Alison Spedding

antropologoa eta fikzio idazlea

Alison Louise Spedding Pallet edo Alicia Céspedes Ballet (Belper, Ingalaterra, 1962ko urtarrilaren 22a) antropologoa eta fikzio idazlea da.

Alison Spedding
Bizitza
JaiotzaBelper (en) Itzuli1962ko urtarrilaren 22a (62 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaLondon School of Economics
King's College (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakantropologoa eta idazlea

Biografia aldatu

Arkeologia, antropologia eta filosofia ikasi zituen Cambridgeko King Unibertsitatean. 1989an Londresko Ekonomia Eskolan doktoratu zen.1989an, Boliviara joan zen, ordutik irakaslea da San Andresko Unibertsitate Nagusian.

Boliviako gobernuak koka-laborariak kriminalizatzeko politikarekin kritiko agertu da. 1998ko maiatzean, La Pazeko bere etxean sartu zen polizia eta zenbait botika bere esku zirela atxilotu eta 10 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten. Akademikoek argi eta garbi azaldu zuten atxiloketa politikoki motibatua izan zela eta hura askatzeko kanpaina egin zuten. 2000. urtean askatu zuten fidantza ordaindu ondoren.[1]

2000ko urtarrilaren 12an, 10 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten drogak edukitzeagatik. Marihuana-zalea izatea onartu zuen, eta droga erabilera pertsonalerako zela adierazi zuen arren, epaimahaiak ondorioztatu zuen trafikorako zela.[2][3]

Boliviako espetxe sisteman izandako esperientzia La segunda vez como farsa (2008) saiakera etnografikoan kontatzen da.[4]

Obra aldatu

Lan akademikoak aldatu

  • Wachu Wachu. Cultivo de coca e identidad en los Yungas de la Paz (1994)
  • Kausachun-Coca. Economía campesina cocalera en los Yungas y el Chapare. Programa de Investigación Estratégica en Bolivia. La Paz (2004).
  • Religión en los Andes. Extirpación de idolatrías y modernidad de la fe andina. Instituto Superior Ecuménico Andino de Teología. La Paz, OCLC 778236367 (2008)

Eleberriak aldatu

  • Manuel y Fortunato. Una picaresca andina (1997)
  • El viento de la cordillera (2001)
  • De cuando en cuando Saturnina (2004), un sci-fi, anarco-novela feminista
  • Catre de fierro (2015)[5]
  • El tiempo, la distancia, otros amantes (1994)

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu