Social Distortion 1978. urtean Fullerton hirian (Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak)[1] sortu zen punk-rock talde bat da. Gaur egun Mike Ness (ahotsa, gitarra), Jonny Wickersham (gitarra erritmikoa, koroak), Brent Harding (baxua, koroak) eta David Hidalgo Juniorrek (bateria) osatzen dute taldea.

Social Distortion
Ezkerretik eskuinera: Harding, Hidalgo, Ness eta Wickersham, 2011n
Datuak
EzizenakSocial D, Sx Dx
JatorriaFullerton, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak
Musika motaPunkrock
Rock & Roll
Cow punk
Urteak1978 – gaur egun
Produkzioa
Diskoetxea(k)13th Floor
Posh Boy
Restless
Epic
Time Bomb
Epitaph
Taldekideak
Mike Ness
Jonny "2 Bags"
Wickersham
Brent Harding
David Hidalgo, Jr.
Informazio gehigarria
www.socialdistortion.com
IMDB: nm1454302 Facebook: socialdistortion Twitter: SocialD1 MySpace: socialdistortion Spotify: 16nn7kCHPWIB6uK09GQCNI iTunes: 543473 Last fm: social+distortion Musicbrainz: e1e05cce-3922-44e1-8f20-015abe5e309d Songkick: 38906 Discogs: 255058 Allmusic: mn0000038302 Deezer: 2129 Edit the value on Wikidata

Taldea geldi egon zen 80ko hamarkadaren erdialdeko tarte batean Mike Nessen drogazaletasunagatik eta legearekin zituen arazoengatik. Arazo hauek direla medio urte pare bat pasa zituen errehabilitazio zentroetan. Taldearen sorreratik, musikari asko pasa dira, Mike Ness izanik beti egon izan den kide bakarra. 36 urteren ostean, egun kontzertuak jotzen eta diskoak grabatzen jarraitzen dute. Orain arte, Social Distortionek estudioko zazpi disko, bi errekopilatorio, zuzeneko bat eta bi DVD kaleratu ditu. Haien lehenengo diskoak Mommy's Little Monster (1983) and Prison Bound (1988) izan ziren. Bi hauen ondoren, 1989an, Epic Records diskoetxearekin hurrengo hiru diskoetarako kontratua sinatu zuten. Baina ez zuten arrakasta nabaria izan hirugarren diskoa atera arte, Social Distortion izenarekin kaleratu zena 1990ean. Bertan, taldearen abesti ezagunenetarikoak aurki ditzakegu; hala nola, Story of my life, Ball and Chain edota Johnny Cashen Ring of fire abestiaren bertsioa. Disko horrek RIAAk ematen dituen urrezko[2] ziurtagiria lortu zuen. Haien ondorengo diskoak zaleek oso ondo jaso zituzten, batez ere 1992an kaleratu zuten Somewhere between heaven and hell bilduma, urrezko ziurtagiria ere lortu zuena. Punk-rockaren talde arrakastatsuenetarikoa dela esaten da, eman dituzten kontzertu kopurua ikusita eta baita haien diskoen salmenta kopurua ikusita: hiru milioi disko[3] baino gehiago salduta mundu osoan. Orain disko berri baten prestaketan dabiltza, zortzigarrena litzatekeena, 2014. urtean kaleratzeko asmoarekin.[4]


Historia aldatu

Hasierako urteak (1978-1982) aldatu

Social Distortion 1978. urteko amaieran sortu zen Mike Nessen eskutik, Ingalaterrako punk taldeek eraginda. Hala ere, beste estilo batzuetako taldeak eta abeslariak ere eragina izan zuten, Johnny Cash edo Rolling Stones taldeak adibidez. Hasiera batean Mike Ness (ahotsa eta gitarra), Rikk Agnew (gitarra), Frank Agnew (gitarra) eta Casey Royerrek (bateria) [1] osatzen zuten taldea. Mikek Dennis Danell ezagutzen zuen institututik eta hura konbentzitu zuen baxua har zezan nahiz eta honek ez zekien instrumentua jotzen. Handik gutxira Frank, Rikk eta Casey The Adolescents[1] taldera joan ziren eta 2000. urtera arte Mike Ness eta Dennis Danell izan ziren konstante iraun zutenak. Baxuan eta baterian aldaketak izan ziren urte horietan guztietan. The Adolescentsen "Kids of the Black Hole" eta Social Distortionen "The Playpen" abestiek garai horietaz mintzatzen dira. Haien lehen singlea, "Mainliner/Playpen", 1981ean argitaratu zen Posh Boy diskoetxearen eskutik. Diskoetxe horrek Orange konderriko[1] punk talde gehienen diskoak eta singleak argitaratzen zituen. 1982an Dennis Danell hasi zen gitarra erritmikoa jotzen, Mike Ness ahotsez eta gitarraz arduratzen zen, Brent Liles baxuan eta azkenik, Derek O'Brienek bateria jotzen zuen. Urte horretan haien lehen bira internazionala egin zuten Canada eta Estatu Batuetatik zehar. Youth Brigade taldea izan zen haien birakidea. Bira honi buruzko dokumental bat egin zen, "Another State of Mind" izenekoa, bi urte geroago argitaratu zena, 1984ean hain zuzen ere.

Mommy's Little Monster eta lehen geldialdia (1983–1985) aldatu

"Another State of Mind" biratik itzuli zirenean, estudioan sartu eta lehen diskoa grabatu zuten, Mommy's Little Monster. 1983an argitaratu zen taldearen managerrak zuen diskoetxearekin, 13th Floor Records. Disko horrek aurreko urtean egin zuten biraren izeneko abesti bat dauka, "Another State of Mind" alegia. Argitalpen horrekin taldea ezaguna egiten hasi zen Estatu Batuetako punk giroan. [1]

1984an bi urte lehenagoko biraren dokumentala kaleratu zuten. Peter Stuart eta Adam Small izan ziren idazle, ekoizle eta zuzendariak. Bertan, Mike Nessek esaten zuen ez zeukala non bizi biratik itzultzean eta bere etxean eduki nahi zuen edonoren sofan lo egingo zuela. Gainera, heroinarekin izan zituen bizipenak zehaztu zituen. Nola hasi eta nola heroinaren mendean erori zen. 1983an Liles eta O'Brienek taldea utzi zuten gabon zaharreko kontzertu baten erdian. Handik gutxira Nessen institutu garaiko bi lagunek ordezkatu zituzten: John Maurer eta Bob Stubbs. Handik gutxira formazioa berriz aldatu zen Christopher Reece[1] bateriaren kargu egin zenean. Ness eta drogen arteko harremanak aurrera jarraitu zuen. Legearekin ere arazoak izaten jarraitzen zuen eta bitartean, taldea Kalifornian eta Arizonan zebilen biran. Egoera larritu zen eta Mike Nessek errehabilitazio zentroetan eta espetxean bukatu zuen. Honek taldearen lehen geldialdia eragin zuen.

Lehenengo itzulera eta "Prison Bound" (1986-1988) aldatu

Taldea 1986an berregin zen Mike Nessek errehabilitazio programa bukatu zuenean. Bi urte geroago kalean zen haien bigarren diskoa, Prison Bound, haien lehen diskoa atera eta bost urte geroago. Taldekide etorri berriek diskoan parte hartu zuten: John Maurer baxuan eta Christopher Reece baterian. Diskoaren izena duen abestia Los Angelesko KROQ-FM irratian entzungai jartzen jarraitzen dute gaur egun ere.

Disko horretan estilo aldaketa nabarmena ikus daiteke. Lehenengoan, punk-rock edo hardcore punkaren eragin nabaria entzun zitekeen, baina honetan country estiloak has daitezke entzuten. Hau, geroago cowpunk izena hartu zuen estiloaren hasiera dela esan daiteke. Johnny Cash edota Rolling Stones taldeak aldaketa honen influentzia nagusiak direla esaten da. "Prison Bound" eta "On My Nerves" abestietan talde hauen erreferentziak daude eta Rolling Stonesen "Backstreet Girl" abestiaren bertsioa grabatu zuten haien estilora moldatu ostean.

Diskoetxe handien urteak eta arrakasta (1989-1996) aldatu

"Prison Bound"-en ostean Social Distortionek Restless Records diskoetxearekiko harremana bukatu eta Epic Recordsekin sinatu zuen. 1989an estudiora itzuli ziren hirugarren diskoa grabatzeko, Social Distortion izenekoa, zeina 1990an argia ikusi zuen. Hori izan zen taldeak finantzatu ez zuen lehen diskoa.[1] Disko horretan "Story of My Life", "Ball and Chain" eta Johnny Cashen "Ring of fire" abesti famatuak agertzen dira. Lehen bi diskoak baino hobea izan zen hirugarren hori, eta askotan taldeak inoiz egin duen diskorik onena dela esan da. (34 urte) urte geroago jendeak erosten jarraitzen du. 1990eko rock disko onenetarikoa dela aipatu ere egin da, "rockabillya eta Ramonesen[5] punk estiloaren eragina oso nabarmena dela".

Laugarren diskoa, "Somewhere Between Heaven and Hell", 1992an argitaratu zen. Bertan, taldeak dituen bi abesti oso famatuak daude: "Bad Luck" eta "When She Begins". Disko horrek aurreko guztiak baino onarpen handiagoa izan zuen. Haren soinua besteenaren antzekoa zen, hau da, "punka, blues, country eta rockabilly"[6] estiloen nahasketa. Disko horren argitalpenaren ostean, Christopher Reece baterijoleak taldea utzi zuen 1994an eta Randy Carrek ordezkatu zuen urtebetez. Disko horren ostean, taldeak beste geldialdi bat egin zuen eta ez zen estudiora bueltatu 1995. urtera[1] arte. Taldea geldi zegoenean errekopilatorio bat kaleratu zuten, "Mainliner: Wreckage From the Past" izenekoa. Bertan, nobedadeak "1945" eta "Playpen" abestien bertsioa, "13th Floor" eta Rolling Stones taldearen "Under My Thumb" abestiaren bertsioa dira. 1994an Social Distortionen bostgarren diskoa[7] izango zenaren maketetan hasi ziren lanean eta hurrengo urtean, estudioan sartu ziren "White Light, White Heat, White Trash" grabatzen hasteko. Urte bat geroago, 1996an[1], argitaratu zen. Diskoak aurrekoak baino soinu gogorragoa duela esaten da[8], bluesa eta rockabillya alde batera uzten dutela disko horretan. Hiru abesti izan ziren singleak izan zirenak: "I Was Wrong", soinu klasikoena zeukana; "When the Angels Sing", Nessen amamari egindako omenaldia; eta, azkenik, "Don't Drag Me Down". Rolling Stonesen "Under My Thumb"[9] birgrabatu zuten. Hau izan zen Dennis Danellekin argitaratu zuten azken diskoa, lau urte geroago hil baitzen.

Bigarren geldialdia, Danellen heriotza eta "Sex, Love and Rock 'n' Roll" (1997-2004) aldatu

1997an, Social Distortionek Epic diskoetxea utzi eta Time Bomb Recordingsera itzuli zen zortzi urte eta gero. Diskoetxe horrekin zuzeneko disko bat besterik ez zuten atera, "Live at the Roxy". Horren ostean jotzeari utzi zioten. Denbora tarte honetan Mike Ness bakarlari gisa hasi zen eta bi disko argitaratu zituen: "Cheating at Solitaire" eta "Under the Influences". Azken honetako abestiak bertsioak dira. Dennis Danell 2000ko otsailaren 29an hil zen Newport Beachen zuen etxean burmuineko aneurisma batek jota. Momentu horretatik aurrera Mike Ness zen jatorrizko taldearen kide bakarra. Zurrumurruek taldea apurtuko zela bazioten ere Jonny Wickersham (U.S. Bombs, Youth Brigade, Cadillac Tramps, L.A.'s) agertu zen Danellen ordez. Biscuits baterijoleak ere taldea utzi zuen eta Charlie Quintanak hartu zuen ardura. Formazio honekin taldeak hiru urte luzatu zen bira batean murgildu ziren Kalifornian zehar.

 
2004ko irailean taldean zeuden kideak, ezkerretik eskumara: Wickersham, Harding, Quintana, and Ness

Taldea 2000. urtean jarri zen lanean abesti berrietan. Hasiera batean, bazirudien urte bukaeran kaleratuko zela diskoa[10] baina biretako programazioagatik argitarapena berandutzen hasi zen 2004. urtera arte. 2004ko irailaren 28an argitaratu zen "Sex, Love and Rock 'n' Roll". Disko horren ekoizlea Cameron Webb izan zen eta Wickersham eta Quintanarekin egiten zuten lehen diskoa. Hilabete geroago John Maurer baxulariak taldea utzi zuen eta urte bukaera arte Rancideko Matt Freemanek ordezkatu zuen. Matt Freemanen ordez Brent Harding sartu zen taldean.

Gaur eguneko jarduera eta Quintanaren irteera (2005-2009) aldatu

Taldeak biran jarraitu zuen 2005 eta 2007 urteetan zehar. Australiako Soundwave jaialdian Incubus eta The Offspring taldeekin jotzeko zuten data bertan behera geratu zen. Komunikatu hau bidali zuten:

Social Distortionen esku ez dauden arrazoiengatik, tamalez taldeak ezingo du Soundwave jaialdian zuen kontzertua jo. Sentitzen dugu Australiako zaleei eragindako eragozpenengatik eta espero dugu ahalik eta lasterren han egotea.

Bitartean, taldeak hainbat talde ezberdinekin jo zuen, hala nola: Versus the World, Tsar, Shooter Jennings, I Hate Kate, The Black Halos, Flogging Molly, Nine Black Alps, Supersuckers, Blackpool Lights, The Lost City Angels, Street Dogs, Backyard Babies, The Hangmen, The Eyeliners, Cooper, Mest, Bullets and Octane eta The Dead 60s. 2006ko otsailean, Mike Nessek eskumuturra bihurritu zuen skateboard egiten zebilela. Beraz, hilabete batzuetan T.S.O.L. taldeko Ron Emory kitarjoleak ordezkatu zuen eta Nessek zuzenekoetan bakarrik abesten zuen. Hurrengo urteko urtarrilean beste kolpe latz bat jaso zuen taldeak. Jatorrizko kide zen Brent Liles hil egin[11] zen bere motorran ziolarik kamioi batek harrapatu ostean. 2007. urteko ekainaren 26an "Greatest Hits" izeneneko errekopilatorioa[12] kaleratu zuten. Taldeak zituen disko guztietako abesti arrakastatsuenak daude barnean eta abesti berri bat, "Far Behind" izenekoa. Ia bi urte geroago, 2009ko apirilean, taldeak komunikatu bat atera zuen non Charlie Quintana baterijoleak taldea uzten zuela esaten zen:

Social Distortionen izugarrizko hamar urtean bateria jotzen aritu eta gero, Charlie "Chalo" Quintanak taldea uztea erabaki du bestelako musika esploratzeko asmoz. Hauek dira Charlieren adierazpenak: "Social Distortionekin jotzea nire bizitzako aldi bikaina izan da. Zorionekoa izan naiz taldearekin bi disko kaleratzeagatik eta taldearen partaidea izateagatik. Talde bezala gauza ikusgarriak egin ditugu inoiz ez ditudanak ahaztuko; adios amigos!".

[13][14]

Quintanaren ordezkoa Angels & Airwaves taldeko Adam "Atom" Willard[13][14] bateria jotzailea izan zen. Adam Rocket from the Crypt eta The Offspring taldeetan ibilia izana zen. Honi, Europan zehar bira bat jarraitu zion taldearen 30. Urteurrena zela eta. Haiekin biran ibili zen taldea The Gaslight Anthem izan zen.

"Hard Times and Nursery Rhymes" (2009 - gaur egun) aldatu

2008ko apirilean Mike Nessek Social Distortionek disko akustiko bat grabatu nahi zutela adierazi zuen. Bere esanetan: "uste dut zeozer oso txukuna izan daitekeela. Bob Dylan, Bruce Springsteen eta Johnny Cashen antzeko zeozer punk kutsu batekin... baina akustikoa. Batzuetan abestiak indartsuagoak dira bolumen gutxiago dituztenean." Nessek ere bere hurrengo bakarkako lanaz hitzegin zuen. Argi ez zeukana zen, Social Distortionen diskoa atera baino lehenago edo geroago ateratzea.[15] 2009ko uztailean Nessek Errusiako Tarakany! Bad Tv telebista katean esan zuen taldea urte bukaeran edo hurrengoaren hasieran sartuko zirela "Sex, Love and Rock 'n' Roll"-en osteko diskoa grabatzera.[16] Urte bereko irailean Studio 606 izeneko estudioan, Foo Fighters taldearen estudioan, grabatuko zutela adierazi zuen. Gainera, diskoa 2010eko udaberrian edo udan kalean egongo zela esan zuen.[17][18] 2009eko abenduan taldeak bere webgunean adierazi zuen hurrengo urteko apirilean Hego Amerikako lehen biran murgilduko zirela. Mike Nessen esanetan: "Taldea eta ni irrikitan gaude Hego Amerikako birarekin. Arraroa da handik gure zaleek hainbeste email bidali ondoren birarik ez egin izana pentsatzea. Ezin dugu zirrara handiagorik sentitu azkenean bira egingo dugula esatean. Lehenengo aldiz, Brasil eta Argentinako zale leialak ezagutuko ditugu eta espero dugu zale gehiagorekin etxera bueltatzea." [19] 2010eko otsailaren 7an taldeak bere Twiterreko kontuan adierazi zuen disko berri bat hasiko zirela grabatzen[20]. Hilabete bereko elkarrizketa batean, Nessek disko berria, zeina titulurik gabe zegoen eta autoekoiztua izango zena, Social Distortionen soinu klasikoa izango zuela esan zuen. Hau da, punk, rockabilly eta country estiloen nahasketa. Bere hitzetan, «Barregarria da, disko horrek “Somewhere Between Heaven and Hell” diskoaren grabaketa ekartzen dit gogora. Gainera 1970eko hamarkadaren hasierako New Yorkeko punkaren elementu berriak sartzen ari naiz, baliteke aurreko abestietan sartu ez ditudan influentziak. Johnny Thundersen kutsua izango du». Nessek ere azaldu zuen zer gertatu zen disko akustikoa ateratzeko ideiarekin: «Disko akustikoa etorikizunerako proiektua izango da, pentsatzen dut adierazlea eta garrantzi nabarmenekoa izango dela».[21] Diskoa grabatzen ari ziren bitartean taldeak Adam Willardek baterian ez zuela jarraituko adierazi zuen, bere beste taldearekin, Angels And Airwavesekin, zituen agenda arazoengatik. Haren ordez, Fu Manchu taldeko Scott Reeder[22] bateria jotzailea sartu zen taldean.

 
Taldea Hard Times and Nursery Rhymes diskoko abestiak jotzen Kandace Lindsey (ezkerretik hasita bigarrena) eta Ijeoma Njaka (ezkerretik hasita hirugarrena) koristekin batera.

2010eko apirilaren 1ean taldeak bere webgunean komunikatu bat eskegi zuen zeinean adierazten zen taldeak diskoaren grabaketan etenaldia egingo zuela Hego Ameriketako bira prestatzeko.[23] Hilabete geroago, Epitaph Records eta Social Distortion akordio batera heldu ziren[24] Urte bereko uztailean berriz baterijolea aldatu zen. Scott Reederren ordez David Hidalgo Juniorrek hartu zuen bateriaren ardura. Azkenean, 2010eko azaroaren 16an “Machine Gun Blues” singlea argitaratu zen eta hurrengo urteko urtarrilaren 18an kaleratu zen disko berria, “Hard Times and Nursery Rhymes” izenekoa Epitaph Recordsen eskutik.

Etorkizuneko zortzigarren diskoa aldatu

Performer Magazine aldizkariak, 2011ko urtarrilrean, Mike Ness abeslariari elkarrizketa egin zion. Epitaphekin disko gehiago izango al ziren galdetu ziotenean, baietz erantzun zuen.[25] Hilabete berean Exclaimekin egin zuen elkarrizketa batean esan zuen ez zirela zazpi edo zortzi urte pasako hurrengo diskoa kaleratzeko. Nahiz eta “Hard Times and Nursery Rhymes” kaleratu berria izan abestiak idazten jarraituko zuela adierazi zuen.[26] Frank Turner-ekin izan zuen beste elkarrizketa batean disziplina handiagoa eduki nahi zuela aitortu zuen.[4]

2012ko maiatzean, Nessek adierazi zuen espero zuela taldeak 2013ko urtarrilean disko berria idazten hastea.[27]

Logoa aldatu

 
Taldearen eskeleto logoa pankartan kontzertu batean

Taldearen logoa zigarro bat eta edalontzi bat martini duen eskeleto bat izan da. Kontzertuetan askotan erabili duten logoa izan da, hala ere, beste batzuetan diskoen azalak erabili dituzte.[28]

Musika-estiloa eta eraginak aldatu

Social Distortionen musika estiloa haien hastapenetan punk rocka edo hardcore punka zen 1970eko hamarkadaren bukaeran. Hegoaldeko Kaliforniako punk rock taldeen lehenatarikoa dela uste da eta haien estiloa The Dickies edota The Germs taldeekin erlazionatu da. 80eko hamarkadaren erdialdean estilo aldaketa sumatu zen haien musikan, rock and roll eta country estiloak jorratzen hasi baitziren. Haien musika Johny Cash, Bob Dylan, Eddie Cochran, Rolling Stones, Sex Pistols, The Clash, New York Dolls, Johnny Thunders eta The Ramonesek[29] eragin nabarmena izan zuten. Aldi berean, Social Distortionek Pennywise, Green Day, Face to Face, Rise Against, Blink-182, Pearl Jam, Rancid, The Offspring edota Thrice taldeak influentziatu ditu. Taldea hasieran Orange konderriko The Adolescents, China White, Shattered Faith edota The Crowd taldeekin hasi zen jotzen nolabaiteko punk eta hardcore estiloen mugimendua hasi zenean. Musika azkarra, bortitza eta bizia zen.

Social Distortionen abesti gehienak Mike Nessek idatzi eta guztiak abestu ditu. Letra askotan ohiko gai bat dago “oldartasuna, bere ondorioak eta heldutasuna lortzeko borroka gogorra”. [1]

Kideak aldatu

Gaur eguneko kideak aldatu

  • Mike Ness – ahots nagusia, gitarra nagusia (1978–gaur egun)
  • Jonny "2 Bags" Wickersham – gitarra erritmikoa, koruak (2000–gaur egun)
  • Brent Harding – baxua, koruak (2004–gaur egun)
  • David Hidalgo, Jr. – bateria (2010–gaur egun)

Kide ohiak aldatu

  • Rikk Agnew
  • Frank Agnew
  • Casey Royer
  • Tom Corvin
  • Mark Garrett
  • Dennis Danell
  • John "Carrot" Stevenson
  • Brent Liles
  • Derek O'Brien
  • John Maurer
  • Bob Stubbs
  • Christopher Reece
  • Randy Carr
  • Deen Castronovo
  • Chuck Biscuits
  • Charlie Quintana
  • Scott "Remy Rude" Guzman
  • Matt Freeman
  • Adam "Atom" Willard
  • Scott Reeder

Diskoak aldatu

  • Mommy's Little Monster (1983)
  • Prison Bound (1988)
  • Social Distortion (1990)
  • Somewhere Between Heaven and Hell (1992)
  • White Light, White Heat, White Trash (1996)
  • Sex, Love and Rock 'n' Roll (2004)
  • Hard Times and Nursery Rhymes (2011)

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g h i j "A Brief History of Social Distortion". SocialDistortion.com. Retrieved on February 20, 2007.
  2. RIAA Gold & Platinum Database. (Noiz kontsultatua: 2012-08-03).
  3. Bad Religion Announce Shows In Manchester And London. Stereoboard UK 2013-04-04 (Noiz kontsultatua: 2013-04-04).
  4. a b In his July 2011 interview with Frank Turner, Mike Ness says he wants to make another Social Distortion album in "two years". Bunch.tv (Noiz kontsultatua: 2011-10-28).
  5. "Social Distortion (import bonus tracks) – Album reviews". ArtistDirect.com. Retrieved on February 24, 2007.
  6. "Social Distortion Bio" ArtistDirect.com. Retrieved on February 24, 2007.
  7. "Lost Tracks II: The June 1994 Demos" RateYourMusic.com. Retrieved on February 24, 2007.
  8. "Review: White Light, White Heat, White Trash" PunkNews.org. Retrieved on February 24, 2007.
  9. "Social Distortion: White Light White Heat White Trash" SputnickMusic.com. Retrieved on February 24, 2007
  10. SxDx.com News SxDx.com. Retrieved on February 26, 2007.
  11. "Early Social Distortion bassist ID'd in wreck". OCRegister.com. January 21, 2007. Retrieved on February 24, 2007.
  12. News > Features - Mike Ness wants to have a few words with you. SignOnSanDiego.com 2007-05-17 (Noiz kontsultatua: 2011-10-28).
  13. a b Thank You Charlie Quintana for Ten Great Years!. Socialdistortion.com 2009-04-23 (Noiz kontsultatua: 2009-04-23).
  14. a b Atom Willard joins Social Distortion, replacing departing Charlie 'Chalo' Quintana. Punknews.org 2009-04-23 (Noiz kontsultatua: 2009-04-23).
  15. Social Distortion Unplug on New Album. Kontsulta data: 2008.
  16. Social Distortion Reveal Studio Plans. Accessed July 15, 2009.
  17. Social Distortion Singer Talks New Album. Accessed September 28, 2009.
  18. Social Distortion to record in December or January. Accessed July 15, 2009.
  19. Social Distortion announce first ever South American tour. Accessed December 29, 2009.
  20. Twitter / Social Distortion. Accessed February 8, 2010.
  21. Social Distortion's New Album to Sound Like 'Dead Boys Meets Black Crowes'. Accessed February 16, 2010.
  22. Atom Willard parting ways with social distortion from 03/08/10. Accessed March 8, 2010.
  23. Social Distortion News. Socialdistortion.com 2011-04-20 (Noiz kontsultatua: 2011-07-17).
  24. Social Distortion signs with Epitaph Records. Epitaph.com (Noiz kontsultatua: 2011-07-17).
  25. Performermag.com
  26. Ness begins work on new Social Distortion album. Punknews.org 2011-02-01 (Noiz kontsultatua: 2011-07-17).
  27. Burger, David. (2012-05-09). «Social Distortion sells out two Salt Lake shows» Sltrib.com (Noiz kontsultatua: 2012-05-23).
  28. «Hitler Was a Drag Queen» Unrated Magazine 2002-06-21.
  29. The Official Social Distortion Website

Kanpo estekak aldatu