Nawal El Moutawakel (amazigeraz ⵏⴰⵡⴰⵍ ⵍⵎⵓⵜⴰⵡⴰⵇⵇⵉⵍ , arabieraz: نوال المتوكل‎) (Casablanca, 1962ko apirilaren 15a - ) marokoar atleta ohia eta politikaria da. 1984ko Olinpiar Jokoetan txapeldun olinpikoa izan zen 400 metro hesien proban, islamiar herrialde bateko lehen emakumezko txapelduna bihurtuz[1]. 1980. hamarkadan hainbat urrezko domina eskuratu zituen Afrika, Arabia eta Mediterraneoko txapelketatan. 2007an Marokoko Gobernuko Gazteria eta Kirol ministroa izendatu zuten[2].

Nawal El Moutawakel

Member of the House of Representatives of Morocco (en) Itzuli

2016ko urriaren 14a - 2021eko uztailaren 15a
Barrutia: Women national constituency (en) Itzuli
Hautetsia: 2016 legislative election in Women national constituency (en) Itzuli
Minister of Youth and Sport (en) Itzuli

2007ko urriaren 15a - 2009ko uztailaren 29a - Moncef Belkhayat (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaCasablanca1962ko apirilaren 15a (62 urte)
Herrialdea Maroko
Hezkuntza
HeziketaIowa State University (en) Itzuli
Hizkuntzakarabiera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta atleta
Atletismoa
Kirol diziplinak 400 metro hesidunak
100 metroko hesi-lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua65 kilogramo
Altuera162 zentimetro
Jasotako sariak
KidetzaNazioarteko Olinpiar Batzordea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaNational Rally of Independents (en) Itzuli

IAAF: 14358616 Olympic.org: nawal-el-moutawakel Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Nawal El Moutawakel Casablancan jaio zen. Mediterraneoko Jokoetan eta Afrikako txapelketan urrezko dominak eskuratua zen 400 metro hesietan baina sorpresa handia izan zen 1984an txapeldun olinpikoa izatea. Marokoko lehenengo atleta izan zen urrezko domina eskuratzen eta afrikar eta musulman emakumezko atletentzako erreferentziazko atleta bihurtu zen[1]. Iowako Unibertsitatean ari zen ikasketak egiten garai hartan[3]. 1987 artean hainbat domina eskuratu zituen Afrikako, Mediterraneoko eta Arabiako txapelketatan.

1993an Casablancan emakumezkoentzako lasterketa antolatu zuen eta gaur egun herrialde musulman batean antolatzen den emakumezkoentzako lasterketa handiena da, 26.000 parte hartzaile ere izaten baititu[4].

1998an Nazioarteko Olinpiar Batzordeko kide bihurtu zen[3] eta 2012 eta 2016an Jokoen egoitza izendatzeko ebaluazio batzordeko presidentea izan zen.

Nazioarteko emaitzak aldatu

Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
1984 Los Angeles (  AEB)   400m hesiak
Mediterraneoko Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
1983 Casablanca (  Maroko)   400m hesiak
1983 Casablanca (  Maroko)   4 x 100 m
1987 Latakia (  Siria)   400m hesiak
Afrikako Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
1982 Kairo (  Egipto)   100m hesiak
1982 Kairo (  Egipto)   400m hesiak
1982 Kairo (  Egipto)   100m
1982 Kairo (  Egipto)   4 x 400 m
1984 Rabat (  Maroko)   200 m
1984 Rabat (  Maroko)   400m hesiak
1984 Rabat (  Maroko)   4 x 400 m
1985 Kairo (  Egipto)   400m hesiak
Arabiako Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
1981 Tunis (  Tunisia)   100 m
1981 Tunis (  Tunisia)   200 m
1987 Aljer (  Aljeria)   200 m
1987 Aljer (  Aljeria)   400 m
1987 Aljer (  Aljeria)   400m hesiak

Erreferentziak aldatu

  1. a b [https://mujeres-riot.webcindario.com/Nawal_El_Moutawakel.htm «Nawal El Moutawakel, La primera campeona ol�mpica �rabe»] mujeres-riot.webcindario.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-30).
  2. (Ingelesez) «NAWAL EL MOUTAWAKEL» 70 Years Mediterranean Games (Noiz kontsultatua: 2023-04-30).
  3. a b «Nawal el-Moutawakel, Morocco» Financial Times 2012-06-08 (Noiz kontsultatua: 2023-04-30).
  4. «26,000 take part in Casablanca’s Women’s Run | NEWS | World Athletics» worldathletics.org (Noiz kontsultatua: 2023-04-30).

Kanpo estekak aldatu