Luzera-jauzi

proba atletikoa
Luzera jauzia» orritik birbideratua)

Luzera-jauzia[1] atletismoko proba bat da, zaharrenetarikoa. Proba honetan jauzilariak korrikaldi baten ondotik eta oin baten gainean oldar eginez jauzi horizontal bat egiten du, ahalik eta distantziarik gehien lortu ondoren erortzeko hobian edo jauslekuan eroriz.[1] Izan ere, Antzinako olinpiar jokoetan ere egiten zuten.

Jauzi erdian dagoen atleta baten argazkia, airean.

Mike Powellek 1991n munduko errekorra ezarri zuen (8,95 m), Bob Beamonen marka mitikoa gaindituta (8,90 m, 1968). Jauzilari ospetsuak dira, era berean, Jesse Owens eta Carl Lewis estatubatuarrak eta Iván Pedroso kubatarra. Emakumezkoen markarik onena Galina Txistiakova sobietarrarena da (7,53 m, 1988).

Erreferentziak aldatu

  1. a b Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2004]

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.