Ireki menu nagusia

Jorge Riechman (Madril, 1962ko martxoaren 24a) espainiar idazlea da.

Jorge Riechman
Jorge Riechmann MACBA 2017 (cropped).jpeg
Bizitza
Jaiotza Madril1962ko martxoaren  24a (57 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Heziketa Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa
UNED
Berlingo Humboldt Unibertsitatea
Hezkuntza-maila doktoretza
Hizkuntzak gaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerak matematikaria, poeta, zientzialaria, idazlea, soziologoa, politikaria, unibertsitateko irakaslea eta itzultzailea
Enplegatzailea(k) Madrilgo Unibertsitate Autonomoa
Kidetza Ekologistak Martxan
Izquierda Anticapitalista Itzuli
Spanish Society of Ecologic Agriculture Itzuli
Genero artistikoa olerkigintza
saiakera
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Podemos
tratarde.org/

Letretako ikasketak egin zituen eta irakasle da Bartzelonako Unibertsitatean. Aurrekoaz gain, ekologista da, Maiatzaren Lehena Fundazioko ingurumen sailaren zuzendaria. Poeta gisa Cántico de la erosión (1987, Erosioaren kantika, Hiperion sariaren irabazlea) liburuarekin eman zuen bere burua ezagutzera. Handik aurrera XX. mendearen bukaerako espainiar poesiaren ahots originaletako bat ez ezik, Jorge Riechman erreferentzia puntu bat izan da poeta gazte, erradikal, ikonoklasta eta bide urratzaileentzat. Aitzindaritza lan hori dela eta, Espainiako egungo poesia antologia inportantenetan agertzen da bere obra.

Haren poesiaren ezaugarriak aipatzean, Riechmanek berak dio bere poesia «atsekabearen poesia» dela, ilusio estetikoa haustea du jomuga, adimena eta emozioa kausa bakar baten esanetara jartzeko, poetaren inguruko mundua aldatzeko. Poesia kontsolagarri eta malenkoniatsuari kontrajarriz, Riechmanek atsekabearen poesia amorratua eskaintzen du. Poetaren inkonformismo horren atzean gizarte-talde behartsuenen esplotatzaileen eta naturaren suntsitzaileen aurkako jarrera erradikala dago.

Haren lanik aipagarrienak: Cuaderno de Berlín (1989, Berlingo koadernoa); Veintisiete maneras de responder a un golpe (1993, Kolpe bati erantzuteko hogeita zazpi modu); Materia móvil (1993, Materia mugikorra); El corte bajo la piel (1994, Azalpeko ebakia); Baila con un extranjero (1994, Atzerritar batekin dantzan); Donde es posible la vida (1995, Bizitza posible den lekuan); La lengua de la muerte (1977, Heriotzaren mingaina); El día que dejé de leer EL PAÍS (1977,EL PAÍS irakurtzeari utzi nion eguna). Bestalde, literaturaren teorialari gisa ere zenbait lan argitaratu du.

1990-2003 urte-bitartean Mientras Tanto gizarte-zientzien eta gogoeta politikoaren aldizkariko erredaktore izan zen. Greenpeaceren Batzordeko kide ere izan zen 2002-2006 bitartean.

Literatura frantseseko eta alemaneko lanak itzultzen ditu.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu