Alberto Catalán

politikari espainiarra

Alberto Catalán Higueras (Corella, 1962ko azaroaren 7a) nafar politikaria da. Gaur egun, Nafarroako Parlamentuko presidentea da.

Alberto Catalán
Escudo de Navarra (oficial).svg
Nafarroako Parlamentuko lehendakaria

Bizitza
JaiotzaCorella1962ko azaroaren 7a (60 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaNafar Herriaren Batasuna

Facebook: alberto.catalanhigueras Twitter: albertocatalanh Edit the value on Wikidata

Nafarroako Unibertsitatean farmatzian lizentziaturik, 1987an UPNn sartu zen. Bi urte geroago, alderdiko gazteriaren presidenteorde bihurtu zen. Azaroan Juan Ojembarrena presidenteak dimititu ostean, presidente izendatu zuten Catalan. 1991an berriro hautaturik, 1994 arte jarraitu zuen karguan.

Parlamentuan 1991n sartu zen lehen aldiz. Berriz, 1995ean hautatuta atera zen, eta 1996ko irailean Miguel Sanzek Nafarroako lehendakaritza lortu ostean, Alberto Catalan taldeko bozeramaile bilakatu zen. Hurrengo legegintzaldian kargua errepikatu zuen. 2001eko otsailean Rafael Gurrea ordezkatu zuen alderdiko Idazkaritza Orokorrean, eta 2005eko martxoan, berriro atera zen hautaturik. 2003ko hauteskundeen ostean, Tokiko Administrazio sailburua eta Gobernuko bozeramailea izan da.

Ikus, gaineraAldatu