Begoña Vicario

María Begoña Vicario Calvo (Caracas, Venezuela, 1962ko martxoaren 3a -) bizkaitar zinemagilea da, batez ere animazioa lantzen duena. Animazio irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean.

Begoña Vicario
Begoña Vicario.jpg
Bizitza
Jaiotza Caracas1962ko martxoaren 3a (58 urte)
Herrialdea  Espainia
Jarduerak
Jarduerak animatzailea, unibertsitateko irakaslea eta zinema zuzendaria
Enplegatzailea(k) Euskal Herriko Unibertsitatea
IMDb nm0895842

HastapenakAldatu

Begoña Vicario Caracasen jaio zen, 1950eko hamarkadan familiak hara emigratuta; berak urtebete inguru zeukala, Euskal Herrira etorri ziren.[1] Aita argazkilaria zuen; laborategia zeukan etxean, eta Vicario harekin ibiltzen zen, argazkiak errebelatzen. Horren eraginez, zaletasun handia izan du beti artegintzarekiko.[2] Gainera, animazio txekiarra ikusten zuten etxean, objektuekin egina eta sinbolismo handikoa: "Kikarak, ezpain-zapiak mugitzen ikustea magikoa iruditzen zitzaidan".[1] Marrazki bizidunak, berriz, ez zaizkio inoiz hainbeste interesatu: "Marrazkiak irrealak dira, eta, beraz, animazioan bere medio naturalean mugitzen dira. Zinea trikimailua da, baina trikimailuaren barruan truku errealagoak egon daitezke."[1]

Arte Ederrak ikasi zituen, eta han ohartu zen ez zuela jardun gura garai hartan ikus-entzunezkoek eskaintzen zituzten ohiko alorretan, hots, kazetaritzan eta publizitatean. Hizkuntzak gustukoak zituela-eta, errusiera ikasten hasi zen, eta Moskun egin zuen egonaldi batean animatzaileak egokitu zitzaizkion etxean; "bizitzaren opari bat", azaltzen du berak. Vicariok dioenez, "herentzia oso potentea" ekarri zuen handik.[3]

LanakAldatu

Animazio Teknikak Gasteizko Diseinu Zentroan eta Moskuko Poit Estudioan ikasi zituen.[3] Zinemagintzan 1993. urtean hasi zen, orduan zuzendu baitzuen lehenengo lana, Geroztik ere izenekoa. Bertan, poliziak etxea miatu ondoren emakume batek bizi dituen ondorio psikologikoak aztertu zituen.

Hiru urte geroago Zureganako grina egin zuen, giza harremanei buruzko irudikapena. Hirugarren laburra ere 1996. urtean filmatu zuen; gaztelaniaz egindako Pregunta por mí (1996) lanak etorkin afrikar baten kezkak islatu zituen, eta 1997an animazioko Goya Saria irabazi zuen.

LanbideaAldatu

Begoña Vicario Euskal Herriko animazioko film laburren zuzendari berritzaileenetako bat da. 1988tik,[4] irakasle dihardu EHUko Arte Ederren fakultatean, eta bere tailerra animazio esperimentalaren alorreko artista gazteen harrobia da.[5] Gainera, artikulu andana bat idatzi du, eta hainbat jardunalditan parte hartu du.[6] Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak sorturiko 10 ekarpen bildu dira.[7]

ObraAldatu

  • Nikaraguako emakume nekazari kafe-biltzaileen gaineko dokumentala (1987-88), U-matic formatuan
  • Gorbea: parque natural? dokumentala (1988), U-matic formatuan
  • Zureganako grina bideoaren produkzioa (1991), U-matic formatuan
  • Geroztik ere 1(993), 35 mm (animazioa)
  • Hara-Hona (1994), 36 mm (animazioa)
  • Zureganako grina, (1996), 35 mm (animazioa)
  • Pregunta por mí (1996), 35 mm (animazioa)
  • Haragia (1999), 35 mm (animazioa)
  • Un dia en el circo (2000), Betacam digital (animazioa)
  • Jane: Tarzán no era tan guay (2016), DCP (animazioa)
  • Beti bezperako koplak (2016, Atxur Animazio Taldearekin) (animazioa),
  • Areka (2017, Atxur Animazio Taldearekin), 4K (animazioa)

SariakAldatu

  • Epaimahaiaren aipamen berezia Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Jaialdian (1996), Pregunta por mí film laburrarekin.
  • Goya saria animazioko film labur onenari (1997), Pregunta por mí film laburrarekin.
  • Efektu berezi onenen saria Madrileko Zinema Esperimentalaren Nazioarteko Jaialdian (1997), Zureganako grina film laburrarekin.
  • Bigarren saria Ciutat de Badalona Zinemaldian (1997), Zureganako grina film laburrarekin.
  • Efektu berezi onenen saria Alcalá de Henareseko Zinemaldian (1999), Haragia film laburrarekin.
  • Telson Saria efektu berezi onenei Madrileko Zinema Esperimentalaren Nazioarteko Jaialdian (1999), Haragia film laburrarekin.
  • Bigarren saria Madrileko Zinema Esperimentalaren Nazioarteko Jaialdian, Haragia film laburrarekin.
  • Euskal Zinemaren Sari Nagusia Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Jaialdian (1999), Haragia film laburrarekin.
  • Lehen saria Vitoria-Gasteizeko Bideo Jaialdiko kategoria esperimentalean (2000), Haragia film laburrarekin
  • Simone de Beauvoir kolektiboaren Andrea Saria zinemagintzan egindako ibilbideagatik, Emakumeak eta Zinema jardunaldiaren barruan (2000)
  • Epaimahaiaren aipamen berezia Kanarietako Bideoaren eta Multimediaren Nazioarteko IX. Jaialdian (2000), Haragia film laburrarekin.

ErreferentziakAldatu

  1. a b [|Eizagirre, Estitxu]. Begoña Vicario: «Etxekoandrea naiz. Arrunkeriatik ateratzen nauena sorkuntza da». . Noiz kontsultatua: 2018-04-26.
  2. Astiz, Iñigo. (2018-05-13). ««Ez dut sinisten logika narratiboan»» Berria (berria.eus) . Noiz kontsultatua: 2018-05-13.
  3. a b «Elkarrizketa Begoña Vicario» Zart Produkzioak . Noiz kontsultatua: 2018-04-25.
  4. Pertsona ospetsuak: Begoña Vicario. . Noiz kontsultatua: 2018-04-25.
  5. Fernandez de Arroyabe, Ainhoa et al.. [https://www.jakin.eus/show/696ce3127e82090b2d3be5eb5b3aa41fce6dc54b Euskal Herriko animazio esperimentalaren bidezidorrak: Begoña Vicario, Isabel Herguera eta Izibene Oñederra. ] . Noiz kontsultatua: 2018-04-25.
  6. Begoña Vicario Calvo. . Noiz kontsultatua: 2018-04-25.
  7. Begoña Vicarioren produkzioa Inguma datu-basearen arabera.