Gabe Logan Newell (Colorado, 1962ko azaroak 3), Interneten Lord Gaben izengoitiz ezaguna, estatubatuar bideo-joko garatzaile eta enpresaria da, banaketa digitaleko Valve konpainiaren sortzaile gisa ezaguna. 1980ko hamarkadaren hasieran Harvard Unibertsitatean ikasteari ekin baina abandonatu egin zuen eta Microsoften lan egiten hasi zen. Bertan, Windows sistema eragilearen hasieran ekoizle gisa lan egin zuen.

Gabe Newell

Ahotsa
presidentea

1996 -
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGabe Logan Newell
JaiotzaColorado1962ko azaroaren 3a (61 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaDavis Senior High School (en) Itzuli
Harvard Unibertsitatea
(1980 - 1983)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakjolas diseinatzailea, ekintzailea, programatzailea eta informatikaria
Enplegatzailea(k)Microsoft  (1983ko azaroa -  1996ko ekaina)
Valve Corporation  (1996ko abuztua -
Jasotako sariak

IMDB: nm1674047 LinkedIn: gabenewell Discogs: 3915129 Edit the value on Wikidata

1990eko hamarkadaren erdialdean Microsoften lanean jarraitzen zuen bitartean, Id Softwareren Doom eta Quake probatu ondoren Newell eta bere lankidea Mike Harrington bideo-jokoak entretenimenduaren etorkizuna zirela konbentzitu ziren. Jokoak garatzeko estudio sortzeko, Newellek eta Harringtonek 1996an Microsoft utzi eta Valve sortu zuten. Harrezkero, Newellek presidente izaten jarraitzen du.

Kanpo estekak aldatu