Andaluziar kopla, maiz soilik kopla deitua (gaztelaniaz copla andaluza) Espainiako Andaluzia autonomia erkidegoko abesti arin mota bat da. Nahiz eta usadio handia duen abestigintza mota bat izan, 1930eko hamarkada eta 1940ko hamarkadan sortu eta garatu zen, Antonio Quintero, Rafael de León eta Manuel Quiroga musikagileek estilo honetako abesti ugari konposatu zituzten.

Lehenbiziko andaluziar kopla abeslari nabarmenen artean Pastora Imperio dago, bestelako estilo honetako abeslari nabarmen artean honakoak daude: Estrellita Castro, Concha Piquer, Lola Flores, Imperio Argentina, Miguel de Molina, Carlos Cano, Rosa Morena, Gracia Montes, Marifé de Triana, Rocío Jurado, Juanita Reina, Manolo Escobar, Juanito Valderrama, Sara Montiel, Marujita Díaz, Paquita Rico, Carmen Sevilla edo Antonio Molina.

Gaur egungo, andaluziar kopla abeslari nabarmenen artean hauek daude: Bambino, María Jiménez, Isabel Pantoja, Martirio, Miguel Poveda, Carlos Cano, Pasión Vega, Clara Montes, Pastora Soler, Aurora Guirado, Nieves Hidalgo, Diana Navarro, Concha Buika, La Shica, Estrella Morente, La Canalla, Marta Quintero, Falete, India Martínez, Javier Ruibal, Javier Limón, Manuel Lombo, María José Santiago, Patricia Vela, Juan Antonio Valderrama, María Dolores Pradera eta Plácido Domingo.

Kanpo estekak

aldatu