Jutta Kleinschmidt (Kolonia, Alemania, 1962ko abuztuaren 29a) alemaniar kazetaria, irakaslea eta rally-gidaria da. BMW motozikleta batean korritu zuen 1988an lehen Dakar Rallya.[1] 1994an, auto bat gidatzera aldatu zen, eta 1997an Rallyko etapa bat irabazi zuen lehen emakumea bihurtu zen.[1] Hurrengo urtean, podiumean zegoen eta, 2001ean, rallya irabazi zuen lehen emakumea izan zen.[2][1] 2001ean Dakar rallya lehen aldiz irabazi zuen emakumea izateagatik da famatua.[3][4] Bere atzetik 2024an Cristina Gutiérrez burgostarra izan zen Dakar Rallyko podiuma lortu zuen bigarren emakumea.[5][6]

Jutta Kleinschmidt

Bizitza
JaiotzaKolonia1962ko abuztuaren 29a (61 urte)
Herrialdea Alemania
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakrally raid automobile driver (en) Itzuli eta motoziklista
Jasotako sariak
jutta-kleinschmidt.de
IMDB: nm0459145 Edit the value on Wikidata

2013. urtean FIM Legenda izendatu zuten motoziklismoan egindako lorpenengatik.[7]

Biografia aldatu

Jutta Kleiinschmidt Alemaniako Kolonian jaio zen, maila ertain baxuko familia batean.[8] Berchtesgaden herrian hazi zen, Goi Bavarian. 1986ra arte fisika eta ingenieritza ikasketak egin zituen, eta bere tesia BMWn egin zuen. 1987tik 1992ra enpresa horretan lan egin zuen ibilgailuen diseinuaren alorrean. 1993tik aurrera, gidari eta irakasle lanak partekatu zituen.[1] Laster gurasoengandik bereizi zen. [8]

Motor munduko ibilbidea aldatu

Auto baterako dirurik ez zuenez, hamazortzi urterekin erdipurdiko motor bat erosi zuen. Hala ere, 1987ko Faraoien Rallyan hasi zen turista gisa, eta, ondoren, 1992ra arte, motozikleta-lasterketetan parte hartu zuen. Urte hartan, rallyko txapelduna izan zen emakumezkoen motorren kategorian.[8] Urte hartan, lehiaketa-autoen erakargarritasuna aurkitu zuen buggy baten barruan, Schlesser-en beraren kopilotoa, 1993an debutatu eta haren lagun sentimentala bihurtu zen. Harreman zurrunbilotsua izan zen, 1998ko Rally–Dakar arte iraun zuena, bikoteak lagunarteko harremana hautsi zuenean; izan ere, Schlesser-ek, Juttaren atzetik zihoanak, gelditzera behartu zuen, ezin baitzuen jasan bera azkarragoa izatea.[8]

1994an pilotu titular gisa hasi zen Tuniciaren raidean. Schlesser-en eskuderiako buggy batekin, 1997an, Dakar-Dakar-en etapa bat irabazi zuen lehen emakumea izan zen, eta etapa berezi haren ondoren lehena izan zen txapelketa gidatzen. Urte horretan, gainera, bosgarren postua lortu zuen Dakar -Agadés-Dakarren, eta etapa bat irabazi zuen lehen emakumea bihurtu zen. Ondoren, 1998. urtearen amaieran, Mitsubishik fitxatu zuen. Talde horrekin lortu zuen lehen podiuma 1999. urtean, eta horrekin lortu zuen urte bereko hirugarren postua. Todoterrenoen Rallien Munduko Kopan, 2000. urtean, txapeldunordea izan zen 233 punturekin, Schlesser-en atzetik (406 puntu), azken kilometroetan irabazi zion eta.[3]

Emakumezkoen ikurra aldatu

Garaipen sonatu horren ondoren, Jutta sexuen arteko berdintasunaren sinbolo bihurtu zen Alemanian eta beste herrialde batzuetan, eta zenbait komunikabidek Basamortuko Hezitzailea edo eta Rallietako Burdinazko Dama ezizenak jarri zizkioten. Izen horiek ez ziren Jutta Kleinschmidten gustuko, gizonen arteko beste pilotu bat zela eta. Baina garaipen horrek, gizonezko asko isilarazi zuen, batez ere, emakume batek rally lehiakor eta zail hori ezin izango zulea emakume batek irabazi esaten zutenei.[3]

2001eko martxoan, Rallyen Munduko Txapelketako bigarren zatiko bost etapak irabazi zituenean, rallien munduan zuen posizioa berretsi zuen–Dakar lehiaketako irabazleak. Schlesser-ek aurrea hartzea eragotzi zion, eta lasterketatik erretiratu beharra izan zuen. Zalantzarik gabe, Jutta obsesio bihurtu zen gizonentzat.[3]

Dakar rallyko emaitzak aldatu

 
Kleinschmidt, VW Touareg, Dakar 2005.
 
Jutta Kleinschmidt, BMW X3 CC, Dakar 2007.
Urtea Kategoria Ibilgailua Ko-gidaria Postua Etapak
1988 Motorra BMW Erretiratua
1992 BMW 23.a
1994 KTM 22.a
1995 Kotxeak Mitsubishi Pajero Evolution   Dagmar Lohmann 12.a
1996 Buggy Schlesser   Xavi Foj Erretiratua
1997 Buggy Schlesser   Jean Boutaire 5.a 2
1998 Buggy Schlesser   Matthew Stevenson 24.a 1
1999 Mitsubishi Pajero Evolution   Tina Thörner 3. 2
2000 Mitsubishi Pajero Evolution   Tina Thörner 5.a 1
2001 Mitsubishi Pajero Evolution   Andreas Schulz 1.
2002 Mitsubishi Pajero Evolution   Andreas Schulz 2. 2
2003 Mitsubishi Pajero Evolution   Fabrizia Pons 8.a
2004 Volkswagen Race Touareg 2   Fabrizia Pons 17.a 1
2005 Volkswagen Race Touareg 2   Fabrizia Pons 3.a 1
2006 Volkswagen Race Touareg 2   Fabrizia Pons Erretiratua
2007 BMW X3 CC   Tina Thörner 15.a

Extreme E-ren emaitza osoak aldatu

Urtea Taldea Autoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Postua Pountuazioa
2021 Abt Cupra XE Spark ODYSSEY 21 DES

Q

DES

R

OCE

Q 3

OCE

R 5

ARC

Q 2

ARC

R 7

ISL

Q 3

ISL

R 2

JUR

Q 4

JUR

R 7

6.a 87
2022 Abt Cupra XE Spark ODYSSEY 21 DES

8

ISL1 ISL2 COP ENE 8.a* 4*

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d (Alemanez) «Jutta Kleinschmidt» stern.de 2003-03-06 (Noiz kontsultatua: 2024-03-14).
  2. (Ingelesez) Kleinschmidt makes rally history. 2001-01-21 (Noiz kontsultatua: 2024-03-14).
  3. a b c d (Gaztelaniaz) Vidal, María. (2018-01-22). «Cómo Jutta Kleinschmidt se convirtió en la primera mujer de la historia en ganar un Dakar» Motorpasión (Noiz kontsultatua: 2021-01-21).
  4. «Edición del lunes, 22 enero 2001, página 13 - Hemeroteca - Lavanguardia.es» hemeroteca.lavanguardia.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-21).
  5. (Gaztelaniaz) Romero, Román. (2022-01-14). Cristina Gutiérrez, primera española en subir a un podio del Dakar. (Noiz kontsultatua: 2024-03-15).
  6. (Gaztelaniaz) «Cristina Gutiérrez ya es leyenda del Dakar» es.motorsport.com 2022-01-19 (Noiz kontsultatua: 2024-03-15).
  7. «Distinctions | FIM» web.archive.org 2021-04-23 (Noiz kontsultatua: 2024-03-14).
  8. a b c d «Biografia de Jutta Kleinschmidt» www.biografiasyvidas.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-14).

Kanpo estekak aldatu