Euskal Kultur Erakundea
Euskal Kultur Erakundea edo EKE (frantsesez: Institut Culturel Basque) euskal kulturaren aldeko Ipar Euskal Herriko irabazteko asmorik gabeko erakunde bat da. Sortu denetik bere egoitza Uztaritzeko Lota jauregian du. 2018an, bederatzi langile profesional ditu. 2021eko otsailetik Johañe Etchebest da zuzendaria, eta Mikel Erramouspé da administrazio-kontseiluko lehendakaria. Frantziako kultura ministerioak Euskal etnopoloa izendatu zuen 2017ko urtarrilaren 12an.[1]
Euskal Kultur Erakundea | |
---|---|
Datu Orokorrak | |
Egoitza nagusia | Lota jauregia |
Barne egitura | |
Sorrera-data | 1990 |
Bestelakoak | |
Webgunea | https://www.eke.eus |
Historia
aldatuBertako kultura elkarteen eraginez 1990ean sortu zen EKE, erakunde publikoek diruz lagundurik. Orduko diru-laguntzaileen artean aurkitzen ziren Frantziako Kultura Ministeritza, Akitania eskualdea, Pirinio Atlantikoetako kontseilu orokorra eta Ipar Euskal Herriko herri gehienak biltzen zituen euskararen eta euskal kulturaren aldeko herriarteko sindikata.[2][3]
Pantxoa Etxegoien izan da zuzendaria 1996tik 2021ko urtarrilera arte, lekukoa Johañe Etchebest transmitituko zion.[4][5]
Helburuak
aldatuHauexek dira helburu nagusi ofizialak:
- euskara eta euskal kultura suspertzea.
- alor guzietan goi-mailako ikerketak eta kultura trukaketak egitea.
- euskal kulturari laguntza aktiboa ematea arlo anitzetan: euskararen sustapena, literatura, antzerkia, bertsolaritza, ikus-entzunezkoak, dantza, musika, arte plastikoak, ondarea, euskal kirolak...
Teorian lehentasuna ematen die euskaraz burutzen diren ekintzei, direla EKEk berak antolatuak direla elkarteek proposatu eta erakunde honek babestu edo kudeatuak.
Administrazio-kontseilua eta kideak
aldatuLehendakariaz gain, kide hauek ditu administrazio-kontseiluak:
- Erakunde publikoak: 3 frantses estatutik, prefeta barne; 2 Akitania Berria eskualdetik (Alice Leiciagueçahar eta Charline Claveau-Abbadie); 2 departamentutik (Vincent Bru eta Max Brisson); azken lau hauek kargu politikoak dira.
- Eusko Jaurlaritzatik: Clara Montero
- Euskal hirigune elkargoaren partetik: Bruno Carrere eta Beñat Arrabit.
- Euskal kulturaren arloan diharduten elkarteetatik: 10 kide.
Kidetzat hartu diren elkarteak 160 dira.[6] Kultura arlo guztietako elkarteak dira, Ipar Euskal Herrikoak nahiz diasporakoak.
Artisten eta kultura arloko eragileen errepertorioa
aldatuEuskal kulturaren arloko Iparraldeko artistak, artista taldeak eta ikusgarrigintzako profesionalekin harremanetan erraz jarri ahal izateko errepertorio zabala eskaintzen du EKEk:[7]
- Kantugintza eta musikagintza: Artistak - Musikariak, Ikusgarrigintza, Disko sustapena, Estudioak, Formakuntzak, Baliabide tokiak, Ikerlariak - Pertsona lagungarriak
- Euskal antzerkia: Artistak eta konpainiak, Ikusgarrigintza, Formakuntzak, Baliabide tokiak, Ikerlariak - Pertsona lagungarriak
- Ipuingintza: Artistak, Ikuskizunak
- Euskal literatura: Idazleak, Liburuaren mundua, Formakuntzak, Baliabide tokiak, Ikerlariak - Pertsona lagungarriak
- Bertsularitza: Bertsulariak, Bertsu saioak, Formakuntzak, Baliabide tokiak
- Euskal dantza: Artistak eta konpainiak, Ikusgarrigintza, Formakuntzak, Baliabide tokiak, Ikerlariak - Pertsona lagungarriak
- Zirkoko eta karrikako arteak: Artistak, Ikusgarrigintza, Formakuntzak, Baliabide tokiak
- Arte bisualak: Artistak, Erakusketak, Zinema, Formakuntzak, Ikerlariak - Pertsona lagungarriak
- Ondarea: Elkarteak, Pertsona lagungarriak, Ondare administrazioak, Ondare heziketa, Ondare dokumentazioa, Argitaletxeak, Ondare erakustokiak
- Euskara: Euskara elkarteak, Ikerlariak - Pertsona lagungarriak, Administrazioa - Erakundeak, Itzulpenak, Komunikabideak, Hezkuntza
- Diaspora: Diaspora elkarteak
- Kulturguneak - Aretoak: Aretoak
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Frantsesez) Ethnopôles labellisés. (Noiz kontsultatua: 31-08-2017).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Euskal Kultura Erakundea», Euskal Kultur Erakundearen webguneko orria.
- ↑ 25 urteko esperientzia euskal kulturaren zerbitzuko
- ↑ Ibargarai, Joana. ««Kultur arloan, bakoitzak baluke zerbait egiteko»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-02-03).
- ↑ «Milesker Pantxoa!» EKE (Noiz kontsultatua: 2021-02-05).
- ↑ «Kideen zerrenda» EKE (Noiz kontsultatua: 2023-05-03).
- ↑ «Artisten eta kultura arloko eragileen errepertorioa» EKE (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
Bibliografia
aldatu- Antton Luku, Euskal kultura?, Iruñea, Pamiela, 2009. Saiakera saritu honetan antzerkigileak Ipar Euskal Herriko kulturaren panoramaren deskribapen ironikoa egiten du, EKEren lanarena barne delarik.