Nafarroako Unibertsitatea Klinika

eraikin babestua Iruñean

Nafarroako Unibertsitatea Klinika edo gazteleraz Clínica Universidad de Navarra (CUN) Iruñean dagoen ospitale pribatu ezaguna da, Osasunbidea zerbitzu publikotik kanpo dagoena. Bestela, Nafarroako Unibertsitatearekin elkarlanean dago eta beraz, Opus Dei elkarte kristauarekin lotuta dago. Madrilen kanpo kontsulten zerbitzua ere eskaintzen dute.

Nafarroako Unibertsitatea Klinika
Nafarroako Unibertsitatea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea eta Madril
Koordenatuak42°48′21″N 1°39′51″W / 42.80583°N 1.66417°W / 42.80583; -1.66417
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1962
Izenaren jatorriaNafarroako Unibertsitatea
Ondarea
Webgune ofiziala

Gaur egun, 2.000 pertsona inguruk lan egiten dute ospitale honetan. Onkologiaren arloa lantzen dute bereziki. Bestela, transplanteak egiten dituzte organo hauekin: Hezur-muina, gibela eta giltzurruna.

Historia

aldatu
  • 1962an inauguratu zuten ofizialki Iruñean.
  • 1969an bigarren faseari ekin zioten, zerbitzua 200 ohera zabalduz.
  • 1976an hirugarren fasea amaitu zuten, kanpo kontsultak zabalduz.
  • 1984an laugarren fasea burutu zuten, teknologia berriak bereganatuz: Erresonantzia magnetikoa, medikuntza nuklearra eta abar.
  • 1997an kanpo kontsulten eraikin berria inauguratu zuten, 18.000 m2 daukana.
  • 2005ean bukatu zen bosgarren fasea, 8 solairuko eraikina osatuz.
  • 2009ean klinikak izena aldatu zuen: "Clínica Universitaria"tik "Clínica Universidad de Navarra"ra.[1]
 
Nafarroako Unibertsitatea Klinika.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu