nahiz dantza egiten irakasteko moduari dagokionez, hiru etapa edo ziklo egon dira bidean, bakoitza egoera batera lotua:

1981-1995 zikloa. Arnaldo Pattersonekin

aldatu

Arnaldo Patterson ezagutu ondoren, aro berri bat irekitzen zaio eta irakasle gisa aritzen da munduko hainbat lekutan, Euskal Herria tartean. Dantza Garaikidea eta afro-kubatarra izan ziren ikastaroak eta tailerrak emateko oinarriak, beti Pattersonekin batera.

1995. Arnaldo Patterson hil ondorengo zikloa

aldatu

Senarra gaixotu egin zelako eta hasitako ikasturtea bere gain hartu behar izan zuelako hasi zen dantza irakasten. Patterson galdu ondoren gauza asko birplanteatu ziren eta etapa berri bati heldu zion, dantza garaikidea, jazz dantza eta afro-kubatarra estiloko dantza-ikastaroak emanez. Euskal Herrian hasi zen irakasle baina aukera izan zuen kanpora irteteko ere. Esan daiteke dantzak eman ziola indarra bide berrian bakarrik jarraitzeko.

2004tik. Espiralidad dantzaren sorkuntza-zikloa

aldatu

Lurra, ura, sua eta airea elementu sinboliko modura erabiliz, personen barne-mundua lantzen du dantzaren alderdi emozionala esperimentatuz. Anak sortutako dantza eta dantzatzeko sistema da. Bere lehenengo dantza “La diosa del mar” izan zen, bertan Kubako mitologia lotu zuen txakren munduarekin.[5]

Ibilbide luze honetan ugariak izan dira bere eskuhartzeak.[6]

Era guztietako ikastaroak eman ditu, Euskal Herrian asko baina baita Espainia eta nazioarteko hainbat lekutan, dantza-eskola eta irakasle desberdinekin kolaboratuz, besteak beste, Helena Elbusto,[5] Carmen Serra, Jorge Carvajal eta Carmen Palomorekin. Euskal Herriko Unibertsitateeko programetan eta baita Malaga eta Jaengo unibertsitateen programetan ere txertatuak izan dira bere ikastaroak. Dantzari bakarlari gisa jardun du hainbat esparrutan, izan telebistan edota beste emanaldi aunitzetan.[7]

Zuzenbide fakultatean (1999-2001) ikasturteetan jardun zuen ikastaroak ematen.

“Jareim psikoterapia zentroa. Isabel Odriozola” 15 urtez, 2009 arte.

2001ean Oscar Tejedorrek egindako “Ochumare” dokumentalean parte hartu zuen, non bere ibilbide artistiko eta pertsonala interpretatzen duen.[8]

 
Kuban

2005/2006 ikasturtean, Donostiako Udalarekin lankidetzan dantza eta garapen pertsonaleko proiektuaren barruan, Martuteneko Emakumeen Errehabilitazio Zentroan jardun zuen lanean. Bertan eginiko lanak arrastoa utzi zion, bere ibilbiderako mugarri izan arteraino. Poesia mundua hor ireki zitzaion eta dantzarekin uztartzeko aukera deskubritu zuen, preso zeuden emakumeen egoerak horretara bultzatuta. Aipaturiko lau elementuak bost zentzumenekin uztartu eta dantzan fusionatzea zuen xede, espresioa eta poesia erabiliz.

2011n “Danza del Corazón” Arte Eszenikoen Elkartea eratu zuen dantzarekiko topagune gisa. 2014ean aukera izan zuen "ISA Kubako Arte Dantzariaren Fakultatean" dantza garaikidearen tailerra emateko. Topaketa horri esker, Mercedes Borges kazetari eta dantza espezialistarekin harremanetan jartzeko aukera izan zuen eta “Arnaldo Patterson. El maestro” bideo dokumentala jarri zen abian.[1]

Poesiaren mundua

aldatu

Eskolarik gabe hasi zen poesia idazten, bizi-esperientziatik. Joxe Arregi izan zen bere lehen poema argitaratu zuena eta Patxi Ezkiaga itzultzailearekin harremanetan jarri zuena. Patxi Ezkiaga itzultzaile izateaz gain, Anaren alderdi poetikoaz jabetu zen eta berari esker abiatu zen poesiaren munduan. Geroztik poesia eta dantza uztartuz errezitaldiak ematen ditu.[9]

“Poemas para el abrazo- Besarkadarako Olerkiak” poema bilduma ilustratua argitaratu du bi hizkuntzetan, Angela Carrasko ilustratzailearekin. Euskarazko itzulpena Patxi Ezkiagak egin du.[10]

Kolaborazioak

aldatu

Xabier Susperregi idazle eta poetarekin kolaboratzen du aurkezpen ekitaldietan, dantza eta poesiazko emanaldiekin. Horren adibide dira: Errenterian egindako Maria de Zozaya, Irunen eta Oiartzunen eginiko Partisanas edota Larragan egindako Maravillas Lamberto liburuen aurkezpen-omenaldiak.[11][12][13]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Documental Arnaldo Patterson. El Maestro. (Noiz kontsultatua: 2024-01-24).
  2. (Gaztelaniaz) «Fallece la profesora Águeda Sarasua» El Diario Vasco 2007-12-11 (Noiz kontsultatua: 2024-01-24).
  3. (Gaztelaniaz) Karen Taft. 2023-03-10 (Noiz kontsultatua: 2024-01-24).
  4. oier. «Arnaldo Patterson, Euskal Herrian aztarna utzi zuen dantza-maisu kubarra» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-24).
  5. a b VERSIÓN DE ARTE I Ana Mendiola. (Noiz kontsultatua: 2024-01-24).
  6. (Gaztelaniaz) «Página de Inicio - Asociación Danza del Corazón con Ana Mendiola» Ana Mendiola (Noiz kontsultatua: 2024-01-24).
  7. (Gaztelaniaz) Mendiola, Ana. Danza del Corazón Ana Mendiola. Curriculum. .
  8. Ochumare. Ana Mendiola. (Noiz kontsultatua: 2024-01-24).
  9. Danza y poesía. (Noiz kontsultatua: 2024-01-24).
  10. (Gaztelaniaz) «SOBRE MI» Ana Mendiola (Noiz kontsultatua: 2024-01-24).
  11. (Gaztelaniaz) «Errenteria: Una dedicatoria especial a María de Zozaya» El Diario Vasco 2024-03-14 (Noiz kontsultatua: 2024-06-07).
  12. «Recital homenaje a las partisanas (danza, poesía, música y presentación del libro "Partisanas") | Angula Berria» www.angulaberria.info (Noiz kontsultatua: 2024-06-07).
  13. Xabier Susperregi. (2024-05-08). MARAVILLAS LAMBERTO PRESENTACIÓN LIBRO LARRAGA. (Noiz kontsultatua: 2024-06-07).