Dimitar Glavtxev
politikari bulgariarra
Dimitar Borisov Glavtxev (bulgarieraz: Димитър Борисов Главчев; Sofia, 1962ko abuztuaren 15a) bulgariar ekonomialari eta politikaria da. Bulgariako lehen ministroa da 2024ko apirilaren 9tik.
Unibertsitatean graduatu zen ekonomia eta kontabilitatean eta nazioarteko harreman ekonomikoetan. Hogeita hamar urtez kontulari eta kontu-ikuskari izan zen.
2009 eta 2021 artean diputatu izan zen GERB alderdia ordezkatuz. 2017ko zazpi hilabeteetan Biltzar Nazionaleko presidente izan zen. 2023an Auditorien Ganberako presidente hautatu zuten. 2024ko apirilean bitarteko lehen ministro izendatu zuten Parlamenturako hauteskundeak prestatzeko.