Mac Lesggy (benetako izenez Olivier Lesgourgues, okzitanieraz Lasgorgas[1]) 1962ko abuztuaren 1an Baionan jaiotako zientzia arloko kazetaria da.

Mac Lesggy

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakOlivier Lesgourgues
JaiotzaBaiona1962ko abuztuaren 1a (61 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Lehen hizkuntzafrantsesa
Hezkuntza
HeziketaLycée privé Sainte-Geneviève (en) Itzuli
Institut National Agronomique Paris-Grignon (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakaurkezlea, telebista-ekoizlea eta kazetaria
Enplegatzailea(k)M6 (telebista katea)
Q3241592 Itzuli
Izengoitia(k)Mac Lesggy

IMDB: nm1367394 Allocine: 197093
Twitter: MacLesggy Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Versailleseko Sainte-Geneviève lizeo pribatuan[2] ikasi zuen 1979 eta 1981 artean eta bertan ipini omen zioten erabiltzen duen ezizena. Institut national agronomique Paris-Grignon delakoan 1981ean Nekazaritza ingeniaritzan diplomatua da.

1991tik zientzia gaiak telebistaren bidez hedatu nahi dituen E=M6[3] saioaren aurkezlea da. Publiko orokorrak gehienbat bere janzkera bitxiengatik ezagutzen du, bereziki bere Alain Mikli[4] betaurrekoengatik; edoein kasutan bere aurkezle lana kalitate handikotzat jotzen da.

2000ko hamarkadan zehar Le grand test izeneko emankizun sorta aurkeztu du Benjamin Castaldirekin batera; aipagarriena koefiziente intelektualari buruzko QI izan da. Sexualité, si on en parlait, J¹ai décidé de maigrir, J'ai décidé d'être belle bezalako magazineak ere aurkeztu izan ditu.

Mac Lesggyk Link production ekoizpen-etxea zuzentzen du; aipatutako E=M6 saioa da burutzen duen nabarmenena.

Lanak aldatu

Zientzia arloaz telebistan egindako lanaz gain zenbait liburu ere idatzi ditu:[5]

  • E = M6 Mac Lesggy Mes drôles de questions sur...: La vie quotidienne; Richard Poisson eta Philippe Bonnelekin, M6 Éditions, 2003.
  • E = M6 Mac Lesggy Mes drôles de questions sur...: Le corps humain; Richard Poissonekin, M6 Éditions, 2003.
  • E = M6 Mac Lesggy Mes drôles de questions sur...: L'histoire de France; Richard Poisson eta Philippe Bonnelekin, M6 Éditions, 2005.
  • Les Prix IgNobel 2; Marc Abrahamsekin, Danger Public, 2007.

Ezagun egin duen saioaren izenarekin lotutako DVD sorta ere atera du: E=M6 L'essentiel de la science.

Erreferentziak aldatu

  1. Miquèu Grosclaudek bere Dictionnaire étymologique des noms de famille gascons liburuan azaltzen du gaskoieraz gorg, gorga hitzek "leize" esan nahi dutela.
  2. Ginette goitizenez ezaguna, unibertsitate mailako Grandes écoles izenekoekin lotutako bigarren hezkuntzako ikastetxeen artean ospe handikoenetakoa da.
  3. Saioa bere baitan hartzen duen M6 telebista katearen eta E=mc² ekuazioaren arteko hitz jokoa, 1991tik igandero arrakasta handiz ematen den telebista programa da.
  4. Elton John edo Dalida bezalakoek erabili dituztelako ezagunak diren betaurrekoak.
  5. Bere liburu batzuen erreferentzia goodreads-en.

Kanpo loturak aldatu