Jon Bon Jovi
John Francis Bongiovi, Jon Bon Jovi bezala ezagunagoa, (Sayreville, New Jersey, 1962ko martxoaren 2a) musikari, abeslari, kantagile eta aktore estatubatuarra da, Bon Jovi musika taldearen abeslari eta sortzaile bezala ospetsu egin zena. Bere karrera guztian zehar bakarkako bi album eta Bon Jovi taldearekin estudioko hamaika album argitaratu ditu, horietatik mundu guztian 130 milioi ale baino gehiago salduz.
Bakarlari bezala hainbat sari eta ezagutza jaso ditu, hala nola, urrezko globo bat eta Oscarretarako izendapen bat bere bakarkako arrakasta Blaze of Gloryrengatik. 2000, 2004 eta 2008. urteetan Al Gore, John Kerry, eta Barack Obamaren aldeko kanpainan parte hartu zuen hurrenez hurren, hauek Estatu Batuetako hauteskundeetan presidentegai zirenean.
Musikaria izateaz gain, aktore lanak ere egin ditu hainbat pelikula eta telesailetan parte hartuz. Denetan ezagunena Ally McBeal telesaileko azken denboraldian izan zuen papera da, iturgin eta protagonistaren mutil lagunarena.
Filmografia
aldatuPelikulak
aldatu- The Return of Bruno (1988)
- Young guns II (1990)
- Moonlight & Valentino (1995)
- The Leading Man (1996)
- Destination Anywhere (1997)
- Homegrown (1998)
- Little City (1998)
- No Looking Back (1998)
- Row your Boat (1998)
- U-571 (2000)
- Pay It Forward (2000)
- Vampires: Los Muertos (2002)
- Cry Wolf (2005)
- National Lampoon's Pucked (2006)
Telesailak
aldatu- Ally McBeal (2002)
- Sex and the City (kapitulo bat)
- Las Vegas (kapitulo bat)
- The West Wing (kapitulo bat)
Diskografia
aldatuBakarlari moduan
aldatu- Blaze of Glory (Young Guns II filmaren musika banda) (1990)
- Destination Anywhere (1997)
Bon Jovi taldearekin
aldatuAlbuma | Urtea | Mota | ||
---|---|---|---|---|
Lehen etapa (1984-1988) | ||||
Bon Jovi | 1984 | Estudio albuma | ||
7800º Fahrenheit | 1985 | Estudio albuma | ||
Slippery When Wet | 1986 | Estudio albuma | ||
New Jersey | 1988 | Estudio albuma | ||
Bigarren etapa (1992-1995) | ||||
Keep the Faith | 1992 | Estudio albuma | ||
Cross Road | 1994 | Abesti onenen bilduma (1984-1994) | ||
These Days | 1995 | Estudio albuma | ||
Hirugarren etapa (2000-gaur egun) | ||||
Crush | 2000 | Estudio albuma | ||
One Wild Night Live 1985-2001 | 2001 | Zuzeneko bilduma | ||
Bounce | 2002 | Estudio albuma | ||
This Left Feels Right | 2003 | Bertsionatutako abestien bilduma | ||
100,000,000 Bon Jovi Fans Can't Be Wrong | 2004 | Lau CD eta DVD batez osatutako kaxa, 50 abesti berrirekin | ||
Have a Nice Day | 2005 | Estudio albuma | ||
Lost Highway | 2007 | Estudio albuma | ||
The Circle | 2009 | Estudio albuma | ||
Greatest Hits[1] | 2010 | Abesti onenen bilduma II" (1995-2010) |
Erreferentziak
aldatuIkus, gainera
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jon Bon Jovi |