Ireki menu nagusia

Juan Jose Lizarbe Baztan (Erriberri, 1962ko urtarrilaren 30a) PSNko politikaria da.

Juan José Lizarbe
Bizitza
Jaiotza Erriberri1962ko urtarrilaren  30a (57 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Errioxako Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Nafarroako Alderdi Sozialista
Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Erriberrin jaio arren, bost urte zituelarik Tuterara joan zen bizitzera. Zuzenbidea Zaragozako unibertsitatean ikasitakoan, 1986an hasi zen Iruñean abokatu lanetan, UGTko lege-batzordean. 1994an, sindikatu horretako instituzio idazkaritzan aritu zen. 1994an, beste iruindarrekin batera, Cives Mundi GKE eratu zuen, Beninera laguntza eramateko asmotan.

Politikagintzari dagokionez, 1983an sartu zen PSNn, Tuterako taldean. Javier Otano dimititu ondoren, 1996an, PSN kudeatu zuen biltzarrean sartu zen, eta, 1997ko abenduan, PSNko Idazkari Orokorra bihurtu zen. Bi aldiz, 1999an eta 2003an, PSNko zerrendaburua izan zen, baina hamaikana eserleku lortuta, ezin izan zuen boterea eskuratu.

2004ko uztailean, PSNko VIII. biltzarrean, Carlos Chivitek garaitu zuen PSNko burua izateko. 2004ko irailean, Carlos Chivitek eskatuta, alderdiko bozeramailea izateari utzi zion. 2007ko hauteskundeetan hamargarren postuan joan zen PSNko Nafarroako Parlamenturako zerrendan, eta, beraz, legebiltzar hartako diputatu da.