Ireki menu nagusia

Stuart Fergusson Victor Sutcliffe (Edinburgh (Eskozia), 1940ko ekainaren 23a - Hanburgo (Alemania), 1962ko apirilaren 10a) margolari, poeta eta The Beatles bandako hasierako baxu eta pianojolea izan zen. John Lennonen lagun mina, honen bidez sartu zen taldean 1959an. Liverpooleko Art Collegen ikasi zuen eta, 19 urterekin, talentu handiko margolari ikaslea zela kontsideratu zuten han.

Stuart Sutcliffe
Bizitza
Jaiotza Edinburgh eta Simpson Memorial Maternity Hospital Itzuli1940ko ekainaren 23a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Hanburgo1962ko apirilaren 10a (21 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: nahasmendu neurologikoa
Familia
Ezkontidea(k) Astrid Kirchherr Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Liverpool College of Art Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak baxu-jotzailea, margolaria, gitarra-jotzailea, bass-guitarist Itzuli eta rock musician Itzuli
Genero artistikoa rock and rolla
rocka
popa
Musika instrumentua baxua
Diskoetxea Apple Itzuli
IMDb nm4931653
www.stuartsutcliffeart.com/
Gedenktafel Kaiserkeller - Hamburg.jpg

Sutcliffe eta Lennonen gauza izan omen zen Beetles izena (kakalardoak) eta asko miresten zuten Buddy Hollyren, The Crickets taldetik (kirkilak) bururatu omen zitzaien[1]. Izen hori erabili zuen bandak Lennonek The Beatles deitu zion arte, garaiko belaunaldiak erabili ohi zuen beat eta beetles artean hitz jokoa egiten zuelarik. Sutcliffe bandako hasierako kide izan zenez (boskotea zen), Bostgarren Beatlea deitu izan zaio. Hala ere, banda utzi eta Astrid emaztearekin geratu zen, artista plastiko bidean.

BiografiaAldatu

Stuart Fergusson Victor Sutcliffe Simpson Memorial Maternity Pavilion ospitalean, Edinburghen (Eskozia) jaio zen, 1940ko ekainaren 23a. Aita Charles Sutcliffe (1905-1966ko martxoaren 18a) izan zuen, 1943an Liverpoolera etorri zen goi funtzionarioa, gero itsasontziko injeniaria izan zelarik, maiz semea denbora luzez ikusi gabe. Ama, berriz, Millie, irakaslea zen. Sutcliffek bi arreba gazteagoak izan zituen: Pauline eta Joyce.

Stuart Liverpooleko 37 Aigburth Driven hezi zen. Hango Arte Eskolan ikasten aritu zen lehen urtean, zaborrak jasotzen egin zuen lan eta Lennonekin egin zuen topo. 1960ko hasieran, biak pisu berean jarri ziren bizitzen eta lagun min bilakatu ziren. Gau batean, Casbah Coffee Clubean (Pete Besten ama zen Mona Best zen jabea) Lennon eta McCartneyk Höfner 500/5 President bat erosteko konbentzitu zuten Sutcliffe[2]. Musikan hasia zen eta aitak erakutsi zizkion lehen akordeak gitarran. 1960an, Sutcliffe Lennon, McCartney eta George Harrisonekin batera sartu zen Silver Beatles izena zuen bandan. Stuartek oinarrizko mailan jotzen zuen, akorde xumeak eginez, eta ez zen eroso sentitzen eszenategian, maiz bizkarra emanda agertzen zelarik. Musika zaletasuna baino gehiago estetikak erakarri zuen. Paulen hitzetan, jotzen ez zekien baxujole bat beti zen baxurik ez izatea baino hobea[3].

1961ean, banda bigarren bira egiten ari zen Hanburgon, Alemanian eta, itzuli zirenean, hantxe utzi zuten Stuart, margolari izatera dedikatu behar zuela-eta. Andregaia zuen bandaren lagun zen Astrid Kirchherr alemaniar argazkilaria eta banda utzi eta harekin geratzea erabaki zuen[4].

HeriotzaAldatu

1962ko apirilaren 10ean, buruko odoljario batek hil zuen. 21 urte besterik ez zituen. The Beatles hirugarren bira hastear zegoen Hanburgon eta Love Me Do abestia atera berri zuten. Gauza asko esan zen heriotza haren aurrean[5], baina garbi geratu zena, The Beatles bandak aurrera jarraitzeko aukera izan zuen bitartean[6], Beatle galdua edo Bosgarren Beatlea betirako galdu zela da.

Kanpo loturakAldatu

ErreferentziakAldatu