Etiopiako Inperioa, batzuetan Abisinia[1] deitua, gaur egungo Etiopia eta Eritrean kokatutako erresuma zen. Goren aldian, Somaliako iparraldea, Djibuti, Egiptoko hegoaldea, Sudango ekialdea, Yemen eta Saudi Arabiaren mendebaldea ere hartu zituen. Zagwe dinastiaren ostean sortu zen, 1270. urtean eta 1974ra arte iraun zuen, monarkia estatu kolpe batekin bukatu zenean. Bere garaian munduko estaturik zaharrenen artean kokatzen zen, eta XIX. mendean Afrikaren kolonizazio prozesuak osorik mantendu zuen estatu bakarra izan zen.
Erreferentziak
aldatu
Kanpo estekak
aldatu