Jose Angel Lopetegi
Jose Angel Lopetegi Brit euskal ilustratzaile eta animatzailea da. 16 urte zituela hasi zen Ipurbeltzen komikiak argitaratzen eta oraindik ere horretan dihardu. Geroago, Juan Bautista Berasategirekin hasi zen lanean eta Kalabaza Tripontzia film luzean parte hartu zuen. Telebistarako egin diren marrazki bizidunen hainbat saiotarako ere egin ditu marrazkiak; Lazkao Txiki edo Txirritarenak, kasu[1]. Gabai komikia Steso izengoitiarekin marraztu zuenetako bat izan zen.
Jose Angel Lopetegi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1962 (62/63 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | ilustratzailea, komikigilea eta animation director (en) ![]() |
Goya saria jaso zuen Karramarro Uhartea filmaren story boarda eta diseinua ere berak eginak dira. Pirata izeneko sailaren marrazkilaria ere bada[2]. Irrien Lagunak sailerako komikiak eta hainbat pertsonai sortu ditu[3].
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Jose Angel Lopetegi» Argia (kontsulta data: 2021-06-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Pirata de Lopetegi Brit, Jose Ángel 978-84-16197-72-9» www.todostuslibros.com (kontsulta data: 2021-06-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) JOSE ANGEL LOPETEGI. (kontsulta data: 2021-06-15).