Antoine Pevsner

Antoine Pevsner (Klimavichy, Errusiar Inperioa —gaur egun Bielorrusia—, 1886ko urtarrilaren 30agreg./urtarrilaren 18ajul. - Paris, Frantzia, 1962ko apirilaren 12a) eskultorea eta margolaria izan zen. Naum Gaboren anaia zen.

Antoine Pevsner
Bizitza
JaiotzaKlimavitxy1884ko urtarrilaren 18a
Herrialdea Bielorrusia
 Errusiar Inperioa
 Frantzia
 Frantzia  (1930 -
HeriotzaParis1962ko apirilaren 12a (78 urte)
Hobiratze lekuaSainte-Geneviève-des-Bois Russian Cemetery (en) Itzuli
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
errusiera
Jarduerak
Jarduerakeskultorea, margolaria eta marrazkilaria
Lantokia(k)Errusia
Paris
Oslo
Mosku eta Berlin
Mugimenduaarte abstraktua
Genero artistikoaArte zinetikoa

Find a Grave: 23693192 Edit the value on Wikidata
Antoine Pevsner: Derde en vierde dimensie (Haga, Herbehereak).
Antoine Pevsner: 30 degree's dynamism (Caracasko Unibertsitate Hiria, Venezuela)-

Kieveko eta San Petersburgoko Arte Ederretako Akademian egin zituen ikasketak. 1911-1913 urte-bitartean Parisen bizi izan zen, eta Errusian egonaldi labur bat egin ondoren, Parisa itzuli zen. Pintura abstraktua landu zuen. 1915ean, Oslora joan eta anaiarekin batera eskultura landu zuen; metala, zura, kartoia eta zeluloidea erabili zituzten. 1920an, Manifestu errealista argitaratu zuten, konstruktibismoaren oinarriak finkatzen zituena. Lan horretan artearen askatasuna goraipatu eta arte ez-figuratiboaren ekai berrien erabileraren alde egiten zuten. 1923tik aurrera Parisen geratu zen, eta pintura ez-figuratiboa lantzeaz gainera, zeluloidea eta metalezko xaflak erabili zituen, bere irudiak egiteko.

Aipagarria da Portrait of Marcel Duchamp (1926, Marcel Duchampen erretratua) artelana.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antoine Pevsner