Elvira Lindo

idazle espainiarra

Elvira Lindo Garrido (Cádiz, 1962ko urtarrilaren 23-) gaztelaniaz idazten duen idazlea. Kazetaritza, eleberria eta telebista zein zinema gidoigintza landu ditu. Hainbat lekutan bizi ondoren (Cadiz, Malaga, Alacant, Tarragona eta Mallorca, besteak beste), Madrilera joan zen bizitzera familiarekin 12 urte zituenean, eta han egin du bere ibilbide profesionalaren zatirik handiena. Kazetaritza ikasketak egin zituen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean.

Elvira Lindo

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakElvira Lindo
JaiotzaCádiz1962ko urtarrilaren 23a (62 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
Ezkontidea(k)Antonio Muñoz Molina  (1994 -
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Isabel Katolikoa Institutua
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, idazlea, gidoilaria, kazetaria eta film-zuzendaria
Jasotako sariak

elviralindo.com
IMDB: nm0512053 Allocine: 77713 Allmovie: p241196
Facebook: elviralindo Twitter: ElviraLindo Edit the value on Wikidata

Ibilbide profesionala

aldatu

1981ean Radio Nacional de Españan hasi zen lanean. Irratian, era guztietako lanak egin zituen, Madrilgo auzoetan erreportari gisa hasi zen eta gerora kultur programak aurkezten jardun zuen, gidoilari gisa ere arituz. Batzuetan berak egiten zuen aurkezle lana eta beste batzuetan beste esatari batzuek aurkezten zuten berak idatzitako gidoiarekin. Bere prestakuntzan aparteko garrantzia izan zuen batzuetan berak antzezten zituen irratirako istorio eta ipuin komikoak idazteak.[1]

Lan horretan Manolito Gafotas pertsonaia sortu zuen,egunero irratian bere sortzailearen gidoiekin eta ahotsarekin agertzen zen Madrilgo langile auzo bateko mutikoa. Irrati eta telebista saioetarako gidoilari gisa lan egiten zuen bitartean, Manolito Gafotas pertsonaiak irratian zuen oihartzuna nabariki handituz zihoan. Hainbesteraino izan zen, 1993. urtean idazleak bere lana aldi baterako uztea eta pertsonaia honen istorioak idaztea erabaki zuela. Manolito Gafotas (1994)[2] beste 8 libururekin batera osatzen den serie bateko lehen liburua izan zen.[3] Manolitoz landa, neskato bihurri bat ardatz duen Olivia izeneko haurrentzako liburu sorta idatzi du Elvira Lindok.

Helduentzako eleberriak ere idatzi ditu: El otro barrio (1998)[4], Algo más inesperado que la muerte (2002)[5], Una palabra tuya (2005)[6], Lo que me queda por vivir (2010)[7], A Corazón abierto (2020)[8] edota En la boca del lobo (2023)[9].

Antzerkia eta filmetarako gidoiak ere idatzi ditu: La primera noche de mi vida (1998)[10], , Manolito Gafotas (1999)[11] eta Ataque verbal (1999)[12] Alacanteko Miguel Albaladejo zuzendariarekin batera. Plenilunio (2000)[13] bere senarra den Antonio Muñoz Molina idazlearen elaberrian oinarritua eta La vida inesperada (2014)[14], Jorge Torregrosak zuzendua. 2023an Elvira Lindok Daniela Fejermanekin batera zuzendu zuen Alguien que cuide de mi[15] pelikularen gidoia idatzi zuen. 2019an berak ipuin musikal gisa definitu zuen El niño y la bestia[16] antzezlana estreinatu zuen. Istorioa Manuel Lindo bere aitaren istorioa da, eta Espainiako gerraosteko haurrak omentzen ditu.

2000. urtean, El País egunkarian kolaboratzen hasi zen, bere bizitza intelektuala nolakoa zen azaltzen zuen Tintos de verano izeneko udako zutabearekin[17]. Kronika horiek, gerora, liburu moduan argitaratuak izan ziren. 2001ean, Don de gentes izeneko igandeetako zutabea argitaratzen hasi zen.[18]

2011n New Yorken egindako gogoetak eta bizipenak kontatzen dituen Lugares que no quiero compartir con nadie[19] liburua argitaratu zuen. 2015an eguneroko itxura duen Noches sin dormir[20] liburua argitaratu zuen, New Yorken igarotako azken hilabeteak kontatzen dituena. ​

2010 eta 2012 artean, Toni Garridok gidatutako Asuntos propios eguneroko irratsaioko lantaldera batu zen. Asteazkenero, idazleak "bere abentura aukeratzen zuen", albiste kurioso eta oihartzun gutxikoak baina garrantzi handikoak aipatuz. Carles Francinok zuzendutako Cadena SER irratiko La Ventana saioan ere kolaboratu du. 2023an, Elvira Lindok Hänsel und Gretel ipuina egokitu zuen Cadena SER irratirako. Gabonetako ipuinak Ana Wagener, Javier Cámara, Emma Suárez edo María Pujalte bezalako aktoreen interpretazioak izan zituen. 2024an Elvira Lindok SER irratirako Gabonetako ipuina idatzi zuen berriro, Manolito Gafotas fikziozko pertsonaia protagonista zuela.

Idazlanak

aldatu

Helduentzako narratiba

aldatu
  • 1999: El otro barrio.[4]
  • 2001:Tinto de verano. 2000ko abuztuan El País egunkarian argitaratutako artikuluen bilduma[21]
  • 2002: Algo más inesperado que la muerte.[5]
  • 2002: Tinto de verano 2. El mundo es un pañuelo. 2001eko abuztuan El País egunkarian argitaratutako artikuluen bilduma[22]
  • 2003: Tinto de verano 3. Otro verano contigo. 2002ko abuztuan El País egunkarian argitaratutako artikuluen bilduma[23]
  • 2005: Una palabra tuya. Biblioteca Breve saria[6]
  • 2010: Lo que me queda por vivir[7]
  • 2012: Lugares que no quiero compartir con nadie[19]
  • 2016: Tinto de verano. 2000tik 2004ra abuztuan El País egunkarian argitaratutako artikuluen bilduma[24]
  • 2020: A corazón abierto [8]
  • 2023: En la boca del lobo [9]

Ez-fikzioa

aldatu
  • 2000: Ser compañera Laura Freixas-en Ser mujer[25], 10 emakumek lehen pertsonan idazten dute emakume izaerari buruz.
  • 2011: Don de gentes[26] El País egungariaren Domingo gehigarrian argitaratutako artikuluen bilduma.
  • 2015: Noches sin dormir[20]
  • 2018: 30 maneras de quitarse el sombrero.[27]

Haurrentzako narratiba

aldatu

Manolito Gafotas bilduma

aldatu
  • 1994: Manolito Gafotas[3]
  • 1995: Pobre Manolito[28]
  • 1996: ¡Cómo molo![29]
  • 1997: Los trapos sucios [30]
  • 1998: Manolito on the road [31]
  • 1999: Yo y el Imbécil [32]
  • 2000: Todo Manolito (lehen 6 tituluak biltzen zituen)[33]
  • 2000: Manolito tiene un secreto[34]
  • 2012: Mejor Manolo[35]

Olivia bilduma

aldatu
  • 1996: Olivia y la carta a los Reyes Magos [36]
  • 1997: La abuela de Olivia se ha perdido[37]
  • 1997: Olivia no quiere bañarse[38]
  • 1997: Olivia no quiere ir al colegio [39]
  • 1997: Olivia no sabe perder [40]
  • 1997: Olivia tiene cosas que hacer [41]
  • 1997: Olivia y el fantasma [42]

Beste ipuin batzuk

aldatu
  • 1999: Charanga y pandereta [43]
  • 2000: Amigos del alma [44]
  • 2001: Fue una gran dibujante
  • 2002: Bolinga[45]

Antzeslanak

aldatu
  • 1996: La ley de la selva [46]
  • 2004: La sorpresa del roscón [47]
  • 2019: El niño y la bestia[16]

Gidoiak

aldatu
  • 1998: La primera noche de mi vida[10]
  • 1998: Manolito Gafotas[11]
  • 2000: Ataque verbal [12]
  • 2000: Plenilunio [13]
  • 2000: El cielo abierto[48]
  • 2008: Una palabra tuya[49]
  • 2014: La vida inesperada[14]
  • 2023: Alguien que cuide de mí[15]

Sariak

aldatu

Ohorezko aipamenak

aldatu
  • 2011: Cadizko probintziako alaba kuttuna[55]
  • 2024: Arte Ederretako Merituaren Urrezko Domina 2024[56]

Kanpo loturak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «Biografía» Elvira Lindo - Página Web Oficial 2008-08-06 (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
  2. (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. (1994). Manolito gafotas. Alfaguara ISBN 978-84-226-5710-1. (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
  3. a b (Gaztelaniaz) «Manolito Gafotas (1994)» Momentos 2019-07-14 (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
  4. a b (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. (1998). El otro barrio. Ollero & Ramos ISBN 978-84-7895-084-3. (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
  5. a b (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. (2006). Algo más inesperado que la muerte. Punto de Lectura ISBN 978-84-663-1866-2. (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
  6. a b (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. (2023). Una palabra tuya. Seix Barral ISBN 978-84-322-4234-2. (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
  7. a b (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. (2010-09-03). Lo que me queda por vivir: Prólogo de Lola Larumbe. Grupo Planeta Spain ISBN 978-84-322-9026-8. (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
  8. a b (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. (2020-03-03). A corazón abierto. Seix Barral ISBN 978-84-322-3660-0. (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
  9. a b (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. (2023-03-29). En la boca del lobo. Seix Barral ISBN 978-84-322-4206-9. (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
  10. a b (Gaztelaniaz) La primera noche de mi vida (1998). (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
  11. a b (Gaztelaniaz) Manolito Gafotas (1999). (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
  12. a b (Gaztelaniaz) Ataque verbal (1999). (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
  13. a b (Gaztelaniaz) Plenilunio (2000). (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
  14. a b (Gaztelaniaz) La vida inesperada (2014). (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
  15. a b (Gaztelaniaz) Alguien que cuide de mí (2023). (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
  16. a b (Gaztelaniaz) «El niño y la bestia | Teatro Fernán Gómez» www.teatrofernangomez.es (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
  17. (Gaztelaniaz) «Tintos de Verano» Elvira Lindo - Página Web Oficial (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
  18. (Gaztelaniaz) PAÍS, Ediciones EL. (2009-02-15). «Artículos escritos por Elvira Lindo Garrido | Pág. 27» El País (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
  19. a b (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. (2011). Lugares que no quiero compartir con nadie. Grupo Planeta (GBS) ISBN 978-84-322-1405-9. (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
  20. a b (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. (2015-11-24). Noches sin dormir: Último invierno en Nueva York. Grupo Planeta Spain ISBN 978-84-322-2571-0. (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
  21. (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. «TINTO DE VERANO» casadellibro (AGUILAR) ISBN 9788403092372. (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
  22. (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. El mundo es un pañuelo. Tinto de verano 2. AGUILAR ISBN 9788403093010. (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
  23. (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. (2003). Otro verano contigo. Aguilar ISBN 978-84-03-09353-9. (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
  24. (Gaztelaniaz) «Tinto de verano (2ª ed.) - Fulgencio Pimentel» www.fulgenciopimentel.com 2022-05-25 (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
  25. (Gaztelaniaz) Freixas, Laura. «SER MUJER» www.todostuslibros.com (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
  26. (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. (2011-05-17). Don de gentes. ALFAGUARA ISBN 978-84-204-0776-0. (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
  27. (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. (2018). 30 maneras de quitarse el sombrero. Seix Barral ISBN 978-84-322-3431-6. (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
  28. (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. (2014-02-11). Pobre Manolito. Grupo Planeta Spain ISBN 978-84-322-2148-4. (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
  29. (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. (2013). ¡Cómo molo!. Grupo Planeta (GBS) ISBN 978-84-322-1494-3. (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
  30. (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. (2013). Los trapos sucios. Grupo Planeta (GBS) ISBN 978-84-322-1495-0. (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
  31. (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. (2014). Manolito on the road. Grupo Planeta (GBS) ISBN 978-84-322-1496-7. (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
  32. (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. (2014). Yo y el Imbécil. Grupo Planeta (GBS) ISBN 978-84-322-1497-4. (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
  33. (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. (2000). Todo Manolito. Alfaguara ISBN 978-84-204-5858-8. (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
  34. (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. (2002). Manolito tiene un secreto. Alfaguara ISBN 978-84-204-4455-0. (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
  35. (Gaztelaniaz) «Mejor Manolo - Elvira Lindo | PlanetadeLibros» Planetadelibros (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
  36. Olivia y la carta a los Reyes Magos. 2021-09-15 (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
  37. Lindo, Elvira. (2023-05-10). La abuela de Olivia se ha perdido. (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
  38. (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. «Olivia no quiere bañarse» www.buscalibre.es (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
  39. Olivia no quiere ir al colegio. 2021-10-22 (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
  40. (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. «Olivia no sabe perder» www.buscalibre.es (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
  41. (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. «Olivia tiene cosas que hacer» www.buscalibre.es (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
  42. (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. (2021-09-15). Olivia y el fantasma. (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
  43. «Cuentos solidarios - escritoras.com» escritoras.com (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
  44. (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. (2016-07). Amigos Del Alma. Santillana Ediciones Generales, S.A. de C.V. ISBN 978-607-01-3342-8. (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
  45. (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. «Bolinga» www.abretelibro.com (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
  46. (Gaztelaniaz) «La ley de la Selva» Sala Cuarta Pared (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
  47. (Gaztelaniaz) Smedia. (2022-03-23). «La sorpresa del roscón» Teatro Real Carlos III de Aranjuez (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
  48. (Gaztelaniaz) A cielo abierto (2023). (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
  49. (Gaztelaniaz) Una palabra tuya (2008). (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
  50. (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. (2001-01-18). Los Trapos Sucios: Manolito Gafotas. Alfaguara, Ediciones, S.A.- Grupo Santillana ISBN 978-84-204-4969-2. (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
  51. «Wayback Machine» cervanteschico.ayto-alcaladehenares.es (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
  52. (Gaztelaniaz) «Elvira Lindo gana el premio Biblioteca Breve con la obra "Una palabra tuya"» La Vanguardia 2005-02-07 (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
  53. (Gaztelaniaz) «Elvira Lindo - PREMIO BBK Ja!» Ja! Festival (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
  54. (Gaztelaniaz) País, El. (2023-08-31). «Elvira Lindo, premio LIBER 2023» El País (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
  55. (Gaztelaniaz) Press, Europa. (2011-03-19). «Elvira Lindo es reconocida como Hija Predilecta de la provincia de Cádiz» Diario de Cádiz (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
  56. Press, Europa. (2024-12-23). «Elvira Lindo, José Mercé, Robe, Kase O, Carmen Machi o Los Planetas, Medallas de Oro al Mérito en Bellas Artes 2024» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elvira Lindo