Eskorbuto (musika taldea)
Eskorbuto taldea Euskal Herriak 1980ko hamarkadan eman zituen punk talderik garrantzitsuenetakoa izan zen, Euskal Rock Erradikalaren sasoian. Haien eragina gaur egun ere oso nabaria da.
Eskorbuto | |
---|---|
Jualma Suárez | |
Datuak | |
Jatorria | Santurtzi, Bizkaia |
Musika mota | punk |
Urteak | 1980-1998 |
Taldekideak | |
Iosu Expósito Juanma Suárez Pako Galán | |
Informazio gehigarria | |
Historia
aldatuTaldea 1980an sortu zen Santurtzin (Bizkaia), punk musikaren mugimenduak eraginda. Oso hasiera zaila izan zuten, 1983an, Madrila zihoazela, poliziak atxilotu egin zituen haiek egindako maketa baten kanten hitzengatik (ETA edo Maldito Pais España abestiekin) eta lege antiterrorista ezarri zitzaien. Kartzelan egon ziren bitartean Euskal Herriko zenbait sektorek abandonatuta sentitu ziren, eta horrekin abesti bat egin zuten A la mierda el País Vasco deiturikoa. Kanta hori RIP taldearekin erdibana ateratako diskoan sartu zuten 1984an. Disko horrek Zona Especial Norte izena zuen, eta Euskal Herrian jotzeko arazo asko ekarri zizkien.
Lehen album ofiziala 1985ean iritsi zen, Eskizofrenia izenarekin eta horrekin batera Euskal Herritik kanpora jotzen hasi ziren. 1986an Anti todo atera zuten: askoren iritziz, azken urteetako punk diskorik onena da. Urte berean, Impuesto revolucionario album bikoitza atera zuten, zuzenean grabatura, eta 1987an, Los demenciales chicos acelerados, estudioan grabaturiko disko bikoitza. 1988an autoekoizpena erabaki eta Las más macabras de las vidas diskoa argitaratu zuten. 1992an, Demasiados enemigos diskoa kaleratu zuten: garai hartan, Iosuk eta Jualmak heroinarekin arazo larriak zituzten. Iosu drogaren eraginez hil zen, baina drogak utzi ondoren, 1992ko maiatzaren 31n. Jualmak ere heroina utzi zuen, baina bihotza gaizki zuen, eta hori gainditzeko indarrik ez zuenez 1992ko urriaren 8an hil zen.
Nahiz eta taldeko bi kide hil, 1994an Aki no keda ni dios atera zuten, Paco bateria-jotzaileak taldean segitzea erabaki baitzuen. Josuk eta Jualmak hil aurretik idatzi zituzten abestiekin plazaratu zen diskoa. Horrengatik, taldeko jarraitzaile batzuek protesta egin zuten. Kalaña 1996an, eta Decadencia 1998an izan ziren haien azken diskoak.
Eskorbuto ez zen talde famatua egin ondo abesten zutelako, euren abestiak garai horretako ereserki bihurtu zirelako baizik, adibidez, Mucha policía poca diversión. Askok maite eta askok gorrotatu zuten taldea izan zen eta harremanak beste talde batzuekin ez ziren onak izan, adibidez La Polla Recordsekin, Eskorbutokoek gitarra bat lapurtu zieten-eta.[1]
Zenbait kantaren testuingurua
aldatu- Zona Especial Norte (Plan ZEN) hau PSOEk egindako plan bat zen. Plan horren helburua poliziei eta militarrei botere bereziak ematea zen.
- Impuesto revolucionario edo zerga iraultzailea ETAk borroka armatuarekin jarraitzeko eskatzen zuen dirua zen.
- “Impuesto revolucionario” diskoaren azalean, “por buen camino” irakur daiteke, PSOEren hauteskundeetako eslogana izan zena 1986an.
- Francoren garaian zenbait liburu eta filmetan “de interés nacional” jartzen zuen. Horrekin txantxa bat egiteko, “Los demenciales chicos acelerados” diskoan irakur daiteke eslogan hori, Espainiako banderaren gainean. “Dios, patria rey” diskoan ere karlismoaren jarraitzaileen lemarekin txantxa bera egin zuten.
- “Altos hornos de nuestra ciudad” kanta desagertutako Bizkaiko Labe Garaiak lantegiari buruzkoa zen. Oso lantegi handia zen, baita industrializazioaren sinboloa ere.
- “El orgulloso puente colgante por debajo del gran Nervión”, Bizkaia Zubiari buruzko kanta bat da: Areeta (aberatsen herria) eta Portugalete (langileena) elkartzen ditu.
- “Picoletos de mierda”. Picoleto edo picolo hitzak Guardia Zibilei mespretxuz deitzeko erabiltzen dira.
- “Las Gestoras Pro-Amnistia dormían mientras nosotros nos pudríamos de asco”. Abesti hori idatzi zuten Madrilen atxilotu zituztenean, erregearen kontra eta terrorismoaren alde kantatzeagatik
- “No keremos sus tanquetas, no keremos ver sus zetas, no keremos celulares”. Poliziak erabiltzen zituen autoen kontrako kanta da, garai hartan Euskal Herria okupatuta zegoela ematen zuelako.
Hego Euskal Herriko testuingurua
aldatuHego Euskal Herriko egoerak asko baldintzatu zuen taldea bera.
- Krisialdi ekonomiko gogorra. Euskal Herriko industriak etenaldi larria jaso zuen.
- 1980ko birmoldaketa industriala. Espainia Europako Komunitate Ekonomikoan sartu zenean. Birmoldaketa horrek euskal enpresa asko ixtera behartu zuen.
- Droga mota guztien agerpen masiboa. Euskal Herria, 1970 arte, drogarik gabe mantendu zen. Hamarkada horretan, berriz, droga nonahi agertu zen. Askok uste dute Espainiako poliziak sartu egiten zuela, euskal independentismoa akabatzeko.
- 1960ko hamarkadan gorakada demografikoa izan zen Euskal Herrian, baita etorkin ugari iritsi ere. Belaunaldi horretan lan egiteko arazo asko zeuden eta hori adierazteko “Dónde está el porvenir” abestia egin zuten.
- Bortzikeria politikoa Euskal Herrian. 1980an, ETAk ehun pertsona baino gehiago hil zituen. Urte horretan hiru talde bortitz egotera iritsi ziren: ETA (m), ETA (pm) eta Komando Autonomoak. Gerra zikina ere puri-purian zegoen (Batallón Vasco Español, Triple A, GAL). Estatu kolpearen saiakerak ere aipamen asko izan zuen, 1981eko otsailaren 23a. “Tanto plomo malgastado” edo “y los viejos militares querrán ganar su guerra” ahapaldiak ulertezinak dira testuinguru horiek gabe.
- 1980ko obsesioa, guda nuklearra. Gai horretan oinarritzen da “exterminio de la raza del mono” abestia eta “ Ha llegado el momento de la destrucción” ahapaldian.
Eskorbutori buruzko aipamenak
aldatu- “Urteak pasa eta, hil eta gero, haiek gudak irabazten, el Cid Campeadorren antzera”, Roberto Mosok idatzia.
- Bolok, Bilboko musikaren munduko pertsona garrantzitsuenetakoak zioenez, punk musikan bi talde izan ziren: Sex Pistols eta Eskorbuto. Baina Sex Pistols bi urtean aritu ziren musika jotzen eta Eskorbutok, ostera, hamarkada bat baino gehiago eman zuen horretan, nahiz eta zailtasun asko izan zituzten. Hori ere Zarama taldeko abeslari Roberto Mosok esan zuen.
- “Mundu hau zapaldu duen talde zintzoena gara, baina hala ere, ez gara batere zintzoak", Eskorbuto taldeak esana.
Partaideak
aldatu- Juanma Suárez (1962-1992), baxua eta ahotsa.
- Iosu Expósito (1960-1992), gitarra eta ahotsak.
- Paco Galán (1956- ), bateria.
Diskografia
aldatu- Primeros ensayos (1982)
- Jodiendolo todo (1983)
- Que corra la sangre (1984)
- Zona Especial Norte (1984)
- Eskizofrenia (1985)
- Anti todo (1986)
- Ya no quedan mas cojones, eskorbuto a las elecciones (1986)
- Impuesto revolucionario (1986)
- Los demenciales chicos acelerados (1987)
- Las más macabras de las vidas (1988)
- Demasiados enemigos (1991)
- Aki no keda ni dios (1994)
- Kalaña (1996)
- Decadencia (1998)