Ireki menu nagusia

Aragoiera (aragonés edo luenga aragonesa) Aragoiko (Espainia) Pirinieotako zati batzuetan mintzatzen den erromantze hizkuntza da. Erdi Aroko hizkuntza gisa nafar-aragoiera izenarekin da ezaguna mundu akademikoan.

Aragoiera
Idioma aragonés
Bariedaz lingüisticas d'Aragón.png
Aragoieraren hizkerak urdinez (arrosa argiz, benasquera, aragoiera eta katalanaren arteko trantsiziozko mintzaira).
Datu orokorrak
Lurralde eremua Espainia
Hiztunak ~25 556 (2011)
Rankinga Ez 100 mintzatuenen artean
Ofizialtasuna Aragoiko berezko hizkuntza[1]
Eskualdea Aragoi (Huescako Pirinioetako bailara batzuetan)
UNESCO sailkapena 3 arrisku ziurran
Araugilea Academia Aragonesa de la Lengua (BOA 24/05/2013)
Hizkuntza familia
giza hizkuntza
Hizkuntza euroasiarrak
Indoeuropar hizkuntzak
Italiar hizkuntzak
Hizkuntza erromantzeak
italo-mendebaldeko hizkuntzak
mendebaldeko hizkuntza erromantzeak
Iberian Romance languages Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologia subjektua aditza objektua
Denbora gramatikalak past anterior Itzuli
Modu gramatikalak indikatibo
Kasu gramatikalak nominatibo
Alfabetoa latindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1 an
ISO 639-2 arg
ISO 639-3 arg
Ethnologue arg
Glottolog arag1245 eta arag1246
Wikipedia an

Egile batzuek VIII. mendearen inguruan latinetik jaio zela kalkulatzen dute[erreferentzia behar]. Historikoki, euskararen eragina jaso zuen hastapenetan, bai eta ondoko katalanarena, okzitanierarena eta gaztelaniarena ere: azkena eragile nagusia da.

2009ko azarotik, aragoiera eta katalana babesteko asmoz, Aragoiko hizkuntzak erabili, babestu eta bultzatzeko legea onartu zuen Aragoiko gobernuak. Lege horrek ez du aragoieraren koofizialtasunik jasotzen, baina hizkuntzaren lurraldean eskubide batzuk onartzen ditu[1].

Idaztarauari dagokionez, eztabaida izan da, bi idaztarau erabiltzen baitira: 1987ko Uescako arauak[2] (Consello d'a Fabla Aragonesak bultzatua), batetik, eta 2004tik Sociedat de Lingüística Aragonesak defendatutakoa[3] (Grafía SLA deitua), bestetik. 2010eko otsailean, banaketa bukatzeko, Academia de l'Aragonések Behin-behineko proposamen ortografikoa kaleratu zuen[4].

Eduki-taula

Hiztunen geografiaAldatu

10.000 hiztun inguru daude, Huescako hurrengo lekuetan, batik bat: Graus, Monzón, Balbastro, Fonz, Hecho, Estadiella, Benás, Samianigo, Chaca, Plan, Ansó, Ayerbe, Broto eta Lo Grau.

DialektoakAldatu

Artikulu nagusia: «Aragoieraren dialektoak»

HistoriaAldatu

X. mendekoak dira aragoierazko lehen testu ezagunak, Glosas Emilianenses izenekoak. XII. eta XIII. mendeetan lekukotza idatziak ugaritu ziren, eta XIV.ean, Juan Fernández de Heredia, lehen idazle esanguratsua, bizi izan zen.

XVII. mendean, Ana Abarca de Bolea serorak testu batzuk utzi zituen, baina hiztunek XX. mende arte ez zuten euren hizkuntzaz irakurtzeko hainbeste aukera izan. 1977an, Francho Nagorek lehen gramatika liburua kaleratu zuen, bai eta zenbait fikziozko liburu idatzi ere.

2005ean abiatu zuten "Chuntos por l'aragonés" izeneko egitasmoa, hizkuntza batua lortzeko helburuarekin eta hainbat elkarte eta hiritarrek sostengatua. Horren emaitza Academia de l'Aragonés erakunde araugilearen sorrera izan zen, urte bat geroago.

LiteraturaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Aragoierazko literatura»

Egile klasikoen artean Juan Fernández de Heredia azpimarratzekoa da. Idazle garaikideen artean, bestela, Chuse Inazio Nabarro, Francho Nagore, María Pilar Benítez Marco, Nieus Luzía Dueso, Óscar Latas Alegre, Chusé María Satué edo Ana Tena Puy ezagunenetarikoak dira.

MusikaAldatu

"Mallacan", "Biella Nuei", "Prau", "Lurte" eta "La Orquestina del Fabirol" taldeak, bakoitza bere estiloan, aipagarriak ditugu.

ElkarteakAldatu

HedabideakAldatu

Oinarrizko esamoldeakAldatu

  • Buen día / Buen diya – Egun on
  • Buena tardi – Arratsalde on
  • Buena nueit – Gabon
  • Muitas grazias – Eskerrik asko
  • Vaiga bueno! / Au! – Agur
  • Por favor / Per favor – Mesedez
  • Biemplegato – Ongi etorri
  • No repleco / No acato – Ez dut ulertzen
  • Lun(e)s – Astelehena
  • Martes – Asteartea
  • Miércols – Asteazkena
  • Chueves – Osteguna
  • Viernes – Ostirala
  • Sabato – Larunbata
  • Domingo – Igandea

ErreferentziakAldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) "10/2009 Legea, abenduaren 22koa, Aragoiko berezko hizkuntzak erabili, babestu eta bultzatzeko. Aragoiko Boletin Ofiziala, 252. zkia., 2009ko abenduaren 30a"
  2. (Aragoieraz) Normas graficas d l'aragonés, Aragoieraren Normalizaziorako I. Kongresua, Huesca, 1987.
  3. (Gaztelaniaz)De Lingva Aragonensi aldizkarirako ortografiari buruzko oharrak, Sociedat de Lingüística Aragonesa, 2006.
  4. (Aragoieraz) Propuesta Ortografica Provisional de l'Academia de l'Aragonés, 2010eko otsaila

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aragoiera  
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.