Jose Maria Zezeaga

esku huskako pilotaria
Zezeaga
Izen osoa: Jose Maria Zezeaga
Jaiotza data: 1962ko otsailaren 20a (62 urte)
Jaioterria: Ubera, Bergara (Gipuzkoa)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: erretiratua
Postua: atzelaria
Debutatze data: 1981eko apirila
Debutatze pilotalekua: Bergarako pilotalekua

Jose Maria Zezeaga Elorza, pilota arloan Zezeaga deituraz ezaguna (Ubera, Bergara, Gipuzkoa, 1962ko otsailaren 20a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Atzelari aritzen zen.

1981ean hasi zen profesional gisa, Empresas Unidas enpresarekin. Ondoren Alti-Asegarce eta Asperekin aritu zen. Aspek kontratua berritu ez zionez, 2005ean Garfera pasatu zen.[1] Binakako txapelketetan lortu zituen emaitza hoberenak. Lehiaketa horretan txapeldunorde izan zen 1992, 1995, 1997 eta 1999. urteetan, eta 1993an txapeldun izan zen Jokin Etxaniz lagun zuela (urte horretan bi txapelketa izan ziren; Zezeaga eta Etxaniz Reur eta Empresas Unidas enpresek antolatutakoan nagusitu ziren).

Binakako finalak aldatu

Urtea Txapeldunak Txapeldunordeak Emaitza Pilotalekua
1991-92 Bergara II.a - Arretxe I.a Unanue - Zezeaga 22-18 Ogeta pilotalekua
1992-93 (1) Etxaniz - Zezeaga Urionaguena - Galartza III.a 22-15
1994-95 Retegi II.a - Errandonea Unanue - Zezeaga 22-17 Atano III.a pilotalekua
1996-97 Retegi II.a - Lasa III.a Eugi - Zezeaga 22-14 Atano III.a pilotalekua
1998-99 (2) Olaizola I.a - Elkoro Goñi II.a - Zezeaga 22-15 Adarraga pilotalekua

(1) 1992-1993an binakako bi txapelketa jokatu ziren, Unidas-Reur eta Asegarce enpresak ados jarri ez zirelako.
(2) 1998-1999an binakako bi txapelketa jokatu ziren, enpresak ados jarri ez zirelako.

Kanpo loturak aldatu

Erreferentziak aldatu