Alda Lara

idazle portugesra

Alda Ferreira Pires Barreto de Lara Albuquerque, "Alda Lara" izenarekin ezaguna (Benguela, Angola, 1930eko ekainaren 9a - Cambambe, Angola, 1962ko urtarrilaren 30a ) portugaldar hizkuntzako angolar idazle, ipuin idazle eta poeta izan zen.[1]

Alda Lara
Bizitza
JaiotzaBenguela1930eko ekainaren 9a
Herrialdea Angola
HeriotzaCambambe (en) Itzuli1962ko urtarrilaren 30a (31 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Orlando de Albuquerque (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaLisboako Unibertsitatea
Coimbrako Unibertsitatea
(1948 - 1952) : medikuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, medikua, militante politikoa eta saiakeragilea
Lantokia(k)Benguela Province (en) Itzuli eta Cambambe (en) Itzuli
KidetzaCasa dos Estudantes do Império (en) Itzuli

Biografia aldatu

Alda Lara 1930eko ekainaren 9an jaio zen Benguelan, Angolan, familia aberats batean. Kristau hezkuntza jaso zuen, eta horrek liberalismo espiritua eman zion iruzkingile baten arabera. Bere neba Ernesto Lara Filho poeta zen. Lara Sá da Bandeiran (gaur egun Lubango) emakumeen eskolan ibili zen Portugalera bigarren hezkuntzako ikasketak amaitzera joan aurretik.[2] Lisboako Unibertsitatean ikasi zuen eta Casa dos Estudantes do Imperio (Inperioko Ikasleen Etxea) etxean bizi izan zen.Ikasle-bizitza aktiboa izan zuen eta idazle gisa hasi zuen bere ibilbidea, Mensagem literatur aldizkarian poesia argitaratuz, afrikarrei zuzendua.. Geroago, Coimbrako Unibertsitatera joan zen eta mediku titulua lortu zuen.[2]

Hainbat egunkari eta aldizkaritan idatzi zuen, hala nola Jornal de Benguela, Jornal de Angola eta ABC e Ciência.[3]Orlando Albuquerque idazle mozambikar-portugaldarrarekin ezkondu eta lau seme-alaba izan zituen. 13 urtez Portugalen bizi ondoren, Mozanbikera itzuli zen 1961ean. Hala ere, bere itzulera laburra izan zen, 1962ko urtarrilaren 30ean Canbamben hil baitzen. [4]Hil ondoren, bere senarrak Lararen lanak bildu eta argitaratzeari ekin zion, besteak beste Poemas 1966an eta Tempo da Chuvaen 1973an. Lararen olerki eta ipuinetan batez ere amatasun eta haurtzaroko gaiak jorratzen dira, baita askatasuna eta justizia ere. Bere poesiaren zati handi batek egoera kolonialarekiko atsekabea islatzen du.[3]

Aitorpenak aldatu

  • Lubango hiriak Alda Lara Saria jarri zuen bere omenez.
  • Paulo de Carvalho, ibilbide artistiko handia izan duen Portugaleko abeslari entzutetsuak "Preludio / Mãe Negra" grabatu zuen, Larak idatzitako poema.[5]
  • Movimento, 2013an kaleratutako Aline Frazão-ren bigarren diskoak ere Lararen poema bat musikatu bat dakar.[6]

Argitalpenak (hilondokoak) aldatu

  • Poemas (1966)
  • Tempo da Chuva (1973)
  • Poesia (1979)
  • Poemas (1984) (her collected poems)

Erreferentziak aldatu

  1. «Alda Lara, biografia vida e obra» www.lusofoniapoetica.com (Noiz kontsultatua: 2020-10-04).
  2. a b «Alda Lara – Poesia Africana – Angola - www.antoniomiranda.com.br» www.antoniomiranda.com.br (Noiz kontsultatua: 2020-10-04).
  3. a b «bookshy: #100AfricanWomenWriters: 15. Alda Lara» bookshy (Noiz kontsultatua: 2020-10-04).
  4. .
  5. http://www.casadamusica.com/pt/media/604519/2012-03-25_paulo_de_carvalho_fs_af.pdf?lang=pt. .
  6. «Aline Frazão: “a música brasileira é autossuficiente” - Brasileiros» web.archive.org 2016-10-05 (Noiz kontsultatua: 2020-10-04).

Kanpo estekak aldatu