Isaak Díez Ibáñez

arabar eskultorea eta margolaria

Isaak Díez Ibáñez (jaiotza izenez, Isaac; Gasteiz, 1891ko apirilaren 11 - Caracas, Venezuela, 1962ko azaroaren 15) arabar margolari, eskultore eta dekoratzailea izan zen[1]. Maiz Diez Ibarrondo gisa ere agertzen da[2][3].

Isaak Díez Ibáñez
Bizitza
JaiotzaGasteiz1891ko apirilaren 11
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaCaracas1962ko azaroaren 15a (71 urte)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta eskultorea

Biografia

aldatu

Gasteizko Arte eta Ofizioen eskolako ikaslea izan zen, Ignacio Díaz Olanoren ikasle. 1911an Cándida Unzueta sari berezia jaso zuen. 1917an Gasteizko erraldoiak eta buruhandiak egin zituen. 1926an Arte Eskolako irakasle izendatu zuten, ahalik eta 1935ean Víctor Guevarak bere lekua hartu zuen arte. 1926n eliza baterako erretaula egin zen eta Bartzelonara joan zen hainbat eskultura aurkeztera, tartean Kataluniako Arte Museo Nazionalean dagoen Aurez Aure izeneko pieza[4].

1933an Euzko Jokoileak karta sorta abertzalea marraztu zuen, Heraclio Fournierrek inprimatu zuenaref> «Euzko Jokoileak. Euzkadi» Museotik 2024-05-30 (Noiz kontsultatua: 2024-06-04).</ref>. 1936an beste obra batzuk aurkeztu zituen Arabako Artisten Erakusketan, baina bi urte lehenago jada hiritik kanpo zegoen, Donostian eta Errenterian lanean[3]. Espainiako Gerra Zibilean erbesteratu zen, Amerikara[3]. 1962an hil zen Caracasen, bertako katedralean lanean ari zela[1].

Erreferentziak

aldatu
  1. a b «Isaac Díez Ibañez» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2024-06-04).
  2. «Diez Ibañez, Isaac - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-04).
  3. a b c «Diez Ibañez, Isaac - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-04).
  4. (Ingelesez) «Aures Aure» Museu Nacional d'Art de Catalunya 2020-03-14 (Noiz kontsultatua: 2024-06-04).

Kanpo estekak

aldatu