Jon Suarez Barrutia
Jon Suarez Barrutia (Elgoibar, 1962) gipuzkoar idazle eta itzultzailea da. Maisu ikasketak egin zituen, eta Haur Literatura landu du batez ere. Haur eta gaztetxoei zuzendutako hamarnaka liburu itzuli ditu euskarara. Egun, irakasle lanetan dihardu.
Jon Suarez Barrutia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Elgoibar, 1962 (61/62 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | katedraduna, idazlea eta itzultzailea |
Lanak
aldatu- Kaixo, Mirna (1996, Desclée de Brouwer)
- Saguarekin klik (1997, Desclée de Brouwer)
- Eta alkatea? (1998, Desclée de Brouwer)
- Ortzadarraren kantua (1999, Aizkorri)
- Ilbetea dilindan (2002, Pamiela)
- Luzi, Fer! (2002, Aizkorri)
- Loa, loa (2007, Gero-Mensajero)
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.