Fernando Canales
Fernando Canales Etxanobe (Bilbo, Bizkaia, 1962) euskal sukaldaria da. Leioako Ostalaritza Eskolan ikasi zuen. Hainbat urtetan, Frantzian eta Euskal Herrian lan egin ondoren, 1999an, Bilboko Euskalduna Jauregian Etxanobe jatetxea ireki zuen. Gaur egun, Etxanobe jatetxeak Michelin Gidako izar bat eta CAMPSA Gidako bi eguzki dauzka.
Fernando Canales | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1962 (62/63 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Leioako Ostalaritza Eskola |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | sukaldaria |
Anboto mendiaren magalean Akebaso baserria zuzentzen du. Horrez gain, Localia telebista katean La Cocina de Localia programa aurkezten du eta Radio Euskadiko Boulevard irratsaioko kolaboratzailea da.
Juan Echanove madrildar aktorearen lehengusua da.
Lanak
aldatuLiburuak
aldatu- Barrena, José Luis; Canales, Fernando. (2006). Bilbao y la cocina del Palacio Euskalduna. Zendrera Zariquiey ISBN 8484182339..
- Canales, Fernando. (2008). De cuando la alta cocina mató la cocina sabrosa. Eusko Jaurlaritza ISBN 8445727354..
Telebista
aldatu- La Cocina de Localia (Localia, aurkezle bezala)
Irratia
aldatu- Boulevard (Radio Euskadi, kolaboratzaile bezala)
Sariak
aldatuKanpo loturak
aldatu- (Gaztelaniaz) Fernando Canalesen webgunea
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |