Ireki menu nagusia

Stephen Robert “Steve” Irwin (1962ko Otsailaren 22 - † 2006ko Irailaren 4), Krokodilo-ehiztaria ezizenez ere ezaguna (The Cocodrile Hunter ingelesez), Australiako naturalista eta telebistako aurkezle famatu bat zen. The Crocodile Hunter telebistako dokumental serieak (ETB 1en Krokodilo ehiztaria izenburuarekin emana) ospea ekarri zion. Gainera, Australia Zoo deituriko zooa —Steveren gurasoek sortua— zuzendu zuen, Beerwah herrian (Queensland, Australia).

Steve Irwin
Steve Irwin.jpg
Bizitza
Izen osoa Stephen Robert Irwin
Jaiotza Essendon Itzuli1962ko otsailaren  22a
Herrialdea  Australia
Lehen hizkuntza ingelesa
Heriotza Batt Reef Itzuli2006ko irailaren  4a (44 urte)
Hobiratze lekua Australia Zoo Itzuli
Heriotza modua istripua: odolustea
Familia
Aita Bob Irwin
Ama Lyn Irwin
Ezkontidea(k) Terri Irwin  (1992 -  2006-09-04)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak zoologoa, telebista aurkezlea, kazetaria, aktorea, ekintzaile ekologista, enpresaburua, esploratzailea eta herpetologista Itzuli
Lan nabarmenak The Crocodile Hunter Itzuli
Jasotako sariak
IMDb nm0410455
www.crocodilehunter.com/

HeriotzaAldatu

2006ko Irailaren 4an, Steve urpeko igeriketan ari zela, bularrean eztena sartu zion Dasyatidae familiako arraia batek, eta hantxe hil zen.

Ondoan zihoan kameralariak grabatu zuen heriotza. Steveren ekoizle John Staintonen arabera, Steve arraiaren gainera igo zen, eta arraiak isatsa jaso, bularrean kolpatu eta bihotza zeharkatu zion.

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Steve Irwin  



  Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.