Iñaki Segurola

euskal idazlea

Iñaki Segurola Amutxastegi (Azpeitia, Gipuzkoa, 1962ko martxoaren 8a - 2022ko apirilaren 15a[1][2]) euskal idazle, filologo, hiztegigilea[3] eta iritzi emailea izan zen.[4][5][6][7] Orotariko Euskal Hiztegiaren proiektuan lan egin zuen 1990eko hamarkadatik,[8] eta baita Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoan ere.[9][10]

Iñaki Segurola

Bizitza
JaiotzaAzpeitia1962ko martxoaren 8a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2022ko Apirilaren 15a (60 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta lexikografoa

Literaturaren Zubitegia: 701

Hiztegigilea Aldatu

Hiztegigintza izan zen bizitzan zehar gehien landu zuen esparrua: 1990eko hamarkadatik Orotariko Euskal Hiztegian, 2010etik Euskararen Hiztegi Historiko-Etimologikoan, eta azken bi urteotan Euskara Institutuaren Egungo Euskararen Hiztegian.[11]

Iritzi-emailea Aldatu

Kolaborazio ugari egin zituen zenbait hedabidetan, idatziz eta ahotsez (Euskadi Irratia, Uztarria, Kontrako Eztarrixe irratia...),[11] eta bereziki nabarmendu zen arlo honetan.

"Mihi aske, zirikatzaile eta probokatzaile" definitu izan da bere jarduna.[12] «Zornea ateratzeko» joera zuela onartzen zuen berak: «Nire edo gure modukoei dagokiguna hori da: gauza txarrak edo gustatzen ez zaizkigunak astintzea edo auzitan jartzea». Inguru jakinetara ez mugatzekoa ere bazen: «Ni sekula ez naiz oso ondo ezkondu zerbait jakina izan behar horrekin, sekta bakar batekoa izatearekin. Uste dut hobe dela dozena erdi bat sektatakoa izatea».[13]

Idazlea Aldatu

Liburugintzaren eta literaturaren alorrean ere ekarpenak egin zituen.[11]

Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo (Alberdania) izan zen bere lehen saiakera. Irratirako hainbat urtez egindako kolaborazioen antologia bat argitaratu zuen 2008an, Nere gorringotik (Alberdania), eta lau urte geroago aforismo moduko pentsamendu eta komentarioen bilduma bat ere kaleratu zuen, Arrazoia ez dago edukitzerik (Alberdania). Sed quia sua (Erein) izan zuen hurrengo lana, 2020an.[11]

Koiteretzia eleberrian fikziora jo bazuen ere, hemen ere saioaren eremua landu zuen batik bat, ildo sakon eta aberatsetan landu ere. Hizkuntza bereziki, eta haren hari eta ertzen bitartez bizitza, heriotza eta gure bizimodu eta jarduna bere prisma beti partikular eta zorrotzetik eta bere estilo are partikularragoan jorratu zituen saiakera-lan eta artikuluetan.[11]

Hil osteko Ganorexia (2022, Alberdania) saiakera izan da bere azken lana.

Idazlanak Aldatu

Saiakera Aldatu

Eleberri dialogikoa Aldatu

Irratigintza Aldatu

  • Euskadi irratia - Arratsean[16] eta Amarauna[17] (2015-2022) ehundik gora iritzi zutabe.
  • Hankak Lurrin - Kontrako Eztarrixe (2013-2022) 188 saio.[18]
  • Botere guztia biribilguneei - KKinzona irratia (2020-2022) 25 saio.[19]

Iritzi zutabeak Aldatu

Erreferentziak Aldatu

  1. Rey Gorraiz, Uxue. «Iñaki Segurola idazle eta hiztegigilea hil da, 60 urterekin» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-04-15).
  2. «Iñaki Segurola Amutxastegi - Hire lagunek, bat izen ezik. - Eskela - Eskelak» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-18).
  3. Euskaltzaindia, Komunikazioa eta irudia. «Segurola Amutxastegi, Iñaki» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-04).
  4. Lakarra, Joseba. «Iñaki Segurolaren heriotzan» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  5. Iturbe, Arantxa. «Juxtu gaurkoa al huen?» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  6. Eizagirre, Estitxu. «Iñaki Segurola Amutxastegiri agurra» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
  7. Eneko Ibarguren Agirre. «Non zeudek besarkadak - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
  8. «"Jada ez gara gai hizkuntza bizi bat transmititzeko"» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).
  9. ·, Joseba Lakarra-Julen Manterola- Iñaki Segurola. (2019). «Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa (EHHE-200)» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  10. «Iñaki Segurola, persona non-Greta» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).
  11. a b c d e «Iñaki Segurola. In memoriam - UPV/EHU» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).
  12. Lasa, Xabier. «Gutarrismoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-06).
  13. Ansa, Itziar Ugarte Irizar-Mikel P.. «Azken agur sentitua eman diote Iñaki Segurolari Azpeitian» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-06).
  14. «Podcast Audioa: Iñaki Segurola Amutxastegi: Nire alde hitz egiteko zailtasunak ditut. EITB podkast.EITBpodkast | Perlak» EITB 2022-04-19 (Noiz kontsultatua: 2022-05-18).
  15. Imaz, Andoni. «'Ganorexia' aurkeztu dute, Iñaki Segurolaren hilondoko liburua» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-12-11).
  16. «Iñaki Segurola hatsaz, arimaz eta argiaz, Jainkoaz» EITB (Noiz kontsultatua: 2022-04-17).
  17. «Iñaki Segurolaren iritzi tartea Euskadi Irratiko Amarauna saioan | EITB saioa Euskadi Irratia» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-17).
  18. «Hankak lurrien Archives» Arrosa (Noiz kontsultatua: 2022-04-17).
  19. «Botere guztia biribilguneei Archives» Arrosa (Noiz kontsultatua: 2022-04-17).
  20. Berria.eus. «Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
  21. Iñaki Segurola | 31 eskutik. (Noiz kontsultatua: 2022-04-17).
  22. «Iñaki Segurola - Komunitatea - uztarria.eus» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-17).
  23. «Iñaki Segurola» Urola Kostako Hitza (Noiz kontsultatua: 2022-04-17).
  24. «Iñaki Segurola – Independentea» independentea.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-17).

Kanpo estekak Aldatu