Iruñeko planetarioa Nafarroako Iruñea hiriburuko zientzia eta teknologiaren hedapenerako kulturgune bat da.

Iruñeko planetarioa
Iruñeko planetarioaren eraikina Yamaguchi parkean dago.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°48′32″N 1°39′54″W / 42.809°N 1.665°W / 42.809; -1.665
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1993
Inaugurazioa1993ko azaroaren 26a
Arkitektura
Webgune ofiziala

Historia

aldatu

1990eko arkitekturako ideia-leihaketa Iñaki Aurrekoetxea, Josu Aurrekoetxea eta Iñigo Viar arkitektoek irabazi zuten. 1993ko azaroaren 26an inauguratua izan zen. Nafarroako Gobernuaren eskutik eraiki zen, 600.000 euro inguruko aurrekontu batekin. Planetario de Pamplona, S.A. enpresa publikoak kudeatzen du eta zuzendaria Javier Armentia astrofisiko gasteiztarra da.

Deskribapena

aldatu

Eraikina estilo modernoan diseinatu zen, baina proportzio klasikoak mantentzen ditu. Adreilu gorriz egindako zilindro batek eta paralelepipedo batek osatzen dute[1]. Hogei metroko diametroko kupula du, munduko handienetako bat, Tornamira eraikinean. Izarren proiektoreaz gain, beste 70 proiektore eta ikus-entzunezko sistema ere dauzka.

Atalak[1]:

  • Erdisotoa: 1.723m2-ko azalera du eta bertan lantegien gela, bi ikasgela eta liburutegia daude.
  • Lehen solairua: 1.945m2-ko azalera du eta erabilera anitzeko harreraren inguruan antolatzen da. Tornamira izeneko proiekzio gela, erakusgela nagusia (400m2), denda eta 240 ikusle har ditzakeen hitzaldietarako erabiltzen den aretoa daude[2].

Planetarioa Yamaguchi parkean integraturik dago, Mendebaldea auzoan[3].

Aktibitateak

aldatu

Erakusketaz gain, hainbat jarduera eskaintzen dira; hitzaldiak, ikastaroak, kongresuak, batzarrak, erakusketak, ekitaldiak, lantegiak, kontzertuak, mintegiak...[1]

2025eko sutea

aldatu

2025eko urtarrilaren 14an, sute bat piztu zen Iruñeko Planetarioan, arazo elektriko baten ondorioz.[4] 07:15 aldera, bizilagun batek eman zuen abisua Nafarroako larrialdietarako zerbitzuetan, eraikinaren barrutik kea ateratzen ari zelako. Suak Planetarioko areto nagusia suntsitu zuen. Lehen ikerketen arabera, proiekzioen gunean sortu zen. Sugarrek ke ugari eragin zuten, eta eraikinaren kupularen zati bat hondoratu egin zen; osorik erortzeko arriskua zegoela ohartarazi zuten suhiltzaileek. Planetarioa itxita zegoen, eta ez zegoen inor bertan. Zauriturik ez da egon.[5]

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Ikus gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea