Ireki menu nagusia

José Antonio García Muñoz

José Antonio García Muñoz (Madril, 1962ko ekainaren 15a), Ciudadano García irratiaren munduan, espainiar kazetari eta irrati esataria da. 2008tik, RNEko Esto me suena. Las tardes del ciudadano García saioaren zuzendari eta aurkezlea da[1].

José Antonio García Muñoz
"Ciudadano García".jpg
Bizitza
Izen osoa José Antonio García Muñoz
Jaiotza Madril1962ko ekainaren 15a (57 urte)
Herrialdea  Espainia
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak irrati kazetaritza
Izengoitia(k) Ciudadano García

BizitzaAldatu

Madrilgo Lavapiés auzoan jaio eta hazi zen, baina haren gurasoen familiek Toledoko Navalcán herrian dute jatorria. Kazetaritzako lizentzia lortu zuen Madrilgo Complutense Unibertsitatean. 1985an, Espainiako Irrati Nazionalean (RNE) hasi zen lanean. Besteak beste, Pedro Piqueras, Alejo García, Carlos Herrera, Julio César Iglesias, Javier Capitán eta Olga Vizarekin jardun du[2]. 2008an, Esto me suena saioa abiarazi zuen; hasieran ordu erdi besterik ez zuen irauten. 2010-2013 bitartean, Televisión Españolako La mañana de La 1 saioan aritu zen. 2016an, Urrezko Antena jaso zuen Esto me suena saioarengatik[3]

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: José Antonio García Muñoz