Auguste Piccard
Auguste Antoine Piccard (Basilea, 1884ko urtarrilaren 28a - Lausana, 1962ko martxoaren 24a) suitzar asmatzaile, fisikari eta esploratzailea izan zen. Zürich eta Bruselako unibertsitateetan fisika irakaslea izan zen eta Tintinen abenturatako Tornasol profesorearen sorrerarako inspirazioa izan zen Hergérentzat.
Auguste Piccard | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Auguste Antoine Piccard |
Jaiotza | Basilea, 1884ko urtarrilaren 28a |
Herrialdea | Suitza |
Heriotza | Chexbres, 1962ko martxoaren 24a (78 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Aita | Jules Piccard |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | ETH Zürich Basileako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria, esploratzailea, aeronauta, Privatdozent (en) eta unibertsitateko irakaslea |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Zürich |
Jasotako sariak | |
Biografia
aldatuAuguste Antoine Piccard Basilean jaio zen 1884ko urtarrilaren 28an. Aita kimika irakaslea izan zen Basileako Unibertsitatean eta Augustek Zuricheko Tecnologia Institutu Federalean ikasi zuen[1] Baita Basileako Unibertsitatean ere.
1904an, lehen lan zientifikoa argitaratu zuen: Nouveaux essais sur la sensibilité géotropique des extrémités des racines.
1910ean, doktoretza lortu zuen eta, 1922an, berriz, Bruselako Unibertsitate Askean Zientzia Aplikatuen Fakultateko fisikako irakasle izan zen eta hantxe egin zituen lehen hegaldi entsegua globoz, Estratosferan, aireontzi presurizatua erabili zuelarik lehenengo aldiz
AEBetara bidaiatu eta Chicago eta Minnesotako unibertsitateetan eman zuen klase.
Suitzara itzuli eta Lausanan egon zen hasieran, baina, Belgikara joan zen gero eta hantxe burutu zuen bere lanaren gehiengoa. 1922 eta 1954 artean, fisikako irakasle izan zen Bruselako Politeknikoan.
1931ko maiatzaren 27an, Augsburgetik irten zen bere laguntzailea zen Paul Kipferrekin batera eta 15.971 m-ra iritsi zen. Jeannette emazte argazkilariarekin batera, ospea eman zion estratosferara igo zelako globo batetik zintzilik zegoen kapsula presurizatu batean.
1932ko abuztuaren 18an, Dübendorfen errepikatu zuen esperimentua Max Cosynsekin eta 16.200 metroko errekor berria ezarri zuten, Lurraren kurba inoiz aurretik ikusi ez bezala ikusteko aukera izan zutelarik.
Estratosferako edo atmosferaren goi geruzaren izpi kosmikoak eta estratu ionizatuak ikertu zituen[2].
1937an, batiskafoa aurkeztu zuen eta, 1947an, batisfera eta batiskafoa erabili zituen sakonera handietako ikerketak egiteko. 1953ko irailaren 30ean, 3.150 metroko sakonerara iritsi zen Cabo Verde artxipielagoan.
Familiak jarraipena eman zion Auguste Piccarden grina esploratzaileari eta, Jacques Piccard semea da horren adibide, batiskafoz sakonera handiena lortu duena, 1960an, 10.916 metrora iritsiz. AEBetako itsas armadako tenientea zen Donald Walshen konpainian egin zuen, Marianetako itsas hobian. Oraindik, Lurraren tokirik sakonenera iritsi diren bi pertsona bakarrak bezala mantentzen dira. Inork ez du halako bidaiarik errepikatu[3].
Bertrand Piccard iloba ere, Brian Jonesekin batera, aerostatoz eta geldiunerik gabe munduari bira ematen lehenak izan ziren 1999an[4].
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Auguste Piccard |
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz)http://www.biografiasyvidas.com/biografia/p/piccard.htm
- ↑ (Ingelesez)http://www.theguardian.com/science/2011/mar/27/auguste-piccard-will-gregory
- ↑ (Gaztelaniaz)http://www.abc.es/20100125/historia-/jacques-piccard-hombre-descendio-201001251501.html
- ↑ (Ingelesez)https://web.archive.org/web/20150202235216/http://bertrandpiccard.com/tradition-familiale-in-brief?width=1013#1