Niels Henrik David Bohr (Kopenhage, Danimarka, 1885eko Urriaren 7aKopenhage, Danimarka, 1962ko Azaroaren 18a) daniar fisikaria izan zen. Atomoaren egitura eta mekanika kuantikoaren inguruan egin zituen bere lanik garrantzitsuenak.

Niels Bohr

katedradun

1916 -
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNiels Henrik David Bohr
JaiotzaKopenhage1885eko urriaren 7a
Herrialdea Danimarka
BizilekuaDanimarka
Suedia
Ingalaterra
Ameriketako Estatu Batuak
Kopenhage
HeriotzaKopenhage1962ko azaroaren 18a (77 urte)
Hobiratze lekuaAssistens Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
AitaChristian Bohr
AmaEllen Bohr
Ezkontidea(k)Margrethe Nörlund (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaBohr family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaCambridgeko Unibertsitatea
Trinity College
Kopenhageko Unibertsitatea
(1903 - 1911) Doktoretza
TesiaStudier over Metallernes Elektrontheori (en) Itzuli
Tesi zuzendariaChristian Christiansen (en) Itzuli
Joseph John Thomson
Doktorego ikaslea(k)Aage Bohr
Robert Bruce Lindsay (en) Itzuli
Svein Rosseland (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
daniera
Irakaslea(k)Ernest Rutherford
Christian Christiansen (en) Itzuli
Joseph John Thomson
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfisikaria, unibertsitateko irakaslea, fisikari nuklearra, zientziaren filosofoa, futbolaria eta kimikaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Akademisk BK /
 
Posizio edo espezialitateafutbol atezaina
Enplegatzailea(k)Kopenhageko Unibertsitatea
Niels Bohr Institute (en) Itzuli
Cambridgeko Unibertsitatea  (1911 -  1912)
Victoria University of Manchester (en) Itzuli  (1914 -
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Prusiako Zientzien Akademia
Alemaniako Zientzien Akademia Berlinen
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Linzeen Akademia
Zientzien Pontifize-Akademia
Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia
Suediako Zientzien Errege Akademia
Hungariako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia
Royal Danish Academy of Sciences and Letters (en) Itzuli
Royal Norwegian Society of Sciences and Letters (en) Itzuli
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Indiako Zientzien Akademia Nazionala
Amerikako Sozietate Filosofikoa
XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala
Zientzien Bavariar Akademia
Poloniako Zientzien Akademia
Berlin-Brandenburg Academy of Sciences and Humanities (en) Itzuli
Izengoitia(k)Nicholas Baker

IMDB: nm1106823 Musicbrainz: 6b1b330d-dd57-4af9-8b4b-9934d268a50c Find a Grave: 8735 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Gaztaroa aldatu

Bohr Kopenhage jaio zen 1885-ean. Aita Christian Bohr zuen, fisiologia irakaslea Copenhageneko Unibertsitatean, eta ama, Ellen Adler Bohr, judu familia aberats eta influentziadun baten senidea. Anaiak, Harald Bohr matematikariak, eta Nielsek futbolzaletasuna amankomunean zuten eta Akadmisk Boldklubek antolatutako jokoetan aritu ziren biak behin baino gehiago.

Bohr Copenhageneko Unibertsitatean doktoratu zen 1911ean, Ernest Rutherfordekinekin Manchesterren (Erresuma Batua) dagoen Victoria Unibertsitatean ikastera joateko. Rutherforden teorietan oinarrituta, Bohrek 1913-ean bere estruktura atomikoen eredua argitaratu zuen, elektroiak atomoren nukleoariari biraka dabiltzala azalduz, nukleotik hurrunen dagoen orbitan biraka dauden elektroiek elementuen ezaugarri kimikoak finkatzen dituztela. Elektroiek orbitaz ere aldatu daitezkela eta energia maila haundiagoko orbita batetik gutxiago batetara pasatzean, fotoi bat igortzen dutela (argi kuantuma) ere zehaztu zuen, kuantum teoriaren oinarria.

Helduaroa aldatu

1916an Niels Bohr Copenhageneko Unibertsitatean irakasle sartu eta 1920an sortu berria zen "Fisika Teorikoaren Institutua”ren zuzendaria izendatu zuten. 1922an estruktura eta irradazio atomikoan egindako ikerketengatik Fisikako Nobel Saria eskuratu eta gero, Bohrren institutua fisika teorikoaren ardatza bilakatu zen 1920 eta 30 hamarkadetan, garaiko fisikar teoriko ezagunenak handik noizbaiten pasatu zirelarik. Bohrren ikasle ospetsuenetako bat Werner Heisenberg izan zen, mekanika kuantikoaren erabakitzaileetako bat eta alemaniar bonba atomikoaren proiektuen burua.

Bohrren beste ekarpen bat osagarritasunaren printzipioa da: partikulak ezaugarri ezberdinak izan ditzake. Adibidez, argiak uhin eta partikula uholde bezala jardun dezake, nahiz eta bi jarduerak elkartezinak diren. Bohrrek printzipio berezi honen aplikazio filosofikoak ere proposatu zituen, Albert Einsteinen buruhausterako (Einsteinek askoz nahiago zuen fisika klasikoaren determinismoa) eta behin baino gehiago aritu ziren biak eztabaidan osagarritasun printzipioa dela eta (ikusi ingelesez Bohr Einstein debate). Nolanahi ere, bai Einstein zein Max Planck fisika probabilistikoaren aitzindariak izan ziren.

Niels Bohr eta Margrethe emazteak sei seme-alaba izan zituzten; hauetako bat, Aage Niels Bohr fisikari bihurtu eta aitaren antzera, Nobel saria irabazi zuen.

Azken Urteak aldatu

1941ean Bigarren Mundu Gudan Alemaniak Danimarka okupatuta zuelarik, Heisenberg Copenhagen agertu zen (ikusi urrengo atala). 1943an alemaniar poliziak Bohr atxilotu behar zuela jakinda, Suediara lehen eta gero Londresera alde egin zuen.

Nuklear arma eraikuntzak larrituta, ezkutuko Los Alamos laborategian (New Mexico, Estatu Batuak) Manhattan Proiektuan aritu zen aholkulari lanean, segurtasun neurriak dela eta, Nicholas Barker izenpean (Richard Feynmanen ustetan). Hartan zegoela esan omen zuen "(Amerikarrek) ez zuten nere laguntzarik behar bonba atomikoa eraikitzeko" [1].

Bohrren ustetan, sekretu atomikoak zientzialarieen artean elkarbanatu beharko litzateke. J. Robert Oppenheimerrek konbetzituta, Bohr Franklin Roosevelt amerikar presidentearekin hitz egitera joan zen, Manhattan proiektua errusiarrekin banatzeko beharraz iradokitzeko. Rooseveltek britaniar onarpenik gabe erabakirik ez zuela hartuko esan zuen; Churchill guztiz idearen guztiz kontrakoa azaldu zen.

Guda ostean Copenhagenera bueltatu zen, energia nuklearra era baketsuan erabiltzearen alde eginez eta berton hil zen 1962an. Assistens Kirkegården, Nørrebro aldean lurperatuta dago.

Bohrio elementua bere ohorean dago izendatua eta dinamarkar 500kr diru paperean agertzen da. 1965an, hil eta hiru urte geroago, Copenhagen unibertsitateko fisikar institutuak Niels Bohr Institutua izena hartu zuen.

 
Solvayko bostgarren konferentzia. Bohr bigarren hilaran eskubitik lehena da. Argazki honetan kuantum mekanika eta XX.mendean fisika eta kimikan garrantzi haundiko zientzialari asko daude, esaterako Auguste Piccard,Albert Einstein, Marie Curie, Erwin Schrödinger, Wolfgang Pauli, Werner Heisenberg, Paul Dirac, Louis de Broglie, eta Max Planck

Erreferentziak aldatu

  1. Richard Rhodes, The Making of the Atomic Bomb (New York: Simon & Schuster, 1986) 528-531 orrialdeak.

Kanpo estekak aldatu

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Niels Bohr

Euskaraz

Ingelesez