Agustin Arrieta Urtizberea
- Artikulu hau Agustin Arrieta Urtizbereari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arrieta (argipena)».
Agustin Arrieta Urtizberea (Errenteria, Gipuzkoa, 1962) filosofoa eta idazlea da.[1][2]Filosofian eta Informatikan lizentziaduna, Filosofian doktorea da. Gaur egun Filosofiako irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean.[3] Haren tesiaren izenburua Lógica para la inteligencia artificial izan zen.[4] Zenbait lan akademiko eta saiakera filosofiko idatzi ditu. Halaber, bi fikzio-liburu idatzi ditu. Gai eta auzi asko landu ditu: erlatibismoaren eta pluralismoaren arteko bereizketa, logikaren historia eta filosofia, hizkuntzaren filosofia, David Humeren filosofia... Zientziaren filosofiari buruz eta pentsamendu kritikoari buruz aritu izan da.[5][6][7] Filosofia unibertsitatetik kanpora zabaltzeko ahalegina egiten ari da, filosofiarako hurbilketa diren testu batzuk idatziz.[8][9] Beste egile batzuekin batera, Filosofiaren Historia bat argitaratu du euskaraz.
Agustin Arrieta Urtizberea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Errenteria, 1962 (61/62 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, filosofoa, unibertsitateko irakaslea eta informatikaria |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Pentsamendua
aldatuAgustin Arrieta Urtizberearen pentsamendu filosofikoan oso presente daude zenbait egile klasiko, besteak beste, Aristoteles, David Hume edo Bertrand Russell. Halaber, ukaezina da pragmatismo mota batean koka daitezkeen pentsalari batzuen eragina: Peirce, Quine, Simon Blackburn, Susan Haack, Philip Kitcher, Nancy Cartwright...
Azkeneko urteetan, pentsamendu feministaren ekarpenek eragin eta presentzia handia izan dute Arrietaren lan filosofikoan. Esaterako, Miranda Fricker, Anne Eaton edo Marie Beeghly bezalako pentsalarien ideiek arakatze-eremu eta ikuspegi berriak zabaldu dizkiote. Bernard Williams eta Simon Blackburn pentsalariak ere oso garrantzitsuak dira, batez ere, egia kontzeptuaren gaineko gogoetari dagokionez.
Azkenaldian, besteak beste, Stéphanie Roza edo Susan Neiman pentsalariek proposatzen duten "Ilustrazioaren berrinterpretazioan" arakatzen ari da.
Agustin Arrieta Urtizbereak zenbait tesi defendatu ditu filosofiaren zenbait adarretan. Hona hemen haien laburpen bat:
Metafisikari buruz
aldatuIkuspegi aristoteliko batean antolatzen ditu ideia metafisikoak. Besteak beste, banakoak eta ezaugarriak bereizten ditu oinarrizko osagai metafisiko gisa. Halaber, banakoen identitaterako berezko ezaugarri baten premia aldarrikatzen du, “mota” deritzona.
Bestalde, natural/artifizial bereizketaren garrantzia aldarrikatu izan du, baita “esentzia” kontzeptuaren erabilpena (erabilpen kritikoa edo mugatua) ere.
David Wiggins filosofoaren eragin argia dago Arrietaren gogoeta metafisikoetan, batez ere, identitateari dagokionez.
Epistemologiari buruz
aldatuPentsalari pragmatista batzuen eragina argia da Arrietaren ideietan. Azpimarratzekoa da Susan Haacken zenbait ideiaren aldarrikapena: hitz gurutzatuen analogia ikuspegi fundazionalista eta koherentista konbinatuz, ezagutzaren izaera hutsegingorra, balio epistemikoen zeregina eta garrantzia, egiaren izaera ezinbesteko eta logikoa…
Halaber, zenbait testutan uste, iritzi edo sinesmenen gaineko zaintza lanaren garrantzia justifikatu du (ikus Sinesmenak eta usteak liburua), bide horretatik epistemologiaren eta etikaren mugetan arakatuz. Zaintza lan horri lotuta pentsamendu kritikoaren ideia jorratu du.
Etika eta estetikari buruz
aldatuArrietak zenbait argitalpen dauzka etikaren eta estetikaren inguruan, non argi eta garbi aldarrikatzen den balio etikoen eta estetikoen erantzunaren mendeko izaera. Hori guztia egiten da ikuspegi sentimentalista baten baitan: balio etikoak eta estetikoak ulertu behar dira giza emozio-sentimenduen sarearen baitan. Dena den, Arrietaren planteamendua ez da emotibista. Kontuak kontu, David Hume eta beste zenbait pentsalari sentimentalista dira Arrietaren ideien iturri nagusiak.
Askotan defendatzen denaren aurka, Arrietaren arabera, ikuspegi sentimentalistak ez dakar derrigorrez balioen gaineko erlatibismorik. Zenbait argitalpenetan justifikatu du balio etikoei eta estetikoei loturiko ikuspegi pluralista ez-erlatibista bat. Halaber, argudiatu du testuinguru etiko eta estetikoetan “objektibotasun” kontzeptuaren zeregin eta garrantziaren alde.
Zientziari buruz
aldatuEgungo gizartean zientziagintzak izugarrizko garrantzia daukala uste du Arrietak, eta komeni dela fenomeno hori ahalik eta ongien ulertzea; horrela gure gizartea bera ere hobeto ulertuko dugula. Arrieta ez dator bat zientziaren gainean egiten diren muturreko deskripzio hedatuenekin.[10]
- Batzuetan, zientzia irudikatzen da balio sozial, politiko, ekonomiko edo etikoen eraginetatik kanpo garatzen den esparru garbi gisa; horrela batzuek aldarrikatzen dute zientzia dela ikerketa puruaren erresuma, zientzialaria gertakari puruetara emana bizi dela, zientzialaria gauza dela bere jarduera eragin politiko-ideologiko-ekonomikoetatik libre uzteko. Ikuspegi horrek pobretzen du zientziagintzaren argazkia.
- Besteetan, aldiz, zientzia negoziazio politiko-ekonomikoaren emaitza huts gisa irudikatzen da; horrela, beste batzuek uste dute zientzia dela pertsona boteretsu edo maltzur batzuek “negoziatzen” duten zera; azken buruan, ideologia edo interesen (interes ekonomiko, politikoen…) araberako kontua.
Arrietaren ustez irudi horiek ez dira egokiak, ez bata eta ez bestea; zientziagintza, azken buruan, ezaugarri propioak dituen giza jarduera dela, eta, giza jarduera guztiek bezalaxe, bere argi-itzalak dituela.[11] [10]
Logikaren filosofia
aldatuLan batzuetan diskurtsoaren domeinuaren deskripzioaren eta zehaztapenaren arteko bereizketa justifikatu du, eta existentzia-, identitate- eta zenbaki-baieztapenak domeinuaren zehaztapenari lotuta interpretatu ditu.
Hizkuntzaren filosofia
aldatuSaul Kripke pentsalariak finkatu duen ikuskeratik abiatuz, Arrietak defendatu du izen berezi batzuen kasuan, hain zuzen ere, objektu hipotetikoentzako izen bereziak (astronomiaren testuinguruan proposatutako “Vulkano” izena, esaterako), Deskriptibismoa (Frege eta Russellen teoriatzat hartzen dena) egokiagoa dela Erreferentziaren Teoria Berria baino. Helburua ez da Erreferentzia Teoria Berria baztertzea, baizik eta erakustea Deskriptibismoa kasu batzuetan bide zuzenetik joan daitekeela.
Bestelakoak
aldatuArrietaren lanetan beste zenbait gairen inguruko hausnarketak jasotzen dira (ik., “Gogoeta-bide irekiak” liburua): fikzioaren eta ez-fikzioaren arteko mugaren auzia, arte immoralaren auzia, umorearen mugen inguruko kezkak, egia-ostearen gaineko gogoetak, aukeramen askea, animalismoa, erlijioaren funtzioa hezkuntza sisteman, diziplinen arteko harremanari buruz, kultura/natura bikotearen gaineko eztabaidak, filosofia eta pentsamendu feminista...
Lanak
aldatuArtikulu batzuk
aldatu- (Gaztelaniaz) (& Irati Zubia Landa) «La posverdad y su desafío a las democracias actuales». In Antonio Campillo, Agustín Varela, Victoria D’Hers & Alberto Coronel (argk.), El desconfinamieno del pensamiento. Madril: Red española de Filosofía /Laboratorio Filosófico sobre la Pandemia y el Antropoceno, 2023[12]
- «Oroimena, kontakizunak eta erantzukizuna». In Eizagirre Gesalaga, Xabier & Txapartegi Zumeta, Ekai (argk.), Modernitatearen hastapenak Euskal Herrian. XVI. mendea: Elkanoren ingurune kulturala. UPV/EHU & Jakin Fundazioa, 2022.
- «Pentsamendu feminista filosofiarako sarrera batean». In, Askoren artean, Jakin, 248-9 (2022), 49-60.
- «Pentsamendu apokaliptikoari buruz»[13]. In Santesteban Perez, Arantza (argk.), Apokalipsiari buruzko alea, Zigi Zaga (Dinamoa, sormen gunea), 2022.[14]
- (Gaztelaniaz) «La posverdad es más peligrosa que la mentira». The conversation, 2020.[15]
- «Egia-ostea gezurra baino arriskutsuagoa da» (goiko artikuluaren euskarazko itzulpena).[16]
- «Filosofiaren eragin sozialari buruz». In, Iñigo Martinez (koor.), Filosofiaren defentsak. Donostia: Erein, 2017.
- (Ingelesez) Agustín Vicente & Agustín Arrieta, «Moral ambivalence, relativism and pluralism». Acta Analytica, 31(2) (2016), 207-223.
- (Gaztelaniaz) «David Hume sobre los valores estéticos. Hacia una interpretación objetivista». Ágora. Papeles de filosofía, 35(1) (2016), 77-98.
- (Gaztelaniaz) «Argumentación y crítica literaria». En Carrascal, B. (ed.), Argumentación y prensa. Bilbo: EHUko argitalpen zerbitzua, 2014.
- (Gaztelaniaz) (& Agustin Vicente). «El pluralismo moral de David Hume». Crítica, Revista Hispanoamericana de Filosofía, 45(134) (2013), 17-42.
- «Natura eta Kultura, zein baino zein». Jakin, 196 (2013), 11-32.
- (Ingelesez) (& Fernando Migura), «Internalism». In Michael Bruce and Steven Borbone (eds.), Just the Arguments. Wiley-Blackwell. 2011.
- (Ingelesez) (& Fernando Migura), «Fatalism». In Michael Bruce and Steven Borbone (eds.), Just the Arguments. Wiley-Blackwell. 2011.
- (Ingelesez) «Lowe on Locke’s and Frege’s conceptions of number». Organon F, 17(1) (2010), 39-53.
- (Ingelesez) «Identity, Existence, Cardinality and Direct Reference». In Sagüillo, J.M. et al. (bil.), Current Issues in Logic and Analytic Philosophy. Santiago: Santiagoko Unibertsitateko argitalpen zerbitzua, 2007.
- (Gaztelaniaz) «Identidad numérica y correferencia». Crítica, 37(109) (2005), 3-28.
- (Ingelesez) «'Neptune' between 'Hesperus' and 'Vulcan'. On Descriptive Names and Non-existence». Acta Analytica, 20(3) (2005), 48-58.
- (Gaztelaniaz) «Existencia e identidad: especificación frente a descripción de un dominio». Teorema, XX(3) (2001), 5-19.
Itzulpenak
aldatuHonako filosofia lan hauek euskaratu ditu:
- Alfred Tarski: «Egia eta froga». In Egia motak liburua.[17]
- Saul Kripke: «Identitatea eta beharrezkotasuna». In Egia motak liburua.[17]
- W. V. Quine: «Enpirismoaren bi dogma». In Egia motak liburua.[17]
- Bertrand Russell: Filosofiaren arazoak.[18]
- David Hume: «Gustuaren araua, Sentimendu moralari buruz». In David Hume: ekintzak, sentimenduak, balioak.[19]
Literatura
aldatuFilosofiako liburuak
aldatu- Bidez bide hausnarrean. Zenbait gogoeta eta omenaldi filosofiko. Pentsamendu feminista filosofiarako sarrera batean.[22] Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea (UEU) & UPV/EHU, 2023. Liburuari buruzko elkarrizketa.[23] Jon Mentxakatorreren iruzkin kritikoa UZTARO aldizkarian[24].
- Gaueko eztabaidak. Donostia: Erein, 2022. Liburuaren aurkezpena: Irati Zubia Landa eta egilea (BIDEOA)[25] 7ka aldizkarian, Xabier Izagaren erreportajea.[26] 7ka aldizkarian, Xabier Izagaren elkarrizketa egileari.[27]
- Gogoeta-bide irekiak. Bilbo: EHUko argitalpen zerbitzua, 2019[28]. Argia aldizkaria, 2020ko ekainaren 21a, Beñat Sarasola Santamariak egileari egindako elkarrizketa.[29]
- Zientziaren argi-itzalak. Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea (UEU), 2017.[30]
- Filosofiarako sarrera bat. Bilbo: EHUko argitalpen zerbitzua, 2016[31] Maddi Nazabal eta Joseba Pascualen iruzkin kritikoa[32] . Pruden Gartziaren iruzkina[33]
- Arimak eta balioak. Donostia: Jakin Irakurgaiak, 2013.[34] Liburuaren aurkezpena: Xabier Eizagirre (editorea) eta egilea (BIDEOA).[35]
- Sinesmenak eta usteak. Irun: Alberdania, 2010.[36] Mikel Torresen iruzkin kritikoa UZTARO aldizkarian[37]
- Filosofiaren historia (Javier Agirre, J. Ignacio Galparsoro, Fernando Migura eta Ibon Uribarrirekin batera). Donostia: Elkar, 2008.[38]
- David Hume: ekintzak, sentimenduak eta balioak. Donostia: Jakin irakurgaiak, 2006.[19]
- Zertaz dihardu filosofiak? Donostia: Jakin irakurgaiak, 2002.[39]
- Egia Motak. Bilbo: EHUko argitalpen zerbitzua, 2001[40].
Erreferentziak
aldatu- ↑ «literaturaren zubitegia - Agustin Arrieta Urtizberea» zubitegia.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
- ↑ «Euskal Idazleen Elkartea. Idazleak» www.idazleak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
- ↑ «ARRIETA URTIZBEREA, Agustín - Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea - UPV/EHU» hefa (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Urtizberea, Agustín Arrieta. (1993). Lógica para la inteligencia artificial: conocimiento, creencia e intención. Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
- ↑ «Norteko Ferrokarrilla - Agustin Arrieta» Zientzia.eus 2021-01-08 (Noiz kontsultatua: 2021-01-14).
- ↑ Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber. (2020). «Agustin Arrieta Urtizberea, Filosofoa: “Gure sinesmenak zalantzan jartzeko gaitasuna da pentsamendu kritikoa izatea”» ELHUYAR ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA (Elhuyar) (340): 36–41. ISSN 2255-4998. (Noiz kontsultatua: 2021-01-14).
- ↑ Etxebeste, Maddi Nazabal; Alba, Joseba Pascual. (2016). «(AP) Arrieta Urtizberea,Agustin: Filosofiarako sarrera bat» RIEV (Noiz kontsultatua: 2021-01-14).
- ↑ Izaga, Xabier. (2022-07-18). ««Aristoteles eta Platon inportanteak dira, baina filosofia jendarte honen arazoetara hurbildu behar dugu»» 7K revista dominical (Noiz kontsultatua: 2022-08-02).
- ↑ Izaga, Xabier. (2022-07-19). ««Filosofia jendarte honen arazoetara hurbildu behar dugu»» www.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-02).
- ↑ a b «Agustin Arrieta Urtizberea: “Zientziagintzak giza jarduera guztiek bezalaxe argi-itzalak ditu” :: Buruxkak Liburutegi digitala» www.buruxkak.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-14).
- ↑ Arrieta Urtizberea, Agustin. (2017). «Zientziaren argi-itzalak» www.ueu.eus (Udako Euskal Unibertsitatea) ISBN 978-84-8438-621-6. (Noiz kontsultatua: 2021-01-14).
- ↑ Agustin Arrieta & Irati Zubia. Online aldaera: Diálogo sobre la pandemia y la posverdad. 2021.. .
- ↑ Arrieta, Agustin. Apokalipsiari buruz. .
- ↑ Apokalipsiari buruzko alea. .
- ↑ La posverdad es más peligrosa que la mentira. .
- ↑ Egia-ostea gezurra baino arriskutsuagoa da. .
- ↑ a b c Egia motak. .
- ↑ Russell, Bertrand. (1912). Filosofiaren arazoak. Klasikoak bilduma.
- ↑ a b David Hume: ekintzak, sentimenduak, balioak. .[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Istripuak» Alberdania Argitaletxea (Noiz kontsultatua: 2024-02-21).
- ↑ Irlak. ISBN 978-84-9109-042-7. (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
- ↑ Bidez bide hausnarrean. ISBN 978-84-8438-856-2..
- ↑ Udako Euskal Unibertsitateak (UEUk) egindako elkarrizketa. .
- ↑ Jon Mentxakatorreren iruzkin kritikoa UZTARO aldizkarian. .
- ↑ Liburuaren aurkezpena: Irati Zubia Landa eta egilea. .
- ↑ GAUEKO EZTABAIDAK, filosofia irisgarria. Argudioak gako. .
- ↑ Xabier Izagak egindako elkarrizketa. .
- ↑ «Gogoeta-bide irekiak. Fikzio, egia, balio eta hezkuntzari buruzko saiakera filosofiko bat» web-argitalpena.adm.ehu.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
- ↑ Beñat Sarasolak egileari egindako elkarrizketa. .
- ↑ «eLiburutegia | Zientziaren argi-itzalak» www.eliburutegia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
- ↑ «Filosofiarako sarrera bat» web-argitalpena.adm.ehu.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
- ↑ Maddi Nazabal eta Joseba Pascualen iruzkin kritikoa, "Revista Internacional de Estudios Vascos" aldizkarian. .
- ↑ Pruden Gartziaren iruzkina. .
- ↑ ARIMAK ETA BALIOAK liburuaren aurkezpena. .
- ↑ Liburuaren aurkezpena KOLDO MITXELENA kultur zentroan. .
- ↑ «Sinesmenak eta usteak» Alberdania Argitaletxea ISBN 978-84-9868-205-2. (Noiz kontsultatua: 2024-02-21).
- ↑ UZTARO aldizkarian, SINESMENAK ETA USTEAK liburuari buruz. .
- ↑ Filosofiaren Historia. ISBN 978-84-9783-403-2..
- ↑ Zertaz dihardu filosofiak?. .[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Egia motak» web-argitalpena.adm.ehu.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
Kanpo estekak
aldatu- ELKARRIZKETA GOIENA TELEBISTAN, NEGAZIONISMOARI BURUZKOA
- (Gaztelaniaz) Reflexiones sobre el negacionismo (HITZALDIA, BIDEOA)
- Agustin Arrieta, Irati Zubia, Beñat Sarasola: GOGOETA-BIDE IREKIAK liburuaren aurkezpena (BIDEOA)
- Agustin Arrieta Urtizberea & Irati Zubia Landa: GAUEKO EZTABAIDAK liburuaren aurkezpena (BIDEOA)
- Agustin Arrieta Literaturaren zubitegian
- Agustin Arrieta e-Liburutegian (3 liburu)
- «Norteko Ferrokarrilla - Agustin Arrieta» Elkarrizketa zientziaren filosofiari buruz eta pentsamendu kritikoari buruz. Zientzia.eus 2021-01-08
- "Zientzien, Arteen eta Humanitateen arteko lankidetzaz". Hitzaldia, BIDEOA: UEUren 2017/2018 ikasturte hasiera ekitaldia
- Agustin Arrieta Urtizberea, egia-osteari buruz (euskaraz)
- (Gaztelaniaz) [https://redfilosofia.es/laboratorio/2021/03/15/el-laboratorio-conversa-con-agustin-arrieta-e-irati-zubia/ "Infodemia, negacionismo, posverdad", Agustin Arrieta Urtizbereari eta Irati Zubia Landari egindako elkarrizketa.