Ana Elordi Aristondo
Ana Elordi Aristondo, (Ondarroa, Bizkaia, 1962ko urtarrilaren 10a) aktorea eta irakaslea da.[1]
Ana Elordi Aristondo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ana Elordi Aristondo |
Jaiotza | Ondarroa, 1962ko urtarrilaren 10a (62 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Getxoko Antzerki Eskola Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Enplegatzailea(k) | Eusko Jaurlaritza |
Bizitza
aldatuGurasoak: Adelita Aristondo, sare konpontzailea eta Peli Elordi bajurako makinista. Semea, Txomin Ituarte Elordi.
Irakasle ikasketak Bilboko Irakasle Eskolan (EHU) egin zituen 1980-1983 artean. Aktore formakuntza Getxoko Antzerki Eskolan egin zuen 1984-86 urteetan. Bere formakuntza osotu zuen Bilbon, Muelle3 dantza akademian 1985-86 urteetan. Madrilen Nacho Akademian, eta William Layton Antzerki laborategian 1986-1989 bitarte. Gasteizen TAE Araban, 1985etik 2002ra arte. Horietan guztietan arlo hauek jorratu zituen: ahotsa eta gorputza Carmen Quiñonesekin; dantza klasikoa eta garaikidea Bilboko Muelle3 dantza akademian; klown ikastaroak Virginia Imaz, Cesar Sarachu eta Jordi Jopsekin; eta horiez gain interpretazioa eta inprobisazioa. [2]
Musika arloan, saxofoi erdi mailako ikasketak egin zituen Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioan, 1997-2000 urte bitartean.
Ibilbidea
aldatuAntzerkian, musikan, adierazpen dramatikoaren irakaskuntzan aritu zen, baita Haur Hezkuntzako irakasle gisa ere.
Antzerkia
aldatuAntzerkian hainbat euskal konpainiarekin lan egin zuen 1989tik 2015era, hala nola, Bekereke, Arteszena, Traspasos, Ados Teatroa Picor, Trapu zaharra, Txalo, Atea Teatroa. Ondarroako Txo antzerki kolektiboarekin hainbat ekitalditan parte hartu zuen, azaroaren 25eko ekitaldietan eta Kamiñazpiko jaietan, 2007tik 2024ra.Fede Badiola aktore eta irakaslearekin haurrentzako Maixa eta Manex pailazoak sortu eta hainbat ikuskizun plazaratu zituen 2003 eta 2015 urte bitarte.Ondarroako Beikozineko Kabaret ikuskizunetan parte hartu zuen 2016tik 2023ra.Traman&Brix antzerki taldearen zuzendaria izan zen Ondarroan, bere jaioterrian, 2007tik 2014ra arte.
Telebista
aldatuTelebistan, Elena Iruretak eta Aitzpea Goenagak zuzendutako Duplex telesailean parte hartu zuen aktore protagonista gisa, eta bigarren mailako aktore gisa, Jaun ta Jabe filmean (Eneko Olasagastik eta Carlos Zabalak zuzendua), Benta Berrin (Pausokak ekoitzia), Metropolisen (Kepa Gallegok zuzendua), Kilker Demaren (Agurtzane Intxaurragak zuzendua) eta Kazetariak (Begoña Alvarezek zuzendua), Wazemank eta Noaua umorezko telesaileetan, eta Zuek hor umorezko saioan. Horietan guztietan aritu zen 2005 eta 2015 bitarte.
Telesailak
aldatu- Hondar ahoak (2020)
- Finlandia (2012)
- Noaoa (2007-2008)
- Wazemank (2005-2007)
- Mi querido Klikowsky (2006)
- Lobos (2005)
- Hospital Central (2004-2009)
- Jaun ta Jabe (1995)
- Duplex (1993)
- Periodistas
- Kilker Dema
- Metrópolis
- Benta Berri
- Hor konpon tour
- Goraintzi
Zinema
aldatuFilm hauetan parte hartu zuen:
- Kutsidazu bidea, Ixabel (2006)
- Sequritas Angelorum (1999)
- Anabasa eremua[3] (1997)
- El último pliegue (1993)
- El ojo del fotógrafo (1993)
Antzerkia
- 100 metro karratu (2014)[4]
Musika
aldatuTxatanuga Futz Band orkestran saxofoi jotzaile aritu zen, eta zuzeneko emanaldietan, eta disko-grabaketan parte hartu zuen, 1992 eta 1998 urte bitarte.
Irakaskuntza
aldatuEskola publikoan Haur Hezkuntzako irakasle izan da, lehen etapan 1984 eta 1986 urte bitarte eta 2012an itzuli zen irakaskuntzara, 2024ra arte.
Bestetik, Ondarroako Gazte eta Helduen Antzerki tailerretan irakasle aritu zen 2002tik 2006ra. Eta saxofoi irakasle Ondarroako Unanue tar Pedro Mari udal Musika eskolan, 2003tik 2005era.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Euskal Aktoreen Batasauna--- Curriculumde Actores y Actrices--- Actores Vascos» web.archive.org 2015-10-07 (Noiz kontsultatua: 2024-11-06).
- ↑ Iametza. «EAB - Hasiera» euskalaktoreak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-06).
- ↑ OGA ondarru. (2020-05-23). ANABASA EREMUA. (Noiz kontsultatua: 2024-11-13).
- ↑ «Bakardadeak biltzen ditu» Berria 2014-08-10 (Noiz kontsultatua: 2024-11-22).