Jokin Mitxelena
Jokin Mitxelena Erize (Donostia, Gipuzkoa, 1962ko otsailaren 15a) euskal idazle eta ilustratzaile ospetsua da.
Jokin Mitxelena | |
---|---|
(2015) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1962ko otsailaren 15a (62 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Aita | Joxe Mitxelena |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania euskara alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | ilustratzailea eta idazlea |
Parte-hartzailea
| |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Ilustratzaile ibilbidea
aldatuDonostian pasa zituen bere bizitzako lehenengo zazpi urteak. Ondoren, Oiartzunera (Gipuzkoa) joan zen bizitzera eta Haurtzaro eta Orereta ikastolan (Errenterian) egin zituen oinarrizko ikasketak. Gero, Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako kampusean Arte Ederrak ikasi zituen. Arte Ederrak ikasten ari zen garaian ilustratzaile moduan hasi zen lanean, Galdakaoko ikastolako irakasle batek haurrekin lan egiteko ilustrazio batzuk eskatu zizkionean, hain zuzen ere.[1]
80ko hamarkadaren erdialdean egin zituen lehenengo lanak ilustrazioaren arloan; irakaskuntzan zebilenean ere sarritan egiten zuen lan euskarazko literatur-argitalpenetarako. Halaber, garai horretan hasi zen elkarlanean Pello Añorga idazle eta ipuin-kontalariarekin. Harrezkero, sarritan osatu dute idazle eta ilustratzaile bikotea; haurrentzako Marripuinak ere sortu zuten, oraingoan ipuin-kontalari eta ilustratzaile bikotea osatuz. 1995. urtean utzi zuen irakaskuntza, Alemaniara joan zenean, hain zuzen ere. Harrezkero, bere lan guztia liburuak ilustratzera zuzendu du, baita haur eta gazte literatura idaztera ere.[2]
Gaur egun, Euskal Herriko argitaletxe gehienekin lan egiteaz gain, Espainiako, Alemaniako eta Austriako argitaletxe batzuekin kolaboratzen du (Adinkra, Aizkorri, Alfaguara, Baula, Bromera, Destino, Edebé, Elkarlanean, Everest, Kösel, Kumon, La Galera, Pamiela, SM, Susaeta, etab.), idazle eta ilustratzaile lanetan.[1]
Ilustrazio teknika
aldatuJokin Mitxelenaren ilustrazioek lerro adierazgarri eta narratibak osatzen dituzte, lerro fin eta lodiekin batera, keinu bizi eta dinamikoak hariltzen eta umorea bilatzen dituztenak.[3]
Berria egunkariak egindako elkarrizketa batean honakoa dio sortzaileak bere estiloari buruz: "Oso gutxi prestatzen ditut aurretik; ideia orokor baten gainean marrazten ditut. Normalean ez da bozetorik izaten, ezta prestakuntzarik ere. Zuzen-zuzenean daude eginak, onerako eta txarrerako. Estilo garbia gustatzen zaienentzat, modu kaotiko samarra izango da; adierazkorra gustatzen zaienentzat, berriz, freskoak eta zuzenak".[4]
Lanak
aldatuAsko dira Jokin Mitxelenak ilustratutako liburuak. Hauek dira azken urteetakoak:
- Mux munstroa. Pello Añorga, Jokin Mitxelena (2013, Elkar).
- Zapatagorri. Pello Añorga, Jokin Mitxelena (2013, Denonartean).
- Handia naiz. Pello Añorga, Jokin Mitxelena (2014, Elkar).
- Yummaren urrezko bola. Pello Añorga, Jokin Mitxelena (2014, Denonartean).
- Ipuin-kontalari magoa. Pello Añorga, Jokin Mitxelena (2014, Aizkorri).
- Bihotza lo daukat eta zer?. Alaine Agirre, Jokin Mitxelena (2015, Elkar).
- Puka, erleak eta traktorea. Jokin Mitxelena (2015, Elkar).[5]
- Makal sendoak. Antton Kazabon, Jokin Mitxelena (2015, Denonartean).
- Munstroek ere pixa egiten dute ohean. Pello Añorga, Jokin Mitxelena (2015, Pamiela).
- Olentzero eta Maridomingi. Pello Añorga, Jokin Mitxelena (2015, Elkar).
- Barruko leihoa. Pello Añorga, Jokin Mitxelena (2016, Pamiela).
- Urrezko giltza. Patxi Zubizarreta, musika Joserra Senperena Elkar, 2017.[6][7]
- Lapatza. Paddy Rekalde Patxi Zubizarreta, Elkar, 2017
Erakusketak
aldatuSariak
aldatu- 2007: Etxepare Saria Gerlari Handia lanagatik
- 2008, 2009, 2010 eta 2011: Juul Kanpainian sarituta
- 2010: Euskadi Saria Ipuin-Kontalarien lapikoa liburuagatik
- 2015: Etxepare Saria Munstroek pixa egiten dute ohean lanarekin
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «Jokin Mitxelena» euskomedia.org.
- ↑ «Jokin Mitxelena» Galtzagorri.eus.
- ↑ «Jokin Michelena Erice» Euskomedia.org/aunamendi.
- ↑ Berria.
- ↑ «Galtzagorri. Behinola. Iruzkinak» Behinola aldizkaria ISSN 1575-8168. 34.zkia (2016ko abendua) 54 orr..
- ↑ «rrezko giltza» elkarargitaletxea.eus.
- ↑ «Nemo Kapitainaren azken bidaia.Xabier Etxaniz» CLIJ (280): 66..
- ↑ .