Terexa Lekumberri

Nafarroa Behereko etnologoa

Terexa Lekumberri (Ortzaize, Nafarroa Beherea, 1962ko azaroaren 28a) etnologoa da. Euskal Etnopoloaren koordinatzailea da Euskal kultur erakundean.[1][2]

Terexa Lekumberri
Bizitza
JaiotzaOrtzaize1962ko azaroaren 28a (61 urte)
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jardueraketnologoa
Enplegatzailea(k)Euskal Kultur Erakundea
Euskal etnopoloa

Bizialdia

aldatu

Filosofia eta antropologia ikasketak egin zituen Bordelen. 1980an Bordele III-n hasi eta Bordele II-n 1990ean bukatu zuen doktore-tesia etnologiako erregimen berriaz: «Femmes basques et société contemporaine : rupture et continuité : étude menée en Pays Basque intérieur : Baigorri et ses environs.» (euskaraz: Euskal emazteak eta jendarte garaikidea-Haustura eta  jarraipena. Euskal Herri barnealdean burutu ikerketa: Baigorri eta inguruak).[3][4][1]

1991ean Euskal Kultur Erakundean hasi zen lanean, Ipar Euskal Herriko ondarearen gidaliburua egiten hasiz.[5][6] Geroztik, EKEtik aholkulari ibili da elkarte eta Herriko Etxeekin.

2007tik hona ahozko ondarearen bilketan buru ta belarri sartuta dago. Nafarroa Behereko adineko jendeen filmatzen hasi zen, eta gero Ipar Euskal Herri guztira hedatu zuen memoria kolektiboaren biltzea.[7][8] Geroztik, multimedia erakusketak antolatu dira hainbat herritan, esate baterako, 2010ean itsas ondareaz bildutako lekukotasunekinerakusketa bat sortu zuen EKEk eta interneten honen balorazioa egin www.itsasturiak.com gunean.[9]

Etnologo ikertzailea

aldatu

1982ko ekainean filosofiako DEUG bat lortu ondotik, antropologia sozial eta etnologian burutu unibertsitateko ibilbideak euskal jendarteari lotu gai batzuk ikertzea ahalbidetu dio: toberak Irisarrin, euskal hilerria (1983, etnologia lizentzia), etxaldearen egonkortzea, transmisioa eta bilakaera Nafarroa Beherean: Baigorri haraneko herri baten adibidea, Ortzaize 1800etik gaur egunera (1984, etnologia maisutza).

Doktore-tesia egiten zuen bitartean, 1985 eta 1990 artean, etnologia klaseak eman zituen (gizarte-antropologia eta antropologia kulturala) Baionako Euskal Ikasketetako unibertsitatearteko sailean (DIEB).

Eskualdeetako hizkuntza eta kultura diploma euskaraz ere lortu zuen 1985ean (euskarazko lizentzia aitzinekoa).

1992tik Euskal Kultur Erakundeko etnologia poloko arduraduna izanik, Eleketa, mintzamenezko memoriaren bilketa programa handia zuzentzen du.  

2017tik Euskal Etnopoloaren koordinatzailea da.[1]

Ahozko fondo multimedia (eleketa.com, mintzoak.eus)

aldatu

Ahozko ondare-bilketa oso zabala burutu du Lekumberrik koordinatzen duen Eleketa fondo multimediak. 2007 eta 2023 urteen artean 560 oren grabaketa jaso dute, 485 lekukorekin 113 herritakoak.[10][11] Pirinio Atlantikokoko Departamenduaren obralaritzaren pean egin dira grabaketak, erakunde horren jabegoan direlarik.[12]

Erakusketa ibiltaria antolatu grabazioak hainbat herritan entzun ahal izateko.

  • Amikuztarrak mintzo (2009)[13]
  • Itsasturiak (2011)[9]
  • Soka, euskal dantzaren urratsetan (2015)[14]
  • Eleketa, ahozko oroimenak (2020).[10] Besteak beste, herri hauetan antolatu da erakusketa:[10]

Lekukotasun grabatu horiek ikusgai daude Mintzoak.eus ahozko memoriaren atarian ere.[15]

Lekumberrik Gure Irratian parte hartu du zenbait saiotan 2023an fondoko zenbait grabazio erabiliz.[12]

Argitalpenak

aldatu
  • LEKUMBERRI Terexa, BATTESTI Jacques, « La quête d'« une image aussi exacte et complète que possible » collecte, recherche et ethnographie au Musée Basque et de l'histoire de Bayonne », Patrimoine et identités locales - Enjeux touristiques, ethnologiques et muséographiques, obra kolektiboa Bernard Cherubini zuzendaritzapean, L’Harmattan, 2018ko urtarrila.
  • LEKUMBERRI Terexa, « Famille, le mythe et les réalités », Dictionnaire de culture et civilisation basques, Elkarlanean-Arteaz, Baiona, 2013 (ber-edizioa), 35-45. orr.
  • LEKUMBERRI Terexa, « Les comportements amoureux dans la société basque du XVIIème siècle à 1950 », Cahiers ethnologiques, Bordeleko ikerketa etnologikoen zentroaren aldizkaria, 1993, 15 zkia.
  • LEKUMBERRI Terexa, « Femmes basques et société contemporaine- Rupture et continuité », Euskal Museoaren boletina, Euskal Museoko Adixkideen elkartea, 1992ko lehen seihila, n° 133, 69. orr.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c «Terexa Lekumberri - Mintzoak - Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren ataria» www.mintzoak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-05).
  2. «Lantaldea» EKE (Noiz kontsultatua: 2023-07-05).
  3. Lekumberri, Terexa. (1990-01-01). Femmes basques et société contemporaine : rupture et continuité : étude menée en Pays Basque intérieur : Baigorri et ses environs. Bordeaux 2 (Noiz kontsultatua: 2023-07-05).
  4. «Terexa Lekumberri: 1990ean emazteetaz egin tesiaz - Mintzoak - Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren ataria» www.mintzoak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-05).
  5. Lekumberri, Terexa. (2011). Elkarrizketa Terexa Lekumberrirekin (1. zatia). EKE.
  6. «ONDAREAREN GIDALIBURUA ipar Euskal Herria / GUIDE DU PATRIMOINE Pays Basque Nord. by Collectif Librairie du Levant» www.abebooks.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-05).
  7. Lekumberri, Terexa. (2023). «Eleketa, ahozko memoriaren ikus-entzunezko bilketa programa» EKE (Noiz kontsultatua: 2023-07-05).
  8. Lekumberri, Terexa. (2011). Elkarrizketa Terexa Lekumberrirekin (2. zatia). EKE.
  9. a b «"Itsasturiak" erakusketa» EKE (Noiz kontsultatua: 2023-07-05).
  10. a b c «"Eleketa, ahozko oroimenak" erakusketa» EKE (Noiz kontsultatua: 2023-07-05).
  11. Eleketa. Zenbakiak. 2007-2023. EKE.
  12. a b «Ahozko memoria biziarazteko kronika berria abiatu dugu Gure Irratian» EKE (Noiz kontsultatua: 2023-07-05).
  13. «Bilketa Amikuze eskualdean» EKE (Noiz kontsultatua: 2023-07-05).
  14. «Soka» EKE (Noiz kontsultatua: 2023-07-05).
  15. «Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren lekukotasun sortak - Mintzoak - Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren ataria» www.mintzoak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-05).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu