Arturo Elosegi

euskal zientzialaria (ekologia)

Arturo Elosegi Irurtia (Tolosa, 1962ko abenduaren 4a) Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultatean, irakasle katedraduna da Landareen Biologia eta Ekologia sailean. Nazioarteko aditua da ibaien ekologiaz.[1][2] Hainbat hitzaldi eman ditu gai horri buruz, besteak beste, UEUko ikastaroetako sarrerako hitzaldia 2008an izenburu honekin: Ingurumenaren aldaketa globala: biziraupena auzitan.[3]

Arturo Elosegi

Bizitza
JaiotzaTolosa1962ko abenduaren 4a (61 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaOrio
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea eta biologoa
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Inguma: arturo-elosegi-irurtia

Haren ikerketa taldean Ibai-ekosistemen funtzionamendua aztertzen dute.[4] Giza jarduera gero eta indartsuagoek ingurumen-aldaketa globala eragin dute Lurrean. Horren eraginez, gizakia biodibertsitate-galera izugarria bultzatzen ari da eta ekosistemen funtzionamendua errotik aldatzen. Euskal Herriko ibaietan ez ezik, Europa osoko, Hego Amerikako zein Zeelanda Berriko ibaietan lan egin izan du taldeak eta lan horietatik ateratako informazioa ibaien errestaurazioan aplikatu du gero.[5]

Ikergazte kongresu guztietan batzorde akademikoko kide izan da, zientzia zehatzak eta natur zientziak arloan.[6]

Artikutza urtegiko ingurunea birsortzea

aldatu
 
Arturo Elosegi 2019an Artikutzako urtegi hustu berrian (Arg.; Berria)

Artikutzako urtegia Elosegi ibaien errestaurazioko aplikazio praktikoetako bat da. 2017an ura husten hasi ziren, segurtasun arazoak zituelako eta ez zelako erabiltzen, eta inguruak 70 urte lehenago zuen egoerara itzuli nahi dute.[7]

1947 eta 1953 artean eraiki zutenetik, urtegiak arazoak izan zituen. Inoiz ez zen behar bezala egonkortu. 1992az geroztik, jardueratik kanpo zegoen. Donostia urez hornitzeko egin zuten, baina ibaian beheragotxo dagoen Añarbeko urtegiak egin izan du hori 1976tik Artikutzakoren laguntzarik gabe. 2017an Donostiako udalak hura deuseztatzeko erabaki zuen. Ekonobieta erraka birsortzeko prozesua aukera paregabe bat da tamaina horretako lan batek biodibertsitatean duen eragina aztertzeko. Mundu osoan zaharkituta edota erabilerarik kanpo geratu diren urtegien kopurua handitzen ari denean, ez dago informazio nahikoa gisa horretako jarduera batek ingurumenean izan litzakeen efektuei buruz.[7]

Basogintza eredua

aldatu

1989tik giza jarduerek ibaietan duten eragina aztertu eta gero, Elosegik Euskal Herrirako basogintza-eredu berria eskatzen du.

Hogeita hamar artikulu zientifikotik gora idatzi ditu nazioarteko aldizkarietan eukaliptadiek erreken gainean duten eragina deskribatzeko. Ikerketok erakutsi dute Euskal Herrian eukaliptadiek nabarmen hondatzen dituztela errekak. Eukaliptoaren orbela kalitate txarrekoa da, toxikoa animalia askorentzat. Eukaliptadiz inguratutako errekek orbel gutxiago eta kalitate okerragokoa jasotzen dute baso naturalez inguratutakoek baino. Horrek erreka inguruko onddoak eta ornogabeak kaltetzen ditu.

Gainera, eukaliptadiak matarrasaz mozten dira, alegia, zuhaitz guztiak batera, eta oso maiz, hamabi urtetik behin. Ikerketek erakutsi dute matarrasek kalte handia egiten ditela errekei, lokazten eta bertako bizidunei egoera guztiz okertzen baitizkiete. Gainera, ustiapenerako egiten diren pista-sareak oso sarriak izaten dira, eta pista horiek, matarrasekin batera, lurzoruaren galera dakarte, eta erreken lokaztea areagotzen dute.[8]

 
Eukaliptadia

Euskal Herrko basoa ia erabat soilduta zegoela, XX. mende hasieran, foru-aldundiek hazkunde azkarreko espezieak bultzatu zituzten, bereziki intsinis pinua. Garai hartarako erabaki ulergarria izan zen. Mende bat geroago, ordea, mendiak eta gizartea guztiz aldatu dira baina erakundeek pinuen (eta eukaliptoen) monokultiboa bultzatzen segitzen dute.[9]

Basogintza intentsiboaren kalteak eskalarekin lotuta daude. Unada bat eukaliptoz landatzeak eragin txikia du, haran oso bat eukaliptoz estaltzea oso bestelakoa da. Errekei begira, gauza asko egin daitezke basogintzaren eragina murrizteko: ibarbaso naturalak manten daitezke, pista-sareak optimizatu eta basolanak kalterik txikieneko garaietara mugatu, maiz egindako matarrasa oso kaltegarria da eta.[8]

Argitalpenak

aldatu

Nazioartekoan, haren argitalpen zientifikoak 140 baino gehiago dira.[10] Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 50 lan baino gehiago azaltzen dira.[11]

Aditua den gaiaz liburu hauek argitaratu ditu euskaraz:

  • Basabizitzaren kudeaketa. UEU 1999. Inazio Garin Atorrasagasti-rekin batera.[12][13]
  • Sexua eboluzioaren motore. Elhuyar 1995.[14][15]

Errekonozimenduak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra - Cátedra de Cultura Científica de la UPV/EHU. (2015-03-24). Zientzialari 22 - Arturo Elosegi. (Noiz kontsultatua: 2017-09-10).
  2. Lakar Iraizoz, Oihane. (2014). 2015eko mugarrian, ibaiei begira. Elhuyar (Noiz kontsultatua: 2017-09-10).
  3. Elosegi, Arturo. (2008/09/03). «Ingurumenaren aldaketa globala: biziraupena auzitan — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Unibertsitatea.Net) (Noiz kontsultatua: 2019-04-27).
  4. Jon, Molinero,. Stream ecology - Welcome. (Noiz kontsultatua: 2017-09-10).
  5. «Bizitza Zientifikoak, Ponenteak eta gaiak. Arturo Elosegi...» Eureka zientzia Museoa (Noiz kontsultatua: 2017-09-10).
  6. ikergazte. «BATZORDEAK» IkerGazte 2021 (Noiz kontsultatua: 2021-10-31).
  7. a b Sagarzazu, Jokin. (2019-02-02). «Birsortzeko, hustu» Berria: 10-11. (Noiz kontsultatua: 2019-04-27).
  8. a b Elosegi, Arturo; Larrañaga, Aitor. (2019-04-16). «Basogintzan okerrera» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-05-01).
  9. Elosegi, Arturo. (2018-10-07). «Gure basoen etorkizuna erabakitzeko garaia» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-05-01).
  10. Arturo Elosegiren Aipamenak Google Scholar. (Noiz kontsultatua: 2017-09-10).
  11. Arturo Elosegiren produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>50 produktu)
  12. Arturo Elosegi Irurtia :: Buruxkak Liburutegi digitala. (Noiz kontsultatua: 2017-09-10).
  13. Elosegi Irurtia, Arturo; Atorrasagasti, Inazio Garin. (1999). Basabizitzaren kudeaketa. (Noiz kontsultatua: 2017-09-10).
  14. Elosegi Irurtia, Arturo. (1995). Sexua eboluzioaren motore. (Noiz kontsultatua: 2017-09-10).
  15. (Gaztelaniaz) Diversius. Sexua eboluzioaren motore (El sexo como motor de la evolución). (Noiz kontsultatua: 2017-09-10).
  16. «CAF-Elhuyar sariak :: Azken edizioa | Elhuyar» www.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).

Kanpo estekak

aldatu
Egile honen argitalpenei buruzko informazioa lortu dezakezu Scholian