Javier Armentia
- Artikulu hau Javier Armentia buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Armentia (argipena)».
Javier Armentia Fructuoso (Gasteiz, Araba, 1962ko azaroaren 9a) astrofisikaria eta Iruñeko planetarioko zuzendaria da. Hainbat hedabideren bidez, bere ezagutzak eta iritziak dibulgatzen ditu.
Javier Armentia | |
---|---|
![]() (2012) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1962ko azaroaren 9a (62 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | astrofisikaria eta zientzia-dibulgatzailea |
![]() ![]() ![]() |
Bizitza
aldatuJavier Armentiak Zientzia Fisikoak ikasi zituen, astrofisikaren espezialitatearekin, Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Han ikerketak egin eta eskolak eman zituen, Iruñeara Planetarioaren zuzendari etorri aurretik. Hain zuzen ere, Iruñeko planetarioaren zuzendaria da planetario horren sorreratik beretik, 1993ko azaroaren 26tik.