Galina Txistiakova

Sobietar Batasuneko atleta, luzera jauzia (munduko errekorra) eta jauzi hirukoitza

Galina Valentinovna Txistiakova (errusieraz: Галина Валентиновна Чистякова; eslovakieraz: Galina Čisťaková; Izmail, Ukraina, 1962ko uztailaren 26a) Sobietar Batasuna eta Eslovakiaren izenean nazioarteko lehiaketetan gailendu zen atleta erretiratua da.

Galina Txistiakova
Bizitza
JaiotzaIzmail1962ko uztailaren 26a (61 urte)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
 Eslovakia
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
eslovakiera
Jarduerak
Jarduerakatleta, luzera-jauzilaria eta hirukoizlaria
Atletismoa
Kirol diziplinak luzera-jauzia
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Women's long jump world record progression (en) Itzuli1988ko ekainaren 117,45
Women's long jump world record progression (en) Itzuli1988ko ekainaren 117,52
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua53 kilogramo
Altuera169 zentimetro
Jasotako sariak

IAAF: 14301395 Olympic.org: galina-chistyakova Edit the value on Wikidata

Luzera jauzia eta jauzi hirukoitza praktikatzen oso ezaguna bihurtu zen. Munduko errekorra dauka, oraindik ere, luzera jauzian: 7,52 metro, 1988ko ekainean lortuta. Jauzi hirukoitzean 14,52 metroko marka lortu zuen 1989an. 1984an faboritoa zen luzera jauzia irabazteko Los Angelesko Olinpiar Jokoetan baina, bere herrialdearen boikota horra joateko eragotzi egin zion. Urte horretan, Moskun, 7.29 metroko marka lortu zuen eta izan zen munduko bigarrena Heike Drechsle alemaniarraren atzetik.

Ibilbide profesionala

aldatu

Bere lehenengo nazioarteko garaipena 1985ean ailegatu zen eta urrezko domina irabazi zuen luzera jauzian Europako Indoor txapelketan. Hurrengo urtean, zilarrezko domina irabazi zuen Europako aire zabaleko txapelketan, bakarrik [Heike Drechsle]] atletak hartu zion aurrea.

Seuleko 1988ko Olinpiar Jokoak baino hiru hilabete lehenago, Leningradon, ekainaren 11an luzera jauziaren munduko errekorra lortu egin zuen.

Seuleko Jokoetan Txistiakovak brontzezko besterik ez zuen lortu 7.11 metro markarekin, arrakasta Jackie Joyner-Kerseek lortu izan zuen 7.40 metroko marka eginda eta zilarrezko domina Heike Drechslek irabazi zuen, 7.22 metroko marka eginez.

1989ko ekainaren 2an Stockholmen munduko errekorra lortu zuen jauzi hirukoitzean, hiru jauzitan guztira 14.52 metroko jauziekin. Li Huirong txinatarraren marka gainditu egin zuen 30 zentimetro baino gehiagoko marka berria eginez.

Gainera, Galina Txistiakova, luzera jauzian eta jauzi hirukoitzean, bi munduko errekor batera lortzen munduko emakume bakarra da.

Urte horretan, Hagako Europa Indoor txapelketan, Budapesteko Indoor Mundialean eta Bartzelonako Munduko kopan jauzi hirukoitzean urrezko medaila lortu zuen.

1990ean, Glasgowko Indoor txapelketan garaipen bikoitza lortu zuen eta jauzi hirukoitza eta luzera jauziko probak irabazi egin zituen. Hala ere, hilabete batzuk pasa ondoren, jasan izan zuen lesio bat belaunean eta ebaketa bat egin behar izan zioten. Ebaketa ostean, ez zuen bere egoera fisikoa inoiz bere onera bueltatu.

Atletismotik 1996 alde egin zen. Gaur egun, jauzi hirukoitzean aritu izan zen Aleksandr Beskrovni gizonarekin ezkonduta dago eta biak Eslovakian bizi dira.