Berlingo harresia
Berlingo harresia[1] (alemanez: Berliner Mauer), ofizialki Babeserako Harresi Antifaxista (alemanez: Antifaschistischer Schutzwall), 144 kilometroko muru bat izan zen, Mendebaldeko Berlin Ekialdeko Berlindik eta Ekialdeko Alemaniako inguruko lurraldeetatik isolatu zuena. 1961etik 1989ra arte iraun zuen.
Berlingo harresia | |
---|---|
Berliner Mauer | |
Inner German border Altzairuzko Oihala | |
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Seat of government | ![]() |
Koordenatuak | 52°30′58″N 13°22′37″E / 52.5161°N 13.3769°E52°30′58″N 13°22′37″E / 52.5161°N 13.3769°E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Construction of the Berlin Wall | 1961eko abuztuaren 13a |
Fall of the Berlin Wall | 1989ko azaroaren 9a |
Komisarioa | Alemaniako Errepublika Demokratikoa |
Suntsipena | 1989ko azaroaren 9a |
Arkitektura | |
Materiala(k) | Hormigoi armatua |
Dimentsioak | 3,6 (![]() ![]() |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Jende ugari hil zen mendebaldeko alderdira igaro nahian, mugan zeuden AEDko zaintzaileek ezarri zuten zaindaritza gogorrari burla egiteko saiakeren ondorio. Biktimen kopuru zehatza ez da ezagutzen, baina Berlingo fiskalak hildako kopuru osoa, minen eztandan hildako 33 pertsonak kontuan hartuta, 270 pertsonakoa dela dio. Potsdamgo Historia Ikasketen zentroak, aldiz, 125 hildako izan zirela baieztatu zuen. Dena den, Alemaniaren banatzearen eta Gerra Hotzaren ikurrik garrantzitsuenetariko bat izan zen.
Testuinguru historikoaAldatu
Alemaniaren errenditzeak, 1945eko maiatzaren 7an, bukaera eman zion Bigarren Mundu Gerrari. 1946ko martxoaren 5ean, Fultungo hitzaldian, Winston Churchillek lehen aldiz erabili zuen Iron courtain esapidea. «Behar-beharrezkoa da ingelesa hizkuntzatzat duten herrialde guztiak berehala bat egitea». Bigarren Mundu Gerraren amaieratik urtebete igaro ez zela, bazterrak astindu zituen diskurtso horrek[2].
Gudan garaile, AEBak eta Sobietar Batasuna munduko potentzia ekonomiko eta militar nagusi bihurtu ziren. Ardatzeko potentziak garaitu ostean, bloke bakoitza bere sistema ezartzen saiatu zen herrialde askatu berrietan[2]
Alemania eta Berlin, okupazio indarren mendeAldatu
Azkar asko azaleratu zen Alemanian Gerra Hotza, eta bi potentzien arteko norgehiagokaren lekuko bihurtu zen lurraldea. Alemania eta Berlin lau sektoretan banatu zituzten Amerikako Estatu Batuek, Erresuma Batuak, Frantziak eta Sobietar Batasunak. Sobietar zatia zen nabarmen handiena eta hiriko ekialdeko zati osoa hartzen zuen bere gain: Friedrichshain, Köpenick, Lichtenberg, Mitte, Pankow, Prenzlauer Berg, Treptow eta Weißensee. 1947. urtean, lehen hirurek beren kontrol eremuak ekonomikoki batu eta, 1948an, AEF sortu zen, demokrazia parlamentarioa eta liberalismo ekonomikoa zuena. Alde bakarreko dibisa erreforma ere gauzatu zuten: balio handiagoko markoa jaulki zuten, sobietar eremukoaren aldean[2].
1948an, Sobietar Batasunaren eta aliatuen artean erabateko haustura izan zen. Presio neurri modura, sobietarrak ur eta lur sarbideak itxi eta Berlin bakartzen saiatu ziren. Horri aurka egiteko, Luftbrucke izenekoa (aire-zubia) sortu zuten mendebaldeko indarrek. Urtebeteko blokeo saioan, 300.000 hegaldik erregai eta elikagaiz hornitu zuten Berlin. Eraginkortasunik eza ikusirik, sobietarrek urtebete geroago blokeoa kendu eta mugak zehaztu zituzten. Handik gutxira sortu zen AED. Alemaniako muga ekialde eta mendebaldearen arteko banaketa lerroa zen. Sektoreen arteko mugak zabalik, beste aldera igarotzeko bide bakarra zen Berlin. Ehunka pertsona, estatu komunista utzi, eta mendebaldera igarotzen ziren egunero[2]. 2,5 milioi alemaniar basa ziren ekialdetik mendebaldera 1949 eta 1961 artean.
1952ko udaberritik aurrera, txarrantxarekin sendotu zuten muga. 1953an, etxegintza arloko langileek deitutako greba AEDko Gobernuaren aurkako matxinada bilakatu zen eta, 500 hiritan baino gehiagotan, manifestariak gogor zanpatu zituzten[2].
1949 eta 1961 bitartean, hiru bat milioi pertsonak utzi zuten Berlingo AEDa, eta horietako 47.533k 1961eko abuztuko lehen bi asteetan, gainera. Horrez gain, poloniar eta txekiar askorentzat Mendebaldeko Berlin mendebalderanzko pasabide bilakatu zen. Horiek, gehienetan, lan munduan ondo trebaturiko gazteak izaten zirenez, AEDaren ekonomiarako mehatxu garbia ziren.
Harresiaren eraikuntzaren aurretik, Mendebaldeko Berlingo Polizia Popularrak (Volkspolizei) "Errepublikako babestuak", susmagarriak eta kontrabandistak mendebaldera eramaten zituzten kale eta komunikabideak kontrolatzen zituen. Gainera, ekialdeko eta mendebaldeko berlindar askok merkatu beltzean erosten eta lan egiten zuten, betiko elikagaiak merkeago lortu nahirik. Ondorioz, mendebaldeko zatiaren ekonomia aurreikusia ahulduta ikusi zen.
Harresiaren eraikuntzaAldatu
1961eko udan, harresi bat eraikitzeko asmoei buruzko zurrumurruak entzuten hasi ziren, eta Walter Ulbricht AEDko Estatu Kontseiluko buruak prentsaurreko bat eman zuen. Bi hilabetera, lanak hasiak ziren eta kamioien zarata etengabea zen Berlin ekialdean. Sektoreen arteko muga itxi eta iheslarien fluxua geldiarazi zuten. Aliatuen erantzunaren zain egon ziren biztanle asko, baina ez zen ezer gertatu[2]. 1961eko abuztuaren 12tik 13rako gauean, aldez aurreko abisurik gabe, harresi osoa eraiki zen, "faxisten aurkako babes harresi" bat zela argudiatuz. Polizia sozialistak gogorki babesten zuen zona bat soilik geratu zen eraiki gabe eta Mendebaldeko Berlinen sartu ahal izateko sarrerak Armada Popular Nazionaleko soldaduek itxi zituzten. Aurrena arantzadun alanbre bat jarri zuten, baina berehala benetako harresi bat altxa zen. Horrek hiria fisikoki banatu zuen; Mendebaldeko Berlin inguratzen zuenez, mendebaldeko sektoreak "irla" bat bilakatu ziren AEDren barnean.
Berlingo alkate Willy Brandtek esan zuen arabera, Mendebaldeko Berlin "AEDren saihetseko arantza" zen, bere nazioaren bihotzean zegoen estatu atzerritar baten enklabe bat baitzen. Varsoviako ituneko gainontzeko estatu kideek bi Alemanien arteko lehia garaiko bi itun militar handien arteko lehiarekin parekatu zuten. AEDko buruzagiek harresiaren helburuetako bat emigrazioa eta garun ihesa saihestea zela onartu zuten.
Harresiaren bizitzan zehar 5.000 ihesaldi zenbatu ziren Mendebaldeko Berlinera; 192 pertsona hil ziren tiroz zeharkatu nahi izatean eta beste 200 zaurituak izan ziren. Saiakera arrakastatsuen artean, 1964ko urriaren 3, 4 eta 5, mendebaldeko berlindar batzuek zulatutako 145 metroko tuneletik ihes egin zuten 57 pertsona. Porrotik entzutetsuena Peter Fechterrena izan zen. Bere lagun Helmut Kulbeikekin batera, harresia zeharkatzen saiatu zen, baina tiroz zauritua izan zen eta odolustuta hil zen mendebaldeko komunikabideen aurrean 1962ko abuztuaren 17an.
Bi zati alemaniarrak mugatzen zituen muga izatetik Europako Ekonomia Erkidegoaren (aurrerago Europar Batasuna bilakatu zena) eta Elkarren Laguntza Ekonomikorako Kontseiluaren, OTAN eta Varsoviako Itunaren, eta Gerra Hotzean aurka egiten ari ziren ideologia politikoen arteko muga izatera igaro zen. Berlingo harresiak, beraz, ekialdeko zatiko gobernuburuen mesede, langile eta atzerritar sozialisten ihes egitea saihestea izango zuen helburu, horiek isolatuz.
Harresiaren garaiaAldatu
1961etik 1989ra, 165 kilometroko harresiak Berlin bakartu eta Sobietar Batasunaren barruan kapitalismoaren uharte bilakatu zuen. Mundu bananduaren ikur bihurtu zen harresia. Muga itxi osteko hilabeteetan, jende asko saiatu zen beste aldera pasatzen. Bernauer Straben eraikinak mugaren erdian zeuden. Mendebaldera igarotzeko asmoz, leihoetatik salto egin zuen jende askok. Ihesaldien ondorioz, eraikinak hustu eta mendebaldeko leihoak itxi zituzten[2].
1961: tentsio une gorenaAldatu
Checkpoint Charlie kontrol pasabidean, giroa gori-gori izan zen 1961ean, tanke sobietarrak eta estatubatuarrak aurrez aurre. Funtzionario eta militarrek Berlin osoan libre mugitzeko eskubidearen gaineko akordioa urratu zuten sobietar soldaduek AEBetako militar bati muga gurutzatzea debekatu ziotenean, emaztearekin ekialdeko antzoki batera zihoala. 16 orduko tentsioaren ostean, tankeak erretiratu egin zituzten[2].
1963 - 1989: tentsioa gutxitzenAldatu
1963an, J.F. Kennedyk Berlin bisitatu eta gutxira, AED eta AEF arteko lehen igarotze baimena sinatu zuten. Lehenengo egunean, milaka pertsonak zeharkatu zuten muga, eta behin betiko erregulazio bat eskatzen hasi ziren alde bateko zein besteko alemaniarrak. 1963tik 1966ra lehenengo baimen horretaz gain beste lau akordio egin ziren arren, mugako postuak bere horretan mantendu zituzten[2].
1970ean, Mendebaldeko eta Ekialdeko Alemaniaren hurbilketa bat gertatu zen. Willy Brandt kantzilerrak Alemaniako Errepublika Demokratikoa bisitatu zuen, eta urteetako isiltasunak bide eman zion elkarrizketari: bi aldeek merkataritza harreman konplexu bat eratu zuten. Kantzilerrak Ostpolitik (Ekialdeko politika) bultzatu zuen, AED, Polonia eta Sobietar Batasunarekin harremanak hobetzeko[2].
1987an, Mikhail Gorbatxoven gobernuak Perestroikako erreforma ekonomikoak ezarri zituen. Sistema komunista berrantolatzea zuten helburu, komunismoa mantendu ahal izateko. Urte berean, agintari sobietarra gogoan, Ronald Reaganek hau esan zuen: «Gorbatxov jauna, bota ezazu harresi hau»[2].
1989 - 1991: harresiaren gainbeheraAldatu
1989ko maiatzean, Hungaria eta Austria arteko mugan txarrantxa kentzen hasi ziren. 13.000 pertsona baino gehiago mugitu ziren mugaldera irailean. Erregimen komunistaren kontrako protestak areagotu egin ziren Harresiaren azken hilabeteetan. Leipzigen, harresia jausi baino hilabete lehenago, 70.000 pertsonak segurtasun indarrei desafio egin zieten. Wir sind das Volk ("Gu herria gara") lelopean diktadurari beldurra galdu ziotela erakutsi zuten[2].
Herriaren barne presioari aurre egin ezinik, aste batzuk geroago, muga zabaldu beste aukerarik ez zuen izan Alemaniako Errepublika Demokratikoak[2]. 1989ko abuztuaren 23an, Hungariak Austriarekiko mugan zituen debekuak altxa zituen eta irailean 13.000 ekialdeko alemaniarrek Hungariara emigratu zuten. 1989an AEDko gobernuaren aurkako manifestazioak hasi ziren. Erich Honecker buruzagiak urriaren 18an kargua utzi zuen eta Egon Krenzek ordezkatu zuen.
Azaroaren 9an gobernuak ekialdeko alemaniarrei bidaiatzeko debekuak arindu zituen. Gaizki ulertu baten ondoren, Günter Schabowskik debeku guztiak erretiratuak izan zirela esan zuen prentsaren aurrean eta ehunka pertsona harresira joan ziren segituan, non zaindariek ateak ireki zituzten igarobidea ahalbidetuz. Bertan zeuden soldaduek ez zeukaten horren berririk, baina hiritarren presiopean ateak ireki zituzten. Gainera, hiritar askok gaua kalean pasa zuten azaroaren 10eko goizean harresiaren irekitzera ikusi ahal izateko. Gau hartako euforiaren eraginez mendebaldeko berlindar asko harresira igo ziren, inguruko tabernek garagardoak dohainik eskaintzen zituzten, ezezagunen arteko besarkadak egon ziren...
Alemania hurrengo urtean batu zen eta AED ohia Europar Batasuneko kide izatera pasa zen.
Alemaniaren bateratzeaAldatu
Harresia jausi eta 11 hilabete itxaron behar izan zuten alemaniarrek estatua bateratu arte, 1990eko udan. Irailean 2+4 agiriak sinatu zituzten Amerikako Estatu Batuek, Frantziak, Erresuma Batuak eta Sobietar Batasunak, bi Alemaniekin batera, eta estatu berriko mugak finkatu. Urriaren 3an sartu zen indarrean Bateratze Ituna. Ekialdeko eta mendebaldeko eremu izandakoen artean alde handia dago oraindik.[2]
ErreferentziakAldatu
Ikus gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- Klaus Schroeder. Berlingo Unibertsitate Libreko irakasleari elkarrizketa, Berria, 2014-11-02
- Berlingo harresiaren amaieraren kronologia (azaroak 9), Berria, 2014-11-02
- DW telebista alemaniarrak Berlingo Harresia nolakoa zen azaltzen duen bideoa, ingelesez