Natalia Sergeievna Gontxarova
Natalia Sergeievna Gontxarova[1] (errusieraz: Ната́лья Серге́евна Гончаро́ва, nɐˈtalʲjə sʲɪrˈɡʲejɪvnə ɡəntɕɐˈrovə ahoskatua; Negaevo, Tula oblasta, 1881eko ekainaren 4a - Paris, 1962ko urriaren 17a) kubismo-futurismoaren abangoardian garrantzi handia izan zuen errusiar margolaria izan zen.
Natalia Sergeievna Gontxarova | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Наталья Сергеевна Гончарова |
Jaiotza | Nagaevo-Karbonier (en) eta Arkhangelskoe (en) , 1881eko ekainaren 21a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Errusiar Inperioa Frantzia (1938 - |
Bizilekua | Tula Mosku Paris |
Heriotza | Paris, 1962ko urriaren 17a (81 urte) |
Hobiratze lekua | Cimetière parisien d'Ivry (en) |
Familia | |
Aita | Sergey Mikhailovich Goncharov |
Ezkontidea(k) | Mikhail Larionov (1955 - |
Leinua | House of Goncharov (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Moscow School of Painting, Sculpture and Architecture (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, eszenografoa, jantzi-diseinatzailea, ilustratzailea, marrazkilaria, moda-diseinatzailea, idazlea eta artista |
Kidetza | Der Blaue Reiter Jack of Diamonds (en) |
Mugimendua | Raionismoa Futurismoa |
Genero artistikoa | Raionismoa |
Biografia
aldatuMoskun, Arte Eskolan, eskultura eta arkitektura ikusi zuen, baina 1904ean hasi zen margotzen. Arte folkloriko errusiarrean inspiratu zen eta hori bere obran plasmatzen saiatu zen. Europan zehar bidaiatu ondoren, Errusiara itzuli eta Larionovekin abangoardian parte hartu zuen. 1909. eta 1913. urteen artean oso kolore biziak erabili zituen bere lanetan, (Katuak; Lanpara elektrikoak), eta arte abstraktuaren aitzindaritzat hartu izan da. Larionovekin Parisera itzuli eta kubismoaren ezaugarriak azaldu zituen garai hartako bere lanetan. Sergei Diagileven balletetarako apainketa eta jantzi ugari ere egin zituen.
Der Blaue Reiter taldeko kidea izan zen bere hastapenetatik, 1911n.
1915ean balleteko jantziak eta dekoratuak diseinatzen hasi zen Ginebran.
1921ean Parisera joan zen bizitzera, non Sergei Diagileven Ballets Russes-entzat dekoratuak diseinatu zituen. Bertan hil zen 1962an.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.